23. ALDIZKARIA - 2019ko otsailaren 4a

2. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA

2.2. XEDAPEN ETA IRAGARKIAK, HERRIEN ARABERA ANTOLATUAK

GAZTELUBERRI

2019ko plantilla organikoa. Behin betiko onespena

Gazteluberriko Udalak, 2018ko azaroaren 9an egin bilkura arruntean, hasiera batean onetsi zuen 2019ko plantilla organikoa; erabakia 2018ko 231. Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratu zen, azaroaren 29an.

Jendaurreko epea iragan denez inork alegazio, kexa edo oharrik aurkeztu gabe, behin betiko onetsirik gelditu da 2019ko plantilla organikoa.

Nafarroako Administrazio Publikoen Zerbitzuko Langileen estatutuaren testu bategina onetsi zuen abuztuaren 30eko 251/1993 Legegintzako Foru Dekretuaren 5. kapituluan xedatuarekin bat eta Nafarroako Toki Administrazioari buruzko uztailaren 2ko 6/1990 Foru Legearen VII. Titulua aldatu zuen martxoaren 17ko 4/2011 Foru Legearen 235. artikuluan ezarritakoa ikusirik, argitara ematen dira 2019ko plantilla organikoa, funtzionarioen izenen zerrenda eta lanpostu hutsen zerrenda; orobat, plantilla organikoaren kopia bat igortzen zaio Nafarroako Foru Komunitatearen Administrazioari.

PLANTILLA ORGANIKOA

Funtzionarioak:

1.–Gazteluberriko Udaleko idazkaria. Maila: A. Sarbidea: bitartekoa, %29ko lanaldiarekin.

Funtzionarioen izenen zerrenda:

Julia M.ª Gallués Umendía. Administrazio egoera: jardunean.

Gazteluberrin, 2019ko urtarrilaren 3an.–Alkatea, José Hernández Aristu.

Iragarkiaren kodea: L1900304