23. ALDIZKARIA - 2019ko otsailaren 4a

2. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA

2.2. XEDAPEN ETA IRAGARKIAK, HERRIEN ARABERA ANTOLATUAK

BURGI

2019ko plantilla organikoa. Behin betiko onespena

Nafarroako Administrazio Publikoen zerbitzuko Langileen Estatutuaren Testu Bategina onesten duen abuztuaren 30eko 251/1993 Legegintzako Foru Dekretuaren 19. eta 20. artikuluetan ezarriari jarraikiz, aditzera ematen dira Udal honen 2019ko plantilla organikoa eta udal honetako lanpostuen zerrenda. Plantilla organikoa 2018ko azaroaren 6an egin osoko bilkuran onetsi zen, aurrekontuaren hasierako onespenarekin batera eta Nafarroako Toki Administrazioari buruzko Foru Legearen 235. artikuluan ezarriari jarraikiz. Plantillaren hasierako onespenaren iragarkia 2018ko 240. Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratu zen, abenduaren 14an.

Burgin, 2019ko urtarrilaren 10ean.–Alkatea, Elena Calvo Petroch.

2019. URTEKO PLANTILLA ORGANIKOA

Funtzionarioak

Lanpostuaren izena: Burgiko, Gardeko eta Bidankozeko Udalen Batasuneko idazkaria. Batasunaren burua: Burgiko Udala. Maila: A. Lanpostuko osagarria: %41,88. Sarbidea: OL. Euskararen ezagupena: merezimendu gisa baloratuko da. Egoera: lanpostu hutsa.

Lan-kontratudun finkoak

Lanpostuaren izena: zerbitzu anitzetako langilea. Maila: D. Mailako osagarria: %12,00. Lanpostuko osagarria: %3,575. Sarbidea: O.L. Lanpostu kopurua: 1. Egoera: lanpostu betea.

Administrazio araubideko langileen zerrenda izenduna

María Díaz Castillo. Burgiko, Gardeko eta Bidankozeko Udalen Batasuneko bitarteko idazkaria. Batasunaren burua: Burgiko Udala. Maila: A. Administrazio kontratua. Lanpostuko osagarria: %41,88. Sarbidea: OL. Egoera: jardunean. Antzinatasuna: 2009/04/27.

Lan-kontratudun finkoen zerrenda izenduna

Pablo Lacasia Palacios. Zerbitzu anitzetako enplegatua. Maila: D. Mailako osagarria: %12,00. Lanpostuko osagarria: %3,575. Sarbidea: OL. Egoera: jardunean. Antzinatasuna: 1997/01/01.

Erabaki honek 2019ko urtarrilaren 1ean hartuko du indarra.

Iragarkiaren kodea: L1900360