23. ALDIZKARIA - 2019ko otsailaren 4a

2. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA

2.2. XEDAPEN ETA IRAGARKIAK, HERRIEN ARABERA ANTOLATUAK

BASABURUA

2019ko tasa eta zergak

Basaburuko Udalak, 2018ko abenduaren 28ko batzarrean, ondoren zehazten diren tasa eta kargak onartu zituen.

Alkateak gai hau Ogasun Batzordean aztertu dela adierazten du eta aurreko urteko tasei KPIa igotzea proposatu zela, horrela geldituko direlarik 2019ko tasak.

Uraren tasak gainera kontzejuekin abenduaren 26an egindako bileran adostu ziren.

–Uraren tasak:

  • Ur kontsumoa: 0,270 euro/m³.
  • Ur hornidura kuota: 19,73 euro (seihilabeteko).
  • Saneamendu kuota: 19,73 euro (seihilabeteko).
  • Ur lotura: 262,78 euro.

–Hiri kontribuzioa; 2018ko tasa 0,227 izanik, KPIa igoz 0,231an uztea erabaki dute. Nafarroako azaroko KPIa %1,8 izan da.

–EIOZ zerga %5ean finkatzen da. Aurreko urteko balorea mantentzen da.

–1,170eko indizea ezarri da JEZ zerga kobratzeko, aurreko urtetik ere KPIa igoz (2018ko indizea 1,150 izan zen).

–Lurren baloreen igoeraren zerga, 2019ko foru legearen arabera.

Urtebetetik beherakoa

0,09

Urtebete

0,09

2 urte

0,18

3 urte

0,28

4 urte

0,20

5 urte

0,06

6 urte

0,06

7 urte

0,06

8 urte

0,06

9 urte

0,06

10 urte

0,06

11 urte

0,06

12 urte

0,06

13 urte

0,06

14 urte

0,06

15 urte

0,06

16 urte

0,16

17 urte

0,29

18 urte

0,43

19 urte

0,56

20 urte edo hortik gorakoa

0,63

–Karga %25a.

–Aizarozko epaitzak: prezio publikoa (Finkatuko da gastua sortzen denean, eta pisuaren arabera kobratuko).

–Aizarozko baratzen erabilpena: Hitzarmenean sinatu bezala, 13 euro baratzeko kobratuko dira KPIa igoz, kontutan hartuta baratzak lur patrimonialean kokatuak daudela eta hortaz kobratu beharrekoa, lursail horri dagokion ordaindu beharrekoa, errenta bezala kontutan hartuko da.

–Hirigintza tasak:

Aurreko urtetan bezala mantentzea erabaki dute bildutakoek.

  • Obra baimenen tramitazioa:
  • < 5.000 aurrekontua: 50,00 euro.
  • > 5.000 < 15.000: 70,00 euro.
  • > 15.000 < 30.000: 140,00 euro.
  • > 30.000 < 60.000: 210,00 euro.
  • > 60.000 < 150.000: 280,00 euro.
  • > 150.000 < 300.000: 350,00 euro.
  • > 300.000 < 600.000: 420,00 euro.
  • Eranskina, zuinketa akta eta beste batzuk: 70,00 euro (Testu aldaketa: Eranskina, zuinketa akta eta kontsultak: 70,00 euro).
  • Urbanizatu ezin den lurrean eraikitzeko baimena: 105,00 euro.
  • Sailkatutako jarduera baimena edo aitorpen arduratsua: 140,00 euro.
  • 4D eranskineko jarduerak: 172,00 euro.
  • Ikuskaritza bisitak: 365,00 euro.
  • Lehen erabilera baimenak, obra bukaerak: 230,00 euro.
  • Irekiera baimena edo aitorpen arduratsua: 245,00 euro.
  • 4A, 4B eta 4C eranskinetako jarduera sailkatuak: 443,00 euro.
  • 4D eranskineko jarduerak: 260,00 euro.
  • Ikuskaritza bisitak: 365,00 euro.
  • Eranskina: 70,00 euro.
  • Lursailen zatiketa baimenak: 205,00 euro.
  • Ikerketa edo memorietarako hirigintza kontsultak, xehetasun azterlanak eta reparzelazio proiektuak: 210,00 euro.
  • Udal Planaren aldaketa zehatzak: 245,00 euro.
  • Hirigintza arauen aldaketa, plan partzialak: 315,00 euro.
  • Bestelako informeak, alegazioak: 175,00 euro.

–Jaunsarasko polikiroldegiko argia erabiltzeko tasa:

Kirol Batzordean ere tasak mantentzea erabaki dute; hortaz hauek izanen dira 2019ko polikiroldegia erabiltzeko tasak.

  • 2 euro/ordua frontoiko argia erabiltzeko.
  • 3 euro/ordua kantxako argia erabiltzeko.
  • 5 euro/ordua polikiroldegi guztiko argia erabiltzeko (frontoia eta kantxa).

Basaburuan, 2019ko urtarrilaren 2an.–Alkatea, Esther Lacasta Perez Ilzarbe.

Iragarkiaren kodea: L1900050