23. ALDIZKARIA - 2019ko otsailaren 4a

2. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA

2.2. XEDAPEN ETA IRAGARKIAK, HERRIEN ARABERA ANTOLATUAK

BARAÑAIN

Aldaketa Trafikoa arautzen duen ordenantzan. Hasierako onespena

Barañaingo Udalak, 2018ko abenduaren 27an egin osoko bilkura arruntean, hasiera batean onetsi zuen aldaketa, Barañaingo trafikoari buruzko ordenantzan; aldatuko da I. eranskina-Aldi baterako aparkatze murriztuko eremuaren planoa.

Nafarroako Toki Administrazioari buruzko uztailaren 2ko 6/1990 Foru Legearen 325.1.b) artikuluan, aipatutako artikuluaren 3. apartatuak hara igorrita, ezarritako aginduekin bat, espedientea jendaurrean egonen da hogeita hamar eguneko epean, iragarki hau Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratu eta biharamunetik hasita, interesdunek bidezkoak iruditzen zaizkien erreklamazio, kexa edo oharrak aurkez ditzaten.

325.1.c) artikuluaren amaierako aurreikuspenei jarraikiz, jendaurreko tramitean erreklamazio, kexa edo oharrik aurkezten ez bada, hasierako onespena behin betiko bilakatuko da, deusetan ukatu gabe, lege beraren 326. artikuluari jarraikiz, haren testu osoa Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratzea.

Argitara ematen da, behar diren ondorioak izan ditzan.

Barañainen, 2018ko abenduaren 28an.–Alkate udalburua, Oihane Indakoetxea Barbería.

Iragarkiaren kodea: L1900307