23. ALDIZKARIA - 2019ko otsailaren 4a

2. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA

2.2. XEDAPEN ETA IRAGARKIAK, HERRIEN ARABERA ANTOLATUAK

ARTAXOA

2019ko aurrekontua. Hasierako onespena

Artaxoako Udalak, 2019ko urtarrilaren 3an egin osoko bilkuran, hasiera batean onetsi zuen Udal honen 2019ko ekitaldiko aurrekontu orokorra eta hura betearazteko oinarriak, bai eta Zahar Etxearen eta Musika Eskolaren aurrekontua ere.

Nafarroako Toki Administrazioari buruzko uztailaren 2ko 6/1990 Foru Legearen 276. artikuluan eta Nafarroako Toki Ogasunei buruzko martxoaren 10eko 2/1995 Foru Legearen 202. artikuluan ezarriarekin bat, aipatu espedientea udal Idazkaritzan egonen da ikusgai, hamabost egun balioduneko epean, iragarkia aurretik argitaratuta Nafarroako Aldizkari Ofizialean eta iragarki-taulan, bizilagunek edo interesdunek espedientea aztertu eta egokiak iruditzen zaizkien erreklamazioak egin ditzaten.

Inork erreklamaziorik aurkezten badu, osoko bilkuran erabakiko da horretaz eta aurrekontuaren behin betiko onespenaz.

Erreklamaziorik aurkezten ez bada, aurrekontua behin betiko onetsitzat joko da, arestian aipatu jendaurreko epea bukatutakoan.

Argitara ematen da, orok jakin dezan.

Artaxoan, 2019ko urtarrilaren 4an.–Alkatea, Adolfo Vélez Ganuza.

Iragarkiaren kodea: L1900310