23. ALDIZKARIA - 2019ko otsailaren 4a

2. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA

2.2. XEDAPEN ETA IRAGARKIAK, HERRIEN ARABERA ANTOLATUAK

ARTAXOA

2019ko plantilla organikoa. Hasierako onespena

Artaxoako Udalak, 2019ko urtarrilaren 3an egin osoko bilkuran, hasiera batean onetsi zuen Alesbesko Udalaren, Musika Eskolaren eta Jerusalemeko Ama Birjina zahar-egoitzaren plantilla organikoa 2019rako.

Nafarroako Toki Administrazioari buruzko uztailaren 2ko 6/1990 Foru Legearen 235 eta 271. artikuluetan eta Nafarroako Toki Ogasunei buruzko martxoaren 20ko 2/1995 Foru Legearen 202. artikuluan ezarriarekin bat, aipatu espedientea Udaleko Idazkaritzan egonen da ikusgai, hamabortz egun baliodunean, iragarkia aitzinetik paratuta Nafarroako Aldizkari Ofizialean eta iragarkien oholean, bizilagunek edo interesa dutenek espedientea azter dezaten eta bidezko iruditzen zaizkien erreklamazioak egin ditzaten.

Inork erreklamaziorik aurkezten badu, osoko bilkuran erabakiko da haietaz eta aldaketaren behin betiko onespenaz.

Inork erreklamaziorik aurkeztu ezean, aldaketa behin betiko onetsitzat joko da, arestian aipatu jendaurreko epea bukatutakoan.

Argitara ematen da, interesdunak jakinaren gainean egon daitezen.

Artaxoan, 2019ko urtarrilaren 4an.–Alkatea, Adolfo Vélez Ganuza.

Iragarkiaren kodea: L1900309