23. ALDIZKARIA - 2019ko otsailaren 4a

2. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA

2.2. XEDAPEN ETA IRAGARKIAK, HERRIEN ARABERA ANTOLATUAK

ARANGUREN

Aldaketa, Aranguren Ibarreko hilerrietan zerbitzuak emateko tasak arautzen dituen ordenantza fiskalean. Hasierako onespena

Aranguren Ibarreko Udalak, 2018ko abenduaren 18an egin osoko bilkuran, hasiera batean onetsi zuen Aranguren Ibarreko hilerrietan zerbitzuak emateko tasak arautzen dituen ordenantza fiskala.

Ordenantza jendaurrean egonen da hogeita hamar egunean, Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratzen denetik, aztertu eta erreklamazio, kexa edo oharrak aurkez daitezen. Jendaurreko epea inork alegaziorik aurkeztu gabe iragaten bada, behin betiko onetsirik geldituko da.

Mutiloan, 2018ko abenduaren 19an.–Alkatea, Manuel Romero Pardo.

Iragarkiaren kodea: L1900155