223. ALDIZKARIA - 2019ko azaroaren 12a

3. ESTATUKO ADMINISTRAZIOA

EBROKO KONFEDERAZIO HIDROGRAFIKOA

Iragarki oharra.
Erreferentzia: 2019-S-539

Mari Luz Juan Martiñena Arraizak honako datu eta ezaugarri hauek dituen baimena eskatu du:

Ezaugarriak:

Eskatzailea: Mari Luz Juan Martiñena Arraiza.

Xedea: etxebizitza bakartu bateko hondakin urak isurtzeko baimena.

Unitate hidrogeologikoa: Ebroko alubioi lurrak: Lodosa-Tutera.

Isurketa eginen den udal-mugartea: Azkoien (Nafarroa).

Etxebizitza 2. poligonoko 285. lurzatian dago. Haren isuria, hobi-iragazki biologikoaren bidez araztu eta gero, lurrean iragazten da, 150 m³/urteko emariarekin.

Aditzera ematen da orok jakin dezan eta eskaera honek kalte egiten diela uste dutenek beren erreklamazioak Ebroko Konfederazio Hidrografikoari idatziz aurkezteko aukera izan dezaten, hogeita bost egun balioduneko epean, iragarki hau Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratzen denetik hasita. Eta, horretarako, espedientea ikusgai egonen da Ebroko Konfederazio Hidrografikoan (Sagasta pasealekua 26-28, Zaragoza). Eta espedientearen fotokopiak eta dokumentazio teknikoa Iruñean egonen dira ikusgai (Serafín Olave, 7), bulego orduetan.

Zaragozan, 2019ko urriaren 17an.–Komisario albokoa, Javier San Román Saldaña.

Iragarkiaren kodea: E1913674