223. ALDIZKARIA - 2019ko azaroaren 12a

2. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA

2.2. XEDAPEN ETA IRAGARKIAK, HERRIEN ARABERA ANTOLATUAK

IZARBEIBARKO MANKOMUNITATEA

2020rako aurrekontua. Hasierako onespena

Izarbeibarko Mankomunitateko Batzar Orokorrak, 2019ko urriaren 30ean egin bilkura arruntean, hasiera batean onetsi zuen Izarbeibarko Mankomunitatearen 2020ko aurrekontu orokor eta bakarra –bertan jasotzen baitira Mankomunitatearen aurrekontua eta Arga Izarbeibarko Zerbitzuak SLren aurrekontua– eta hura urte horretan betearazteko oinarriak.

Nafarroako Toki Administrazioari buruzko uztailaren 2ko 6/1990 Foru Legearen 271. artikuluan ezarritakoari jarraituz, hasiera batean onetsitako aurrekontua eta hura betearazteko oinarriak jendaurrean egonen dira Mankomunitateko idazkaritzan, hamabost egun balioduneko epean, Nafarroako Aldizkari Ofizialean eta Mankomunitateko iragarki-taulan iragarkia agertu ondotik, interesdunek espedientea aztertu eta bidezkoak iruditzen zaizkien alegazioak aurkez ditzaten.

Garesen, 2019ko urriaren 31n.–Mankomunitateko burua, Sabina García Olmeda.

Iragarkiaren kodea: L1913833