223. ALDIZKARIA - 2019ko azaroaren 12a

2. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA

2.2. XEDAPEN ETA IRAGARKIAK, HERRIEN ARABERA ANTOLATUAK

IZARBEIBARKO MANKOMUNITATEA

10 eta 12/2019 aurrekontu-aldaketak. Hasierako onespena

Izarbeibarko Mankomunitateko Batzar Orokorrak, 2019ko urriaren 30ean egin bilkuran, hasiera batean onetsi zituen Mankomunitatearen 2019ko aurrekontuko 10 eta 12/2019 aldaketen espedienteak, kreditu-gehigarrian eta kreditu berezian oinarritzen direnak, hurrenez hurren.

Espedienteak idazkaritzan egonen dira ikusgai hamabost egun baliodunean, iragarki hau Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratu eta biharamunetik hasita, bizilagun edo interesdunek aztertu eta egokiak iruditzen zaizkien erreklamazioak aurkez ditzaten; hori guztia, Nafarroako Toki Ogasunei buruzko martxoaren 10eko 2/1995 Foru Legea aurrekontuen eta gastu publikoaren alorretan garatzen duen irailaren 21eko 270/1998 Foru Dekretuaren 33. artikuluan xedatuari jarraikiz.

Garesen, 2019ko urriaren 31n.–Mankomunitateko burua, Sabina García Olmeda.

Iragarkiaren kodea: L1913832