223. ALDIZKARIA - 2019ko azaroaren 12a

2. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA

2.2. XEDAPEN ETA IRAGARKIAK, HERRIEN ARABERA ANTOLATUAK

EGUESIBAR

5/2019 aurrekontu-aldaketa.
Hasierako onespena

Eguesibarko Udalak, 2019ko azaroaren 5eko osoko bilkura berezian, hasiera batez onetsi zuen Udalaren 2019ko aurrekontuaren 5. aldaketaren espedientea.

Espedientea Idazkaritzan egonen da ikusgai hamabost egun balioduneko epean, iragarki hau Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratu eta biharamunetik hasita, bizilagunek edo interesdunek azter dezaten eta egokiak iruditzen zaizkien erreklamazioak aurkez ditzaten. Hori guztia eginen da 270/1998 Foru Dekretuaren, irailaren 21ekoaren, 33. artikuluari jarraikiz, aurrekontuei eta gastu publikoari buruzko alorretan horrek garatzen baitu Nafarroako Toki Ogasunei buruzko martxoaren 10eko 2/1995 Foru Legea.

Sarrigurenen, 2019ko azaroaren 6an.–Alkatea, Amaia Larraya Marco.

Iragarkiaren kodea: L1914031