223. ALDIZKARIA - 2019ko azaroaren 12a

2. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA

2.2. XEDAPEN ETA IRAGARKIAK, HERRIEN ARABERA ANTOLATUAK

EGUESIBAR

Aldaketa, Musika Eskolako prezio publikoak arautzen dituen ordenantzan. Behin betiko onespena

Eguesibarko Udalak, 2019ko irailaren 10eko osoko bilkuran, hasiera batez onetsi zuen aldaketa Musika Eskolako prezio publikoak arautzen dituen ordenantzan.

Aldaketa horren hasierako onespenaren eta erregelamenduzko jendaurreko epearen iragarkia argitara eman zen 2019ko 187. Nafarroako Aldizkari Ofizialean, irailaren 23an, eta Udalaren iragarki-taulan. Jendaurrean egon bitartean, ez zen alegaziorik aurkeztu. Nafarroako Toki Administrazioari buruzko uztailaren 2ko 6/1990 Foru Legearen 325. artikuluan ezarritakoari jarraikiz, behin betiko onetsirik gelditu dira, ondotik ematen den testuari jarraikiz.

Argitara ematen da, Nafarroako Toki Administrazioari buruzko uztailaren 2ko 6/1990 Foru Legearen 325. eta 326. artikuluetan eta aplikatzen ahal den gainerako legerian ezarritakoa betetzeko.

Onetsitako testua:

“4. artikulua. Matrikulatu ondoren eta ikasturte akademikoa bukatu baino lehen, eskola utzi nahi dutenek eskolako zuzendaritzari adierazi beharko diote hori idazki baten bidez; testu horretan, nahi izanez gero, bajaren arrazoiak aipatzen ahalko dituzte.

Ikasleak bere borondatez uzten badu eskola, ez zaio itzuliko matrikulazioaren zenbatekoa; izan ere, eskolak ikaspostuaren erreserba egin baitu, ikasleari espazio bat esleituz irakasle baten irakastorduen barruan, eta eskolak irakaslearekin urte osorako lanbide-lotura egin baitu. Hala ere, honako salbuespen hauek eginen dira:

–Musika Kontserbatorio Profesionaleko erdi mailako kurtsoetarako sarrera-probak eginik, gainditu eta ikaspostua duten ikasleak.

–Aurkeztuta musika jarduerarekin bateraezintasuna duela dioen txostena, osasun sistema publikoko mediku batek egina.

Kuota gisa ordaindu beharreko zenbatekoak hiruhilekotan hainbanatuko dira; honela egin ere:

–Urriaren 1a baino lehen gertatzen bada baja, ez da ordaindu beharko hiruhileko bati dagokion kuota bakar bat ere.

–Urriaren 1etik aurrera eta abenduaren 15a baino lehen gertatzen bada baja, lehen hiruhilekoari dagokion kuota ordainduko da bakar-bakarrik.

–Abenduaren 15etik aurrera eta martxoaren 1a baino lehen gertatzen bada baja, lehen hiruhilekoari eta bigarrenari dagozkion kuotak ordainduko dira.

–Martxoaren 1etik aurrera gertatzen bada baja, hiru hiruhilekoen kuotak ordainduko dira.”

Sarrigurenen (Eguesibar), 2019ko urriaren 29an.–Alkatea, Amaia Larraya Marco.

Iragarkiaren kodea: L1913683