223. ALDIZKARIA - 2019ko azaroaren 12a

1. NAFARROAKO FORU KOMUNITATEA

1.4. DIRU-LAGUNTZAK, LAGUNTZAK ETA BEKAK

291/2019 EBAZPENA, urriaren 24koa, Barneko zuzendari nagusiak emana, zeinaren bidez Nafarroako udalentzako dirulaguntzen deialdi bat onesten baita beren eraikin sakabanatuak lokalizatzeko eta seinaleztatzeko jarduketak egin ditzaten 2019an.

Barneko zuzendari nagusiaren abuztuaren 21eko 221/2019 Ebazpenaren bidez, deialdi hori onetsi zen, 30.000,00 gehieneko gastua onartuz, 2019ko 183. Nafarroako Aldizkari Ofizialean, irailaren 17koan, argitaratu zena. Gune sakabanatutzat jotzen dira landa-lurrean dauden eraikinak, habitatuak edo habitagarriak, katastroko hiri lurzatietan ez daudenak. Hona hemen dirulaguntza honen helburuaren zergatia: begi-bistako garrantzia du, pertsonen eta beren ondasunen segurtasunaren ikuspuntutik, gune sakabanatuak aurkitzeak eta horietara iristeak, bereziki larrialdi zerbitzuentzat.

Deialdi honetan udal hauek aurkeztu dira: Donamaria, Doneztebe, Etxalar, Ituren eta Zubieta. Eskaera guztiak behar den epean eta moduan aurkeztu dira. Halaber, eskatzaile guztiek Nafarroako Gobernuaren Posta Helbideen Kudeatzailean sartuta dituzte beren gune sakabanatuak, eta deialdian ezarritako baldintza guztiak betetzen dituzte.

Instrukzio organoak aurkeztutako txostenak eta aurrekontuak aztertu ditu, eta baieztatu du Zubieta, Ituren, Donamaria eta Donezteberen kasuan, proiektatu diren jarduketak deialdiaren 4. oinarrian biltzen diren gastu diruz lagungarriekin bat datozela.

Etxalarko udalaren kasuan, baieztatu da proposatu den jarduketa ez datorrela bat gastu diruz lagungarriekin, metrobaserriko auzoak inprimatuta dauzkaten informazio panelak direlako, eta ez sakabanatuak daudenetara nondik joaten den bidegurutzeetan adierazten dituztenak. Gainera, metrobaserria gaurkotzeko gastuak ere sartu dira. Bai metrobaserriaren mapa inprimitzeko gastuak, baita beroriek gaurkotzekoak ere, berariaz utzi dira deialdi honetatik kanpo.

Ondoren, kontuan hartuz Nafarroako Gobernuaren Posta Helbideen Kudeatzailean 2019ko irailaren 17an jasota dauden gune sakabanatuen kopurua, lehentasunezko ordena bat ezarri da, deialdiaren 7. oinarriaren arabera, ondoko taula honetan laburbiltzen dena.

LEHENTASUN ORDENA

PUNTUAK

UDALA

HIRI
ERAIKINAK

ERAIKIN
SAKABANATUAK

SAKABANATUEN %

1

80

Zubieta

118

237

%66,76

2

75

Etxalar

270

221

%45,01

3

50

Ituren

177

110

%38,33

4

40

Donamaria

152

95

%38,46

5

15

Doneztebe

369

37

%9,11

Udal bakoitzari dagokion dirulaguntzaren kalkulua deialdiaren 8. oinarriaren arabera egin da. Halaber, kontuan hartu da Nafarroako Gobernuaren Posta Helbideen Kudeatzailean inskribatutako gune sakabanatuen kopurua, eta BEZa sartu da kalkuluetan, udalek ezin baitiote dirulaguntzaren xedeko jarduera aplikatu jarduera ekonomiko bati eta, beraz, hori ezin da berreskuratu edo konpentsatu.

Hortaz, diru-laguntzaren xedeko kontzeptu bakoitzeko udal bakoitzari esleitu zaizkion zenbatekoak honako hauek dira:

UDALA

PLAKAK EGITEKO

SEINALEAK

GUZTIRA

Eskatu da

Emandakoa

Eskatu da

Emandakoa

Eskatu da

Emandakoa

Zubieta

0,00

0,00

370,87

296,70

370,87

296,70

Etxalar

0,00

0,00

8.668,44

0,00

8.668,44

0,00

Ituren

0,00

0,00

5.147,34

4.117,87

5.147,34

4.117,87

Donamaria

224,58

179,66

4.883,56

3.906,85

5.108,14

4.086,51

Doneztebe

134,75

107,80

0,00

0,00

134,75

107,80

GUZTIRA

359,33

287,46

19.070,21

8.321,42

19.429,54

8.608,88

Horrenbestez, espedienteko txostena ikusirik, eta Ogasuneko Kontu-hartzailetza Delegatuaren aldeko txostena izanik, Nafarroako Foru Komunitateko Administrazioari eta foru-sektore publiko instituzionalari buruzko martxoaren 11ko Foru Legearen 32. artikuluak ematen dizkidan eskumenak erabiliz,

EBAZTEN DUT:

1. Udal eskatzaileei 2019. urtean beren gune sakabanatuak lokalizatzeko eta seinaleztatzeko 8.608,88 euroko dirulaguntzak ematea onestea. Hauek dira xehetasunak:

–Zubietako Udala (IFK: P3126300G):

  • 296,70 euro, gastu hauetarako:
  • Bidegurutzetarako seinaleak egitea: 296,70 euro.

–Iturengo Udala (IFK: P3112800B):

  • 4.117,87 euro, gastu hauetarako:
  • Bidegurutzetarako seinaleak egitea: 4.117,87 euro.

–Donamariako Udala (IFK: P3108000E):

  • 4.086,51 euro, gastu hauetarako:
  • Gune sakabanatu bakoitzaren identifikaziorako plakak egitea: 179,66 euro.
  • Bidegurutzetarako seinaleak egitea: 3.906,85 euro.

–Doneztebeko Udala (IFK: P3122100E):

  • 107,80 euro, gastu hauetarako:
  • Gune sakabanatu bakoitzaren identifikaziorako plakak egitea: 107,80 euro.

2. Etxalarko Udalak eskatu duen dirulaguntza ukatzea, proposatzen den jarduketa ez dagoelako deialdiaren 4. oinarriak biltzen dituen kontzeptu diruz lagungarrien artean.

3. Gastu hori 2019rako Nafarroako Aurrekontu Orokorretako “Babes zibilerako seinaleztapena finantzatzea” izeneko 050007 02500 4609 134102 partidaren kargura finantzatzea baimentzea.

4. Baimendutako gastu soberakina, 21.391,12 euro jotzen duena, askatzea. Gastu soberakina 2019rako Nafarroako Aurrekontu Orokorren partida honi dagokio: 050007 02500 4609 134102 partida, “Babes zibilerako seinaleztapena finantzatzea”.

5. Ebazpen hau Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratzea, behar diren ondorioak izan ditzan.

6. Ebazpen honen kontra administrazioarekiko auzi-errekurtsoa jartzen ahal dute toki entitateek, Nafarroako Justizia Auzitegi Nagusiko Administrazioarekiko Auzien Salari zuzendua, bi hilabeteko epean, argitaratu eta biharamunetik hasita, deusetan galarazi gabe aurretik errekerimendua egin ahal izatea Nafarroako Gobernuari zuzendua, Administrazioarekiko Auzien Jurisdikzioa arautzen duen uztailaren 13ko 29/1998 Legearen 44. artikuluan ezarritako moduan eta epean.

7. Ebazpen hau igortzea Babes Zibilerako Zerbitzura, Suhiltzaileen eta Babes Zibilaren arloetako Ekonomiaren eta Kontabilitatearen Kudeaketa Bulegora, Boluntarioen Bulegora eta Nafarroako Aldizkari Ofizialera.

Iruñean, 2019ko urriaren 24an.–Barneko zuzendari nagusia, Amparo López Antelo.

Iragarkiaren kodea: F1913662