223. ALDIZKARIA - 2019ko azaroaren 12a

2. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA

2.2. XEDAPEN ETA IRAGARKIAK, HERRIEN ARABERA ANTOLATUAK

URDAZUBI

1/2019 aurrekontu-aldaketa.
Hasierako onespena

Urdazubiko Udalak, 2019ko urriaren 25ean egindako osoko bilkuran, hasiera batean onetsi zuen 1/2019 aurrekontu-aldaketa.

Espedientea jendaurrean egonen da Idazkaritzan, iragarki hau argitaratu eta hamabost egun baliodunean. Epe horretan, interesdunek aztertu eta alegazioak aurkezten ahalko dituzte.

Aplikatu beharreko araudia: Nafarroako Toki Ogasunei buruzko martxoaren 10eko 2/1995 Foru Legea aurrekontuen eta gastu publikoaren alorretan garatzen duen irailaren 21eko 270/1998 Foru Dekretuaren 33. artikulua.

Urdazubin, 2019ko urriaren 30ean.–Alkatea, Ignacio Ariztia Urriza.

Iragarkiaren kodea: L1913825