223. ALDIZKARIA - 2019ko azaroaren 12a

2. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA

2.2. XEDAPEN ETA IRAGARKIAK, HERRIEN ARABERA ANTOLATUAK

UNANU

2020ko aurrekontua. Hasiera bateko onespena

Unanuko Kontzejuak (Ergoiena), 2019ko urriaren 25ean egin bilkuran, hasiera batean onetsi zituen 2020ko aurrekontu orokor eta bakarra, eta hura betearazteko oinarriak.

Espedientea jendaurrean egonen da 15 egun balioduneko epean, iragarki hau Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratzen denetik hasita, herritarrek edo interesdunek aztertu eta bidezko juzgatzen dituzten erreklamazioak aurkez ditzaten.

Unanun, 2019ko urriaren 30ean.–Kontzejuko Presidentea, Jesús M.ª Balda Mercero.

Iragarkiaren kodea: L1913712