223. ALDIZKARIA - 2019ko azaroaren 12a

2. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA

2.2. XEDAPEN ETA IRAGARKIAK, HERRIEN ARABERA ANTOLATUAK

TAFALLA

Herri-ondasunak aprobetxatzeko eskaera

Lehorreko herri-lurretako loteak –8 urtetarakoak eta 2. eskuko soberakoak– adjudikatzeko epea bururaturik, bidezko da lote horiek berriz adjudikatzea 8 urtetarako, eta soberakoak urtebeterako; hortaz, eta Tafallako udal-mugarteko herri-lurretako ondasunen administrazioari, erabilerari, defentsari, berreskuratzeari eta aprobetxamenduari buruzko ordenantzan ezarritakoarekin bat, 15 eguneko epea irekiko da, iragarki hau Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratzen denetik aitzina, aipatu ordenantzan adierazitako baldintzak betetzen dituztenek behar den eskabidea aurkez dezaten Bulego Bakarrean (Erregistro Orokorra), delako ordenantzan aipatzen diren alderdiak jasorik.

Argitara ematen da, orok jakin dezan.

Tafallan, 2019ko urriaren 30ean.–Alkatea, Jesús Arrizubieta Astiz.

Iragarkiaren kodea: L1913846