223. ALDIZKARIA - 2019ko azaroaren 12a

2. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA

2.2. XEDAPEN ETA IRAGARKIAK, HERRIEN ARABERA ANTOLATUAK

TAFALLA

2020ko urtarrilaren 1etik aitzina indarra izanen
duten tasen erregulazioa. Hasierako onespena

Udalbatzak, 2019ko urriaren 29an egin osoko bilkura arruntean, erregelamenduzko quoruma zuela, honako erabaki hau hartu zuen:

Kontuan harturik ordenantza fiskalak sortu diren kasuistika berriei egokitzea komeni dela eta, bestetik, testuen idazketei buruz egin daitezkeen interpretazioak hobetu nahi direla, 2020ko ekitaldirako udal gastuei eutsi ahal izateko, eta kontuan harturik gaur egun Tafallako Udalak eta herritarrek duten egoera ekonomikoa, Nafarroako Toki Ogasunei buruzko 2/1995 Foru Legean, Nafarroako Toki Administrazioari buruzko 6/1990 Foru Legean eta Nafarroako Toki Araubidea eguneratzeko 11/2004 Foru Legean xedatua aplikatuz.

Ikusita, batetik, Kontu Hartzailetzaren aldeko txostena egindako proposamenari buruz eta, bestetik, Kontuen Batzordearen 2019ko urriaren 23ko irizpena.

Kontuan harturik aldatzen ez diren ordenantzak eta beren eranskinak indarrean jarraitzen dutela aurreko urteetan onetsitako testuekin.

ERABAKITZEN DA:

Lehena.–Ondoko zerrendan ematen diren tasen ordainarazpena arautzen duten ordenantzen testuak eta 2020rako tarifen eranskinak onestea, espedientean agertzen diren testu bateginekin geldituko baitira:

6. ordenantza: lizentziak ematea eta hirigintzako jarduketak egitea.

9. ordenantzaren eranskina: ibilgailuak eremu publikotik kentzea.

12. ordenantzaren eranskina: kirol instalazioen erabilera.

18. ordenantza: ibilgailuak espaloietan barna sartu-ateratzea eta eremu publikoa erreserbatzea aparkaleku esklusiborako.

19. ordenantza fiskalaren eranskina: herriko jabari publikoko lurzoru, hegalkin eta zorupearen aprobetxamendu bereziaen tasak arautzen dituena.

22. ordenantzaren eranskina: merkatuarekin, kalez kaleko salmentarekin eta azoka-esparruarekin lotutako jarduerak.

Bigarrena.–Erabaki horiek jendaurrean edukitzea 30 egun baliodunean, Nafarroako Aldizkari Ofizialean eta iragarki-taulan iragarri ondoan, bidezko jotzen diren erreklamazio, kexa edo oharrak aurkez daitezen.

Hirugarrena.–Hasierako onespenaren erabakia behin betikoa bilakatuko da, baldin eta erreklamazio, kexa edo oharrik aurkezten ez bada. Kasu horretan, ondorio juridikoak sortzeko, inguruabar hori, behin betiko testuarekin batera, Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratu beharko da.

Laugarrena.–Arauzko tramiteak beterik, hasiera batean onetsitako ordenantza fiskaletako eta beren tarifen eranskinetako aldaketa horiek 2020ko urtarrilaren 1ean hartuko dute indarra, ondoriozko testu bateginak Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratu ondoan.

Tafallan, 2019ko urriaren 30ean.–Alkatea, Jesús Arrizubieta Astiz.

Iragarkiaren kodea: L1913707