223. ALDIZKARIA - 2019ko azaroaren 12a

2. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA

2.2. XEDAPEN ETA IRAGARKIAK, HERRIEN ARABERA ANTOLATUAK

IRUÑA

2019ko aurrekontu-aldaketak. Hasierako onespena

Udalbatzak, legezkoa den quorumarekin, 2019ko urriaren 30ean egindako bilkuran, aurrekontu-aldaketa hauek onetsi zituen:

–Kreditu-transferentzia, epe laburreko maileguen interesak izeneko partidatik 2. kapitulura - Ondasun arrunt eta zerbitzuetako gastuak, Kultura eta Berdintasuneko Alorrean.

–Kreditu-transferentziak Iruñeko Udalaren aurrekontuan, eta finantziazio-aldaketak Hirigintzako Gerentziako zein Haur Eskoletako sarreren aurrekontuetan.

Indarra duten xedapenak betez, espedientea jendaurrean ikusgai egonen da Ogasuneko Zuzendaritzan (Zerbitzu Orokorretako Alorra) –Udaletxe plaza z.g., 1. solairua, 948420206–, hamabost egun baliodunez, iragarki hau Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratu eta biharamunetik aitzina. Behin epe hori iraganda erreklamazio, eragozpen edo oharrik gabe, aipatutako aurrekontu-aldaketa behin betiko onetsi dela joko da. Kasu horretan, ondorio juridikorik eragiteko, hala gertatu dela argitaratu beharko da Nafarroako Aldizkari Ofizialean, behin betiko testuarekin batera.

Hori guztia argitara ematen da jende orok jakin dezan.

Iruñean, 2019ko urriaren 31n.–Alkatea, Enrique Maya Miranda.

Iragarkiaren kodea: L1913844