223. ALDIZKARIA - 2019ko azaroaren 12a

2. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA

2.2. XEDAPEN ETA IRAGARKIAK, HERRIEN ARABERA ANTOLATUAK

NABASKOZE

Alkatetzaren eskuordetzea, kanpoan egoteagatik

Nabaskozeko Kontzejuko buruak honako ebazpen hau eman du 2019ko irailaren 19an:

Toki Entitateen Antolaketaren, Funtzionamenduaren eta Araubide Juridikoaren gainean azaroaren 28ko 2568/1986 Errege Dekretuaren bitartez onetsitako Erregelamenduaren 47. artikuluan ezarritakoari jarraituz,

EBAZTEN DUT:

1. Mercedes Rodrigo Inchustari eskuordetzea Kontzejuko buruaren zereginak, Toki Entitateen Antolaketaren, Funtzionamenduaren eta Araubide Juridikoaren gaineko Erregelamenduaren aipatu 47. artikuluan ezarritakoarekin bat.

2. Ebazpen hau Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratzea.

3. Ebazpen hau interesdunari jakinaraztea.

4. Osoko Bilkurari ebazpen honen berri ematea, egiten duen hurrengo bilkuran.

Nabaskozen, 2019ko irailaren 19an.–Jarduneko kontzejuburua, Melchor Aspurz Barberena.

Iragarkiaren kodea: L1913841