223. ALDIZKARIA - 2019ko azaroaren 12a

1. NAFARROAKO FORU KOMUNITATEA

1.2. AGINTARIAK ETA LANGILEAK

1.2.2. Oposizioak eta lehiaketak. Lan publikoaren eskaintza

GORA JOTZEKO ERREKURTSOAK, sistema informatikoetako teknikari-ofizial izateko oposizioaren deialdiaren aurkakoak.

Nafarroako Foru Komunitateko Administrazioaren eta haren erakunde autonomoen zerbitzuko sistema informatikoetako teknikari-ofizial izateko hogeita hemeretzi lanpostu huts oposizio bidez betetzeko deialdian, Fernando José Quintana Ortigosa jaunak, Emilio Moreno Jiménez jaunak eta Raquel Arbizu Martínez andreak gora jotzeko errekurtsoa jarri dute deialdia onesten duen Funtzio Publikoko zuzendari nagusiaren otsailaren 25eko 505/2019 Ebazpenaren aurka (2019ko 62. Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratu zen, apirilaren 1ekoan).

Administrazio Publikoen Administrazio Prozedura Erkideari buruzko urriaren 1eko 39/2015 Legearen 118. eta 45. artikuluei jarraituz, aditzera ematen zaie interesdun guztiei, alegazioak egiteko aukera izan dezaten, iragarki hau argitaratu eta biharamunetik gehienez ere hamar egun balioduneko epean, Erregistro Orokorrean aurkeztuta (Nafarroako Jauregia, Karlos III.aren etorbidea 2, Iruña), edo Administrazio Publikoen Administrazio Prozedura Erkideari buruzko urriaren 1eko 39/2015 Legearen 16. artikuluan adierazitako bideak erabiliz.

Jarritako errekurtsoen kopia interesdunen eskura dago Funtzio Publikoko Zuzendaritza Nagusiko Araubide Juridikoaren Atalean (Karlos III.aren etorbidea 2, 2. solairua, Iruña).

Iruñean, 2019ko azaroaren 5ean.–Funtzio Publikoko zuzendari nagusia, Amaia Goñi Lacabe.

Iragarkiaren kodea: F1913950