223. ALDIZKARIA - 2019ko azaroaren 12a

2. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA

2.2. XEDAPEN ETA IRAGARKIAK, HERRIEN ARABERA ANTOLATUAK

IZABA

Ordenantza fiskala, Lizentziak emateko eta hirigintzako jarduketak tramitatzeko tasak arautzen dituena. Behin betiko onespena

Izabako Udalbatzaren osoko bilkurak, 2019ko irailaren 18an egin 3. bilera arruntean, aho batez erabaki zuen, besteak beste, behin betiko onestea “Lizentziak emateko eta hirigintzako jarduketak tramitatzeko tasak arautzen dituen ordenantza fiskala”, hala:

“Gaia azterturik, Udalbatzak erabaki du, aho batez (7 boto), onestea aipatu ordenantza, baita Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratzea ere, interesdunek alegazioak jarri ahal ditzaten”.

Izaban, 2019ko irailaren 18an.–Alkatea, David Baines Pilart.

ORDENANTZA FISKALA, LIZENTZIAK EMATEKO ETA HIRIGINTZAKO JARDUKETAK TRAMITATZEKO TASAK ARAUTZEN DITUENA

Oinarria

1. artikulua. Ordenantza hau ezarri da Nafarroako Toki Ogasunei buruzko martxoaren 10eko 2/1995 Legearen lehenbiziko tituluko IV. kapituluko 7. atalean xedatuarekin bat, eta lege beraren 12. artikuluan jasotzen den baimenari jarraikiz.

Zerga-egitatea

2. artikulua. Hirigintzako jarduketei dagozkien zerbitzu tekniko eta administratiboak ematean datza zerga-egitatea, etxegintzaren eta lurzoruaren erabileraren arloko egintzak egokitu ahal izateko indarra duten hirigintza eta eraikuntza arauei.

3. artikulua. Tasa hauei loturiko udal jarduera hirigintzako jarduketa hauetan gauzatzen da:

1. Lizentziak:

1.1. Lizentzia.

1.2. Lizentzia laburtua.

1.3. Jakinarazitako lizentzia eta erantzukizunpeko adierazpena.

1.4. Lurzoru urbanizaezineko aurretiazko baimenaren tramitazioa.

1.5. Lurzatitzeko-banantzeko lizentzia.

1.6. Banaketa horizontalerako lizentzia-baimena.

1.7. Jarduera sailkaturako lizentzia.

2. Aurretiazko ikuskapena duten baimenak eta lizentziak:

2.1. Lehen aldiz erabiltzeko lizentzia.

3. Hirigintzako planeamenduko tresnak:

3.1. Ondoko hauek tramitatzea: plan partzialen onespena eta aldaketa, Udal Planaren aldaketak, urbanizazio proiektuak, hiri-jarduketarako plan bereziak, xehetasun-azterketak, birzatiketa proiektuak, konpentsazio batzordeak, hirigintza-hitzarmenak.

4. Hirigintzako bestelako espedienteak eta aurretiazko kontsultak.

Ordaindu beharra

4. artikulua. Honako hauek daude salbuetsita tasak ordaintzetik obren lizentzia emateagatik edo erantzukizunpeko adierazpenaren edo aurretiazko komunikazioaren mendeko obrak egindakoan kontrolatzeagatik:

a) Nafarroako Foru Komunitateko Administrazioa eta bere helburuak betetzeko sortzen dituen entitate juridikoak.

b) Udalerrien mankomunitateak eta batasunak, baldin eta Izabako Udala kide bada, baita helburuak betetzeko sortzen dituzten entitate juridikoak ere.

5. artikulua. Tasa sortuko da lizentzia eskatzen denean edo, kasua bada, erantzukizunpeko adierazpena edo aurretiazko komunikazioa aurkezten denean, edo hirigintzako kontsulta egiten denean.

Subjektu pasiboa

6. artikulua. Ordenantza honetan ezarritako tasen subjektu pasiboak dira pertsona fisiko eta juridikoak, baldin eta kontsultak, lizentziak edo hirigintzako tramitazioak eskatzen badituzte.

Tarifak eta karga-tasak

7. artikulua. Aplikatu beharreko tarifa, tasa eta karga-oinarriak ordenantza honen eranskinean agertzen dira.

Kudeaketa arauak

8. artikulua. Planeamendurako espedienteei eta lizentziei buruz udal teknikariek adostasun txostena eman ondoan, likidazioa eginen da, eta bertan zehaztuko dira subjektu pasiboaren izen-deiturak, tasa zer kontzeptutan likidatzen den, tarifa eta tasaren zenbatekoa.

9. artikulua. Tasen likidazioa onetsi eta gero, interesdunari jakinaraziko zaio, erregelamenduzko epean tasak ordain ditzan.

TARIFEN ERANSKINA

1. Lizentziak:

1.1. Lizentzia: 80,00 euro.

1.2. Lizentzia laburtua: 12,00 euro.

1.3. Jakinarazitako lizentzia eta erantzukizunpeko adierazpena: 12,00 euro.

1.4. Lurzoru urbanizaezineko aurretiazko baimenaren tramitazioa: 24,00 euro.

1.5. Lurzatitzeko-banantzeko lizentzia: 80,00 euro.

1.6. Banaketa horizontalerako lizentzia-baimena: 80,00 euro.

1.7. Jarduera sailkaturako lizentzia: 120,00 euro.

–Gehigarria ingurumen arloko tramiteagatik: 80,00 euro.

–Gehigarria aurreko ikuskapenagatik: 80,00 euro.

–Gehigarria kontsultagatik: 80,00 euro.

2. Aurretiazko ikuskapena duten baimenak eta lizentziak:

2.1. Lehen aldiz okupatzeko lizentziak: 12,00 euro.

–Gehigarria aurreko ikuskapenagatik: 80,00 euro.

–Gehigarria kontsultagatik: 80,00 euro.

3. Hirigintzako planeamenduko tresnak:

3.1. Ondoko hauek tramitatzea: plan partzialen onespena eta aldaketa, Udal Planaren aldaketak, urbanizazio proiektuak, hiri-jarduketarako plan bereziak, xehetasun-azterketak, birzatiketa proiektuak, konpentsazio batzordeak, hirigintza-hitzarmenak: 200,00 euro*.

4. Hirigintzako bestelako espedienteak eta aurretiazko kontsultak: 200,00 euro.

–Tarifa bakoitzean, gehigarriak barne, 80,00 euro gehituko dira bigarren eta hurrengo lizentzia, ikuskapen, kontsulta edo txostenengatik, baldin prozedura eta izapide berari buruzkoak badira.

(*) Tarifa horiei prentsako iragarkien kostua erantsiko zaie, 160,00 euro bakoitza.

Iragarkiaren kodea: L1913716