223. ALDIZKARIA - 2019ko azaroaren 12a

2. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA

2.2. XEDAPEN ETA IRAGARKIAK, HERRIEN ARABERA ANTOLATUAK

GESALATZ

Aldatzea eta handitzea Lerateko kanpamentu turistikoaren plan berezia. Hasierako onespena

Gesalazko Udalak, 2019ko urriaren 23an egindako bilkuran, hasiera batez onetsi zuen aldatzea eta handitzea Lerateko kanpamentu turistikoaren plan berezia, Aritzaleku SAL enpresak sustatuta.

Espedientea jendaurrean egonen da hilabetez, iragarki hau argitaratzen denetik hasita, azter dadin eta bidezko alegazioak aurkez daitezen. Hori dena, bat etorriz uztailaren 26ko 1/2017 Legegintzako Foru Dekretuaren 71., 73. eta 77. artikuluekin; aipatutako legegintzako foru dekretu horren bidez onetsi zen Lurraldearen Antolamenduari eta Hirigintzari buruzko Foru Legearen testu bategina.

Gesalatzen, 2019ko urriaren 23an.–Alkatea, Pedro José Soto Eguren.

Iragarkiaren kodea: L1913829