223. ALDIZKARIA - 2019ko azaroaren 12a

2. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA

2.2. XEDAPEN ETA IRAGARKIAK, HERRIEN ARABERA ANTOLATUAK

GOIZUETA

Udalbatzako kideen ordainsariak eta dedikazio araubidea

Toki Entitateetako kideen dedikazio eta lansariei buruz Toki Araubidearen Oinarriak arautzen dituen Legeko 75. artikuluan, Toki Entitateen Antolaketaren, Funtzionamenduaren eta Araubide Juridikoaren gaineko Erregelamenduko 13. artikuluan eta 21/2016 Foru Legearen 7. artikuluan xedatutakoarekin bat eginez.

Goizuetako Udalak, 2019ko uztailaren 30ean ospatutako Udalbilkuran, aho batez erabaki zuen udalkideek indarrean duten ordainsarien sistema berretsi eta mantentzea, ondoren zehazten den moduan:

1. Legealdi hau bukatzeko gelditzen diren 6 hilabeteetarako, zinegotzi bakoitzaren ordainsaria 82,41 euro gordin izanen dela onartzea, ohiko eta aparteko udalbatzetara etortzeagatik, beti ere 6 udalbatzetako gehieneko mugarekin. Zenbateko honi legeak agindutako atxikipenak aplikatuko zaizkio, Pertsona Fisikoen Errentaren gaineko Zerga dela eta. Legealdi berrian dagokion akordioa onartuko da.

2. Orobat, beren karguan aritzean dieta eta joan-etorriengatik sortzen diren gastuak ordainduko zaizkie zinegotziei, horiek frogatu eta behar diren ordainagiriak aurkeztu ondoren.

3. Akordio honek eragina izango du 2019ko uztailaren 30etik aurrera eta urtero berretsi beharko da.

Iragarki oholean eta Nafarroako Aldizkari Ofizialean iragarki hau argitaratzen da, Toki Araubidearen Oinarriak arautzen dituen uztailaren 2ko 7/1985 Legeko 75.5 artikuluan xedatutakoaren arabera.

Goizuetan, 2019ko urriaren 24an.–Alkatea, Unai Miranda Berroeta.

Iragarkiaren kodea: L1913574