223. ALDIZKARIA - 2019ko azaroaren 12a

2. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA

2.2. XEDAPEN ETA IRAGARKIAK, HERRIEN ARABERA ANTOLATUAK

GOIZUETA

Alkatearen ordainsariak eta dedikazio araubidea

Toki Entitateetako kideen dedikazio eta lansariei buruz Toki Araubidearen Oinarriak arautzen dituen Legeko 75. artikuluan, Toki Entitateen Antolaketaren, Funtzionamenduaren eta Araubide Juridikoaren gaineko Erregelamenduko 13. artikuluan eta 18/2017 Foru Legearen 13. artikuluan xedatutakoarekin bat eginez.

Goizuetako Udalak, 2019ko uztailaren 30ean ospatutako Udalbilkuran, aho batez erabaki zuen alkateak indarrean duen dedikazio eta lansari sistema berretsi eta mantentzea, ondoren zehazten den moduan:

1. 2019. urterako alkatearen ordainsari eta dedikazio araubidea onartzea. Urteko ordainsari gordina 11.898,16 euro izango dira. Kantitate honetan aparteko ordainsarien batez bestekoa sartua dago eta legezko atxikipenak egingo zaizkio, PFEZari dagozkionak. Era berean sartua dago Udalak Gizarte Segurantzari ordaindu beharreko kuota enpresariala. Dedikazioa partziala izango da, egunean 2 ordukoa, eta ondorioz ezartzen da astean 10 orduz eginen dituela alkatearen funtzioak, beharrezko dedikazio gutxieneko gisa.

2. Orobat, bere karguan aritzean dieta eta joan-etorriengatik sortzen diren gastuak ordainduko zaizkio alkateari, horiek frogatu eta behar diren ordainagiriak aurkeztu ondoren.

3. Akordio honek eragina izango du 2019ko uztailaren 30etik aurrera eta urtero berretsi beharko da.

Iragarki oholean eta Nafarroako Aldizkari Ofizialean iragarki hau argitaratzen da, Toki Araubidearen Oinarriak arautzen dituen uztailaren 2ko 7/1985 Legeko 75.5 artikuluan xedatutakoaren arabera.

Goizuetan, 2019ko urriaren 24an.–Alkatea, Unai Miranda Berroeta.

Iragarkiaren kodea: L1913573