223. ALDIZKARIA - 2019ko azaroaren 12a

2. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA

2.2. XEDAPEN ETA IRAGARKIAK, HERRIEN ARABERA ANTOLATUAK

ELKARTE

Kontzejuaren ordenantza, hilerriak arautzen dituena.
Hasierako onespena

Elkarteko Kontzejuak, 2019ko urriaren 28an egin osoko bilkuran, hasiera batez onetsi zuen Hilerriak arautzen dituen Kontzejuaren ordenantza.

Onetsitako ordenantza jendaurrean egonen da hogeita hamar egun baliodunean, iragarki hau Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratu eta biharamunetik hasita, interesdunek espedientea aztertu eta erreklamazioak, kexak edo oharrak aurkez ditzaten; hori guztia Nafarroako Toki Administrazioari buruzko uztailaren 2ko 6/1990 Foru Legearen 325.1 artikuluan xedatutakoarekin bat.

Jendaurreko epean inork ez badu alegaziorik aurkezten, ordenantza behin betiko onetsirik geldituko da, eta testua osorik emanen da argitara Nafarroako Aldizkari Ofizialean.

Elkarten, 2019ko urriaren 29an.–Kontzejuko burua, Francisco Javier Huarte Babace.

Iragarkiaren kodea: L1913666