223. ALDIZKARIA - 2019ko azaroaren 12a

2. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA

2.2. XEDAPEN ETA IRAGARKIAK, HERRIEN ARABERA ANTOLATUAK

DONAMARIA

Ordenantza, Herritarren lana edo auzolana arautzen duena. Hasierako onespena

Donamaria-Gazteluko Udalak, 2019ko urriaren 23an egin bilkuran, hasiera batean onetsi zuen Herritarren lana edo auzolana arautzen duen ordenantza, Donamaria-Gazteluko herriaren mesederako egiten diren lan eta zerbitzuei dagokienez.

Nafarroako Toki Administrazioari buruzko uztailaren 2ko 6/1990 Foru Legearen 325.1 artikuluan xedatuari jarraikiz, onetsitako ordenantza jendaurrean egonen da hogeita hamar egun baliodunean, iragarki hau Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratu eta biharamunetik hasita, interesdunek espedientea aztertu eta erreklamazio, kexa edo oharrak aurkez ditzaten.

Jendaurreko epean inork alegaziorik aurkezten ez badu, ordenantza behin betiko onetsitzat joko da, eta testua osorik emanen da argitara Nafarroako Aldizkari Ofizialean.

Donamaria-Gaztelun, 2019ko urriaren 28an.–Alkatea, Natalia Rekarte Oteiza.

Iragarkiaren kodea: L1913675