223. ALDIZKARIA - 2019ko azaroaren 12a

2. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA

2.2. XEDAPEN ETA IRAGARKIAK, HERRIEN ARABERA ANTOLATUAK

CORELLA

Bake epaile ordezkoaren kargua hutsik

Botere Judizialari buruzko Lege Organikoaren 101. artikuluan eta Bake Epaileei buruzko ekainaren 7ko 3/1995 Erregelamenduaren 5., 6. eta 7. artikuluetan xedaturikoarekin bat, deialdia iragarri da Corellako bake epaile ordezkoaren kargua betetzeko, Justizia Auzitegi Nagusiko idazkariak 2019ko irailaren 16an egindako errekerimenduari erantzunez.

Bake epaile, titular nahiz ordezko, izendatua izateko baldintzak Botere Judizialaren uztailaren 1eko 6/1985 Lege Organikoaren 302. artikuluak karrera judizialean sartzeko ezartzen dituen berberak dira, nahiz eta ez den beharrezkoa Zuzenbideko lizentziadun izatea.

Interesdunek eskabidea aurkez dezakete Corellako Udaleko Erregistro Orokorrean, hamabost egun balioduneko epean, iragarki hau Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratu eta biharamunetik aitzina, 09:30etik 13:30era arte; bertan adierazi beharko dute aipatu 31/1995 Erregelamenduaren 13. artikuluan eta hurrengoetan zehaztutako gaitasun eta bateragarritasun baldintzak betetzen dituztela. Orobat, behar diren agiriak erantsi beharko dituzte, eskabidean titulazio akademikoaz, esperientziaz eta merezimenduez paratu dutena egiaztatu beharrez. Horrez gain, izangaiek memoria labur bat gehitu beharko dute, hautagai izateko beren egokitasuna arrazoitzeko eta kontuan hartu beharrekotzat jotzen duten beste zernahi adierazteko.

Eskabideak aurkezteko epea bukatutakoan, Udalak osoko bilkuran eta gehiengo osoz hautatuko du bake epaile ordezkoa, eskabidea aurkezten duten izangaien artean, baldin eta legez ezarritako baldintzak betetzen badituzte. Eskabiderik ez bada, Udalbatzak libreki hautatuko ditu, betiere prozedurako baldintza berberei jarraikiz.

Bake epaile titularraren eta haren ordezkoaren kargualdia lau urterako da, eta Udalak osoko bilkuran hautatzen dituen pertsonen izendapena Nafarroako Justizia Auzitegi Nagusiko Gobernu Aretoaren esku geldituko da.

Argitara ematen da, orok jakin dezan.

Corellan, 2019ko urriaren 29an.–Alkatea, Gorka García Izal.

Iragarkiaren kodea: L1913665