223. ALDIZKARIA - 2019ko azaroaren 12a

2. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA

2.2. XEDAPEN ETA IRAGARKIAK, HERRIEN ARABERA ANTOLATUAK

ZIZUR ZENDEA

Aldaketa 2019ko plantilla organikoan. Hasierako onespena

Idazkari titularrak erretiroa eskatu duela-eta, Zizur Zendeako Udalak, 2019ko irailaren 18an egindako osoko bilkuran, hasiera batez onartu zuen 2019ko plantilla organikoaren aldaketa hala langileei nola ordainsari osagarriei dagokienez. Hona hemen aldaketa:

A) Langileak:

1. Helena Esquisabel Asiron legelaria Udaleko idazkari nagusi izendatzea behin-behinekoz 2019ko urriaren 28tik aurrera. Kontzejuei ematen dien aholkularitza lanari eutsiko dio, aldi baterako zereginen pilaketaren izaerarekin.

2. Edurne Equisoain Iraizoz administrari-ofizialari esleitzea kontzejuen administrazio orokorreko zereginak eta Udalari lotutako zereginen ardura kentzea, honako hauek salbu: udalbatzaren bilkuren transkripzioa; erabaki eta ebazpenen jakinarazpena eta Idazkaritza Nagusiari laguntzea.

3. Aldi-baterako lan-kontratudun bat hartzea administrazio-ofizialaren lanpostuan aritzeko. Udaletxeko bulego orokorretan lan egingo du, eta Edurne Equisoain Iraizozi esleitu ez zaizkion zereginak –Udalari lotutako zereginak, hain zuen– hartuko ditu bere gain, aipatutako behin-behineko izendapenak irauten duen bitartean.

B) Ordainsari osagarrien araubidea:

1. Esklusibotasun osagarria esleitzea plantilla organikoko A eta B mailetako 1-01, 1-02, 1-03, 1-04 eta 2-01 lanpostu tekniko hauei: idazkari nagusia, kontu-hartzailea, kontabilitateko aholkularia, kontzejuetako idazkaria eta koordinatzaile soziokulturala, eta bateraezintasunagatiko osagarria eta lanaldiaren luzapenagatiko osagarria kentzea. Halaber, koordinatzale soziokulturalaren 2-01 lanpostuari %40 kenduko zaio lanpostu-osagarritik.

2. Lanpostu-osagarria %20 gehitzea idazkari nagusi gisa behin-behinekoz aritzeko izendatu den pertsonari, zereginen pilaketak dirauen bitartean.

3. Kontu-hartzailearen lanpostu-osagarriak doitzea, %3,57 (19/2008 Foru Dekretua) eta %1,16 (707/2006 Ebazpena) gehituz, mailaren arabera betiere.

4. Lanaldiaren luzapenagatiko %10eko osagarri bat esleitzea plantilla organikoko 1-06 lanpostuari (administrari-ofiziala), udalbatzaren bilkurak transkribatzeagatik eta erabakiak eta ebazpenak jakinarazteagatik. Halaber, %6,66 haziko da lanpostu-osagarria, bake epailearen eta erregistro zibilaren ardura bere gain hartzeagatik.

2019ko 193. Nafarroako Aldizkari Ofizialean, irailaren 30ean, argitaratutako ediktuaren bidez ohartarazi zen jendaurrean egoteko epean alegaziorik aurkeztu ezean, hasierako onespena behin betikotzat joko zela. Hortaz, eta jendaurrean egon den bitartean alegaziorik aurkeztu ez denez, osoko bilkurak, 2019ko urriaren 23an, isilbidez behin betikoz onetsi zuen aldaketa.

Behin betiko onespenaren kontra, hautara eta/edo hurrenez hurren, honako hauek para daitezke, kasu bakoitzean aipatzen diren epeetan, iragarki hau Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratzen denetik hasita: hilabeteko epean, berraztertzeko errekurtsoa, Udaleko Osoko Bilkurari zuzendua, eta/edo gora jotzeko errekurtsoa, Nafarroako Administrazio Auzitegiari zuzendua; eta/edo, bi hilabeteko epean, errekurtsoa, Iruñeko Administrazioarekiko Auzien Epaitegiari zuzendua.

Gazolatzen, 2019ko urriaren 24an.–Alkatea, Rafael Ansó Ansó.

Iragarkiaren kodea: L1913554