223. ALDIZKARIA - 2019ko azaroaren 12a

2. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA

2.2. XEDAPEN ETA IRAGARKIAK, HERRIEN ARABERA ANTOLATUAK

ANTSOAIN

Aldaketa, ordenantza fiskaletan. Hasierako onespena

Antsoaingo Udalak, 2019ko urriaren 30ean egin osoko bilkuran, hasiera batez onetsi zuen ordenantza fiskal hauen aldaketa:

–Agiriak eman eta tramitzeko tasak arautzen dituen ordenantza (3. ordenantza).

–Lizentziak emateko eta hirigintzako jarduketak egiteko tasak arautzen dituen ordenantza fiskala (4. ordenantza).

–Jarduera sailkatu eta kaltegabeetan aritzeko eta establezimenduak irekitzeko lizentziak emateko tasak arautzen dituen ordenantza fiskala (5. ordenantza).

–Ibilgailuak eremu publikotik kendu eta ondotik altxatzeko zerbitzua emateko eta eremu publikoan ibilgailuak ibilgetzeko eskubideak eta tasak arautzen dituen ordenantza fiskala (6. ordenantza).

–Erabilera publikoko lurretan zangak, laginketak eta zuloak irekitzeko eta eremu publikoko zoruan edo espaloietan edozein mugimendu egiteko tasak arautzen dituen ordenantza fiskala (8. ordenantza).

–Ibilgailuak espaloietan barna sartzeko eta eremu publikoa aparkaleku esklusiborako, ibilgailuak gelditzeko nahiz edozein motatako salgaien zamalanetarako erreserbatzeko tasak arautzen dituen ordenantza fiskala (9. ordenantza).

–Herriko jabari publikoko lurzoru, lurgain eta lurpearen erabilera pribatiboa edo aprobetxamendu berezia egiteko tasak arautzen dituen ordenantza fiskala (10. ordenantza).

–Uda-neguetako igerilekuak, gune hidrotermala eta instalazio osagarriak erabiltzeko prezio publikoa arautzen duen ordenantza (13. ordenantza).

–Udalak eta haren patronatuek antolatzen dituzten hezkuntza, kultura, kirol edo gizarte arloko ikastaro eta jardueretako sarrera, izen emate edo matrikulen prezio publikoak arautzen dituen ordenantza fiskala (14. ordenantza).

–Udal ordenantza eta erabakietan aurreikusitako ikuskapenen tasak arautzen dituen ordenantza (15. ordenantza).

–Ezkontza zibilak egiteko tasak arautzen dituen ordenantza fiskala (17. ordenantza).

–Udalaren lokalak erabiltzeko prezio publikoak arautzen dituen ordenantza (18. ordenantza).

–Musika eskolako ikastaroetan izena eman eta parte hartzeko prezio publikoak arautzen dituen ordenantza (19. ordenantza).

–Zerbitzu pertsonalak eman eta materialak lagatzeagatiko prezio publikoak arautzen dituen ordenantza (20. ordenantza).

Nafarroako Toki Administrazioari buruzko uztailaren 2ko 6/1990 Foru Legearen 325. artikuluarekin bat etorriz, onetsitako aldaketa jendaurrean egonen da hogeita hamar egun baliodunean, iragarki hau Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratu eta biharamunetik hasita, interesdunek espedientea azter dezaten eta erreklamazio, eragozpen edo oharrak aurkez ditzaten.

Jendaurreko epea inork alegaziorik egin gabe iragaten bada, aldaketa behin betiko onetsirik geldituko da trafikoa arautzen duen udal ordenantzan, eta osorik emanen da argitara Nafarroako Aldizkari Ofizialean.

Antsoainen, 2019ko urriaren 31n.–Alkatea, Ander Andoni Oroz Casimiro.

Iragarkiaren kodea: L1913837