223. ALDIZKARIA - 2019ko azaroaren 12a

1. NAFARROAKO FORU KOMUNITATEA

1.2. AGINTARIAK ETA LANGILEAK

1.2.2. Oposizioak eta lehiaketak. Lan publikoaren eskaintza

GORA JOTZEKO ERREKURTSOA, 31 basozain lanpostu betetzeko deialdiaren hirugarren probaren behin betiko emaitzak onesteko kalifikazio epaimahaiak eman zuen erabakiaren aurka; erabaki hori 2019ko irailaren 13an argitaratu zen.

Funtzio Publikoko zuzendari nagusiak urtarrilaren 14an eman 86/2019 Ebazpenaren bidez Nafarroako Foru Komunitateko Administrazioaren eta haren erakunde autonomoen zerbitzuko hogeita hamaika basozain lanpostu oposizio bidez betetzeko onetsi zen deialdian, Álvaro Enrique Bértolo Martín de Rosales jaunak, Alfonso Aizkorbe Iraizoz jaunak, Jon Barriola Ezkurra jaunak, Bakarne Aniz Aldasoro andreak, Alejandro Esquiroz Tainta jaunak, Oscar Amoztegui Bautista jaunak eta Eneko Ruiz Laguardia jaunak, David Pascual Anguiano jaunak eta Sergio Eduardo Elcarte Monreal jaunak gora jotzeko errekurtso bana jarri dute hirugarren probaren behin betiko emaitzak onesteko kalifikazio epaimahaiak eman zuen erabakiaren aurka; erabaki hori 2019ko irailaren 13an argitaratu zen.

Administrazio Publikoen Administrazio Prozedura Erkideari buruzko urriaren 1eko 39/2015 Legearen 118. eta 45. artikuluei jarraituz, aditzera ematen zaie interesdun guztiei, alegazioak egiteko aukera izan dezaten, iragarki hau argitaratu eta biharamunetik gehienez ere hamar egun balioduneko epean, Erregistro Orokorrean aurkeztuta (Nafarroako Jauregia, Karlos III.aren etorbidea 2, Iruña), edo Administrazio Publikoen Administrazio Prozedura Erkideari buruzko urriaren 1eko 39/2015 Legearen 16. artikuluan adierazitako bideak erabiliz.

Jarritako errekurtsoen kopia interesdunen eskura dago Funtzio Publikoko Zuzendaritza Nagusiko Araubide Juridikoaren Atalean (Karlos III.aren etorbidea 2, 2. solairua, Iruña).

Iruñean, 2019ko urriaren 29an.–Funtzio Publikoko zuzendari nagusia, Amaia Goñi Lacabe.

Iragarkiaren kodea: F1913772