223. ALDIZKARIA - 2019ko azaroaren 12a

2. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA

2.2. XEDAPEN ETA IRAGARKIAK, HERRIEN ARABERA ANTOLATUAK

ALTSASU

21/2019 aldaketa aurrekontuan, kreditu bereziaren bidez.
Behin betiko onespena

Altsasuko Udalak, 2019ko irailaren 25ean egin osoko bilkuran, hasiera batez onetsi zuen kreditu bereziaren 21/2019 espedientea, 2019ko aurrekontuari dagokiona.

Nafarroako Toki Ogasunei buruzko martxoaren 10eko 2/1995 Foru Legearen 214.2 artikuluaren arabera, espediente hori aurrekontuak bezala tramitatu eta onetsi behar da, informazioari, erreklamazioari eta publizitateari buruzko tramite eta beharkizunei dagokienez. Aipatu legearen 202. artikuluan xedatuari jarraikiz, osoko bilkurak hasiera batez onetsitako espedientearen iragarkia argitaratu zen 2019ko urriaren 1eko Nafarroako Aldizkari Ofizialean.

Jendaurreko epean inork alegaziorik aurkeztu ez duenez, espedientea behin betiko onetsi da eta, 202.3 artikuluari jarraikiz, iragarkia argitara ematen da.

Kreditu berezia:

PARTIDA

IZENA

BEHAR DEN ZENBATEKOA

1710 6090001

Foru plazako haurrentzako parkea

40.000,00 euro

GUZTIRA

40.000,00 euro

Aurreko kreditu-aldaketak partida honen kargura finantzatuko dira:

PARTIDA

IZENA

BEHAR DEN ZENBATEKOA

Gastu orokorretarako gerakina

40.000,00 euro

GUZTIRA

40.000,00 euro

Aditzera ematen da, orok jakin dezan, eta ohartarazten da behin betiko onespen hau aurkaratzen ahal dela, bide hauetako bat erabiliz:

A) Berraztertzeko errekurtsoa, Altsasuko Osoko Bilkurari zuzendua, hilabeteko epean, iragarki hau Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratu eta biharamunetik hasita.

B) Administrazioarekiko auzi-errekurtsoa zuzenean aurkeztuz Nafarroako Justizia Auzitegi Nagusian, bi hilabeteko epean, iragarki hau Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratu eta biharamunetik hasita.

C) Gora jotzeko errekurtsoa, Nafarroako Administrazio Auzitegiari zuzendua, hilabeteko epean, iragarki hau Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratzen denetik hasita.

Altsasun, 2019ko urriaren 22an.–Alkatea, Javier Ollo Martínez.

Iragarkiaren kodea: L1913835