223. ALDIZKARIA - 2019ko azaroaren 12a

2. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA

2.1. OPOSIZIOAK ETA LEHIAKETAK. LAN PUBLIKOAREN ESKAINTZA

MALERREKAKO ZERBITZU OROKORREN MANKOMUNITATEA

Euskara teknikari izateko lanpostu bat oposizio-lehiaketaren bidez eta lan-kontratu finkoarekin betetzeko prozedura. Kontratazio proposamena

Malerrekako Zerbitzu Orokorren Mankomunitateko Asanbladak 2019ko martxoaren 20an hartutako akordioaren bitartez, onetsi ziren euskara teknikari izateko lanpostu bat oposizio-lehiaketaren bidez eta lan-kontratu finkoarekin betetzeko deialdia eta deialdiaren oinarriak. Deialdia 2019ko 62. Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratu zen, apirilaren 1ean.

Oposizio-lehiaketako probak bukatuta, eta deialdiaren 11. oinarrian ezarritakoari jarraikiz, kalifikazio-epaimahaiak ondoko erabaki hauek jakinarazten ditu:

1. Gainditu duten izangaien zerrenda argitaratzea Malerrekako Mankomunitatearen webgunean:

ABIZENAK ETA IZENA

LEHIAKETALDIKO

PUNTUAZIOA

OPOSIZIOALDIKO PUNTUAZIOA

PUNTUAZIOA GUZTIRA

1

ANDUAGA INSAUSTI, ENEKO

17,3

61,8088

79,1088

2. Malerrekako Mankomunitateko lehendakariari igortzea Euskara teknikari lanposturako Eneko Anduaga Insaustiren aldeko kontratazio proposamena, puntuazio altuena lortu duen izangaia izan delako, eta Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratzea, deialdiaren 11. oinarrian aurreikusitako ondorioetarako.

Aditzera ematen da bidezkoak diren ondorioak sor ditzan.

Donezteben, 2019ko urriaren 28an.–Epaimahaiburua, Jon Telletxea Juanenea.

Iragarkiaren kodea: L1913828