223. ALDIZKARIA - 2019ko azaroaren 12a

1. NAFARROAKO FORU KOMUNITATEA

1.7. BESTELAKOAK

373/2019 EBAZPENA, urriaren 29koa, Toki Administrazioaren eta Despopulazioaren zuzendari nagusiak emana, “Cabredoko hondakin uren tratamendua” izeneko proiektuak ukitutako ondasun eta eskubideak okupatu aurreko aktak egiteko egunak finkatzen dituena.

Toki Administrazioko zuzendari nagusiaren maiatzaren 28ko 837/2019 Ebazpenaren bidez, jendaurrean jarri ziren aipatu proiektua eta proiektuak ukitutako ondasun eta eskubideen zerrenda, hamabost egunetarako.

Aipatutako proiektua eta hark ukitutako ondasun eta eskubideen zerrenda behin betiko onetsi zituen Toki Administrazioko zuzendari nagusiak, uztailaren 16ko 1070/2019 Ebazpenaren bidez.

Nafarroako Gobernuak 2019ko irailaren 25ean hartutako Erabakiaren bidez, presakotzat deklaratu zen proiektu horrek ukitutako ondasun eta eskubideen okupazioa, nahitaez desjabetzearren.

Nahitaezko Desjabetzeari buruzko Legearen 20. artikuluan ezarritakoaren arabera, eta bat etorriz Lurralde Kohesiorako Departamentuaren oinarrizko egitura ezartzen duen abuztuaren 14ko 87/2019 Foru Dekretuaren xedapen iragankor bakarrarekin eta Landa Garapeneko, Ingurumeneko eta Toki Administrazioko Departamentuaren egitura organikoa onesten duen irailaren 21eko 78/2016 Foru Dekretuarekin,

EBAZTEN DUT:

1. Ukitutako ondasun eta eskubideen titularrei eta Cabredoko alkateari dei egitea, 2019ko azaroaren 26an bertako udaletxean ager daitezen, ukitutako ondasunak eta eskubideak okupatu aurreko aktak egitera, eta, hala badagokio, baita behin betiko okupaziokoa ere.

2. Ukitutakoek berek agertu beharko dute ekitaldi horretara, edo haien izenean aritzeko behar bezala baimenduta dauden ordezkariek, titulartasuna frogatzen duten agiriak eta kontribuzioaren azken ordainagiria aldean dituztela. Halaber, nahi izanez gero, peritua eta/edo notarioa eraman ditzakete, nork bere kontura.

3. Alexia Mauleón Goñi, María de la O Idoate Saralegui eta Pedro Gracia Araiz jaun-andreak izendatzea Administrazio jardulearen ordezkari, haietako edozeinek sina dezan okupazioaren aurreko akta edo, hala badagokio, okupaziokoa eta bidezkoak diren gainerako agiriak.

4. Gabriel Olagüe Santesteban eta Anabel Beunza Munárriz jaun-andreak, bietako edozein aritzeko, administrazioko peritu izendatzea.

5. Ebazpen hau argitara ematea Nafarroako Aldizkari Ofizialean, Foru Komunitateko bi egunkaritan eta Cabredoko udaletxeko iragarki oholean, eta ukituriko titularrei jakinaraztea, banakako zitazio zedulen bidez. Orobat ohartarazten da argitalpena Herri Administrazioen Araubide Juridikoari eta Administrazio Prozedura Erkideari buruzko Legearen 59.5 artikuluan xedatutakoaren ondorioetarako ere egiten dela, titularra ezezaguna edo helbide ezagunik gabea den kasuetarako.

Iruñean, 2019ko urriaren 29an.–Toki Administrazioaren eta Despopulazioaren zuzendari nagusia, Jesús M. Rodríguez Gómez.

Iragarkiaren kodea: F1913726