223. ALDIZKARIA - 2019ko azaroaren 12a

1. NAFARROAKO FORU KOMUNITATEA

1.7. BESTELAKOAK

ERABAKIA, Nafarroako Gobernuak 2019ko urriaren 30ean hartua, Iruñeko Txantrea auzoan berokuntzako zentralaren eta sarearen proiektua foru intereseko inbertsioa dela deklaratzen duena.

Proiektu Estrategikoen Zuzendaritza Nagusiak proiektua ebaluatuta, kontuan harturik bai Klima-aldaketaren Ibilbide-orrirako eta 2030erako Nafarroako Energia Planerako duen garrantzi berezia, bai ekonomia, gizarte eta ingurumen arloetan berekin dakartzan eraginak, proposatu du foru intereseko inbertsioa dela deklaratzea, abenduaren 9ko 15/2009 Foru Legearen 4. artikuluan ezarritakoaren ondorioetarako (enpresa edo lanbide jarduerak abian jartzeko xedearekin administrazioa errazteko neurriei buruzkoa da foru lege hori).

Adierazitakoarekin bat, Nafarroako Gobernuak, Lurralde Antolamenduko, Etxebizitzako, Paisaiako eta Proiektu Estrategikoetako kontseilariak proposaturik,

ERABAKITZEN DU:

1. Iruñeko Txantrea auzoan berokuntzako zentralaren eta sarearen proiektua foru intereseko inbertsioa dela deklaratzea, Enpresa edo lanbide jarduerak abian jartzeko xedearekin administrazioa errazteko neurriei buruzko abenduaren 9ko 15/2009 Foru Legearen 4. artikuluan ezarritakoaren ondorioetarako.

Deklarazio honek proiektua bukatu arte izanen ditu ondorioak.

2. Erabaki hau Nafarroako Parlamentuko Lurralde Antolamenduko, Etxebizitzako, Paisaiako eta Proiektu Estrategikoetako Batzordeari igortzea, abenduaren 9ko 15/2009 Foru Legearen 4. artikuluan ezarritakoaren ondorioetarako.

3. Erabaki hau Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratzea, orok jakin dezan, eta Engie Servicios Energéticos SAri eta Navarra de Suelo y Vivienda SAri (NASUVINSA) jakinaraztea, behar diren ondorioak izan ditzan.

Iruñean, 2019ko urriaren 30ean.–Nafarroako Gobernuko kontseilari-idazkaria, Javier Remírez Apesteguía.

Iragarkiaren kodea: F1913858