223. ALDIZKARIA - 2019ko azaroaren 12a

1. NAFARROAKO FORU KOMUNITATEA

1.2. AGINTARIAK ETA LANGILEAK

1.2.1. Kargu-uzteak, izendapenak eta bestelako egoerak

2937/2019 EBAZPENA, urriaren 14koa, Funtzio Publikoko Zuzendaritza Nagusiak emana, zeinaren bidez Jon Sempere Retegui jauna izendatzen baita Nafarroako Foru Komunitateko Administrazioaren eta haren erakunde autonomoen zerbitzuko D mailako edo taldeko Zerbitzu Orokorretako bost lanpostu desgaitasun intelektuala duten pertsonentzako oposizio murriztuaren bidez betetzeko prozeduran.

Funtzio Publikoko zuzendari nagusiaren azaroaren 30eko 2952/2017 Ebazpenaren bidez, deialdia onetsi zen Nafarroako Foru Komunitateko Administrazioaren eta haren erakunde autonomoen zerbitzuko E mailako edo taldeko bost lanpostu desgaitasun intelektuala duten pertsonentzako oposizio murriztuaren bidez betetzeko. Ebazpena 2018ko 11. Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratu zen, urtarrilaren 16koan.

Apirilaren 23ko 940/2018 Ebazpenaren bidez (2018ko 90. Nafarroako Aldizkari Ofiziala, maiatzaren 11koa), deialdian onartu eta baztertutako izangaien behin-behineko zerrenda onetsi zen.

Ekainaren 4ko 1285/2018 Ebazpenaren bidez (2018ko 120. Nafarroako Aldizkari Ofiziala, ekainaren 22koa), behin betiko zerrenda onetsi zen.

Hautaprobak amaiturik, hautapen prozesua puntuazio handienekin gainditu eta bete beharreko lanpostuetan sartzen ziren izangaiak izendatzeko proposamena argitaratu zen, eta Funtzio Publikoko zuzendari nagusiaren abuztuaren 19ko 2331/2019 Ebazpenaren bidez aipatu proposameneko 5 izangaiak izendatu ziren.

Ebazpen horren bidez izendatutako izangai bati, Bárbara Trébol Casero andreari, borondatezko eszedentzia eman zitzaion lanpostuaren jabetza hartu zuen egunetik aurrerako ondorioekin, une horretan beste administrazio publiko batean ari zelako lanean.

Deialdiaren 8.5 oinarrian ezarritakoarekin bat, bidezko da lanpostu huts hori gaindituen zerrendan hurrengoa den izangaiarekin betetzea. Horretan oinarriturik, 2019ko 199. Nafarroako Aldizkari Ofizialean, urriaren 8koan, Jon Sempere Retegui jauna izendatzeko proposamen osagarria argitaratu zen, hura baitzen hurrengoa probak gainditu dituzten izangaien zerrendan.

Deialdiaren 7.2 oinarrian eskatzen diren agiriak behar zen epean aurkezturik eta izangaiak betebeharrak betetzen dituela ikusirik, bidezko da izendatzea eta lanpostu hutsa esleitzea.

Azkenik, aipatu behar da Nafarroako Foru Komunitateko Administrazioaren zerbitzuko langileen arloko neurri batzuk onesteko urriaren 24ko 1/2018 Foru Lege-Dekretuaren bidez E maila edo taldeko langileak D maila edo taldean sartu zirela, hiru lanpostuk osatutako kategoria berri honetan: zerbitzu orokorrak, zeladoreak eta suhiltzaile-peoi laguntzaileak.

Horrenbestez, eta otsailaren 21eko 30/2005 Foru Dekretuaren bidez esleiturik ditudan eskudantziak erabiliz,

EBAZTEN DUT:

1. Jon Sempere Retegui jauna Nafarroako Foru Komunitateko Administrazioaren eta haren erakunde autonomoen zerbitzuko funtzionario izendatzea, desgaitasun intelektuala duten pertsonentzako oposizio murriztuaren bidez, D mailako edo taldeko Zerbitzu Orokorretako lanpostuan aritzeko, eta 35817 lanpostu hutsa esleitzea, funtzionarioen araubidekoa, Kultura eta Kirol Departamentuko Vianako Printzea Erakundea-Kultura Zuzendaritza Nagusiari atxikia. Lanpostua betetzeko eskakizuna da sexu askatasunaren eta sexu ukigabetasunaren aurkako delitu batengatik epai irmo baten bidez kondenatua ez izatea.

2. Xedatzea ezen izendatutako izangaiak Funtzio Publikoko Zuzendaritza Nagusiko Langileriaren Erregistro Nagusian (Karlos III.aren etorbidea 2, 2. solairua, Iruña) jabetu beharko duela lanpostuaz, hilabeteko epean, izendapena Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratu eta biharamunetik hasita, kontuan izanik argitaratze horrek jakinaraztearen ondorio berberak izanen dituela, Administrazio Publikoen Administrazio Prozedura Erkideari buruzko urriaren 1eko 39/2015 Legearen 45. artikuluan ezarritakoa kontuan harturik.

Aipatutako epean ez baldin badu lanpostuaren jabetza hartzen, behar bezala arrazoitutako ezinbesteko kasuetan izan ezik, Foru Komunitateko Administrazioko eta haren erakunde autonomoetako funtzionario izateko eskubide guztiak galduko ditu.

3. Ebazpen hau igortzea Kultura eta Kirol Departamentuko Idazkaritza Tekniko Nagusira, eta Funtzio Publikoko Zuzendaritza Nagusiko Langileriaren Gastuaren Kontrolaren eta Nominen Zerbitzura, Langileriaren Kudeaketako Zerbitzura eta Gizarte Prestazioen Zerbitzura, eta interesdunari jakinaraztea. Interesdunari aditzera ematen zaio ebazpenaren aurka gora jotzeko errekurtsoa jartzen ahal duela, Lehendakaritzako, Berdintasuneko, Funtzio Publikoko eta Barneko kontseilariari zuzendua, jakinarazi eta biharamunetik hilabeteko epean, Administrazio Publikoen Administrazio Prozedura Erkideari buruzko urriaren 1eko 39/2015 Legearen 121. eta 122. artikuluetan xedatutakoarekin bat.

4. Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitara dadila agintzea.

Iruñean, 2019ko urriaren 14an.–Funtzio Publikoko zuzendari nagusia, Amaia Goñi Lacabe.

Iragarkiaren kodea: F1913660