221. ALDIZKARIA - 2019ko azaroaren 8a

1. NAFARROAKO FORU KOMUNITATEA

1.4. DIRU-LAGUNTZAK, LAGUNTZAK ETA BEKAK

2867E/2019 EBAZPENA, urriaren 23koa, Nafar Lansare-Nafarroako Enplegu Zerbitzuko zuzendari kudeatzaileak emana, zeinaren bidez 2019rako baimendutako gastua handitzen baita desgaitasuna duten pertsonek enplegu-zentro berezietan betetzen dituzten lanpostuen soldata-kostuetarako dirulaguntzetarako.

Nafar Lansare-Nafarroako Enplegu Zerbitzuko zuzendari kudeatzailearen abenduaren 7ko 3032/2018 Ebazpenaren bidez, 9.500.000 euroko kreditua baimendu zen 2019ko gastuen aurrekontuaren kargura, desgaitasuna duten pertsonek enplegu-zentro berezietan betetzen dituzten lanpostuen soldata-kostuak diruz laguntzeko. Dirulaguntza horiek, Dirulaguntzen Datu Base Nazionalean 426392 zenbakia dutenak, Nafar Lansare-Nafarroako Enplegu Zerbitzuko zuzendari kudeatzailearen abenduaren 4ko 2534/2014 Ebazpenaren bidez arautu ziren, eta honako honen kontura ordaindu: “Enplegu-zentro berezietarako laguntzak. EGIF” izeneko 950001 96100 4709 241109 partida (PEP elementua: E-09/000003-08).

Nafar Lansare-Nafarroako Enplegu Zerbitzuko zuzendari kudeatzailearen irailaren 17ko 2446E/2019 Ebazpenaren bidez, aldatu egin zen desgaitasuna duten pertsonek enplegu-zentro berezietan betetzen dituzten lanpostuen soldata-kostuetarako dirulaguntzetarako 2019ko gastua baimentzen duen ebazpena.

Nafarroako Gobernuaren 2019ko urriaren 2ko Erabakiaren bidez, enplegu-zentro berezietarako EGIF laguntzetarako aurrekontuan dagoen partidako kreditua handitzea baimendu zen.

Desgaitasuna duten 1.600 pertsonak baino gehiagok egiten dute lan Nafarroan enplegu-zentro berezi gisa izendaturikoetan. Abenduaren 4ko 2534/2014 Ebazpenaren bidez arauturiko dirulaguntzaren helburua da pertsona horiek lan munduan sartzea, enplegu babestuko kontratuen bidez. Desgaitasuna duten pertsonen lanpostuak eta sektorea bera egonkorrak izan daitezen, ezinbestekoa da dirulaguntzen bidez berdintzea laneko hilabete bakoitzean izaten diren soldata-kostuak. Horregatik, deialdi honen bidez diruz laguntzen dira deialdia argitaratu aurreko ekintzak.

Horrenbestez, Nafar Lansare-Nafarroako Enplegu Zerbitzuaren estatutuak onesten dituen abenduaren 2ko 263/2015 Foru Dekretuaren 12. artikuluan emandako ahalmenak erabiliz,

EBAZTEN DUT:

1. Kreditu baimendua handitzea desgaitasuna duten pertsonek enplegu-zentro berezietan betetzen dituzten lanpostuen soldata-kostuak ordaintzeko dirulaguntzetarako, 2019ko gastuen aurrekontuko partida honen kargura: “Enplegu zentro berezietarako laguntzak. EGIF. E-09/000003--08 PEP elementua” izeneko 950001 96100 4709 241109 partida. Dirulaguntza horiek Nafar Lansare-Nafarroako Enplegu Zerbitzuko zuzendari kudeatzailearen abenduaren 4ko 2534/2014 Ebazpenaren bidez arautu ziren, eta 426392 zenbakia dute Dirulaguntzen Datu Base Nazionalean.

2. Ebazpen hau Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratzea.

3. Ebazpen honek ez du administrazio bidea amaitzen, eta haren aurka gora jotzeko errekurtsoa jartzen ahalko da, Eskubide Sozialetako kontseilariari zuzendua, hilabeteko epean, argitaratu eta biharamunetik hasita, Administrazio Publikoen Administrazio Prozedura Erkideari buruzko urriaren 1eko 39/2015 Legearen 122.1 artikuluari eta Nafarroako Foru Komunitateko Administrazioari eta foru-sektore publiko instituzionalari buruzko martxoaren 11ko 11/2019 Foru Legearen 57. artikuluari jarraikiz.

Iruñean, 2019ko urriaren 23an.–Nafar Lansare-Nafarroako Enplegu Zerbitzuko zuzendari kudeatzailea, Mirian Martón Pérez.

Iragarkiaren kodea: F1913769