220. ALDIZKARIA - 2019ko azaroaren 7a

1. NAFARROAKO FORU KOMUNITATEA

1.1. XEDAPEN OROKORRAK

1.1.2. Foru Dekretuak

267/2019 FORU DEKRETUA, urriaren 30ekoa, Hezkuntza Departamentuaren egitura organikoa ezartzen duena.

Nafarroako Foru Komunitateko Lehendakariaren abuztuaren 6ko 22/2019 Foru Dekretuaren bidez, Nafarroako Foru Komunitateko Administrazioaren departamentuen egitura eta departamentu bakoitzaren eskumenen esparrua finkatu ziren.

Halaber, abuztuaren 14ko 91/2019 Foru Dekretuaren bidez, Hezkuntza Departamentuaren oinarrizko egitura ezarri da, galarazi gabe gero garatu ahal izatea.

Foru dekretu honen helburua, beraz, Hezkuntza Departamentuaren egitura organiko berria finkatu eta garatzea da.

Horrenbestez, Hezkuntzako kontseilariak proposaturik, eta Nafarroako Gobernuak 2019ko urriaren 30ean egindako bilkuran harturiko erabakiarekin bat,

DEKRETATZEN DUT:

I. KAPITULUA

Xedapen orokorrak

1. artikulua. Hezkuntza Departamentuaren eskumenen esparrua.

Hezkuntza Departamentuak beteko ditu Nafarroako Foru Komunitateko Administrazioak gai hauetan esleituak dituen eskumenak: unibertsitatez kanpoko irakaskuntza; eta indarra duten xedapenetan ematen zaizkion gainerako eskudantziak.

2. artikulua. Hezkuntzako kontseilaria.

1. Hezkuntzako kontseilariari dagokio, departamentuaren titularra den aldetik, Nafarroako Gobernuari eta Lehendakariari buruzko abenduaren 3ko 14/2004 Foru Legearen 41. artikuluan eta Nafarroako Foru Komunitateko Administrazioari eta foru-sektore publiko instituzionalari buruzko martxoaren 11ko 11/2019 Foru Legearen azken xedapenetako lehenean ezarritako eskudantziak erabiltzea, foru dekretu honen 1. artikuluan zehaztu den eskumen esparruaren barnean.

2. Bereziki, eskudantzia material hauek erabiltzea dagokio:

Langileriari buruzko politika eta langileriaren arloko eskudantziak zehaztea, otsailaren 21eko 30/2005 Foru Dekretuan ezarritakoari jarraikiz, izan ere, foru dekretu horren bidez Nafarroako Foru Komunitateko Administrazioko eta haren erakunde autonomoetako organoek langileen arloan dituzten eskudantziak zedarritu baitira.

Elkarrekin jarduteko hitzarmenak eta planak onartzea eta sinatzea, bere eskumen esparruan.

3. Departamentuaren titularra den aldetik, Hezkuntzako kontseilariaren zeregina da, orobat, kide anitzeko organo hauetako buru izatea:

–Nafarroako Foru Komunitateko Ikasleen Gurasoen Mahaia.

–Nafarroako Lanbide Heziketaren Kontseilua.

4. Hezkuntza Departamentuan Kontseilariaren Kabinetea dago, hari laguntza politikoa eta teknikoa emateko unitatea; Kabinetea Nafarroako Gobernuari eta Lehendakariari buruzko abenduaren 3ko 14/2004 Foru Legearen 19. artikuluan ezarritakoari lotu behar zaio eta kontseilariaren mendean dago zuzenean.

3. artikulua. Hezkuntza Departamentuaren antolaketa orokorra.

1. Hezkuntza Departamentuak, bere titularraren goi zuzendaritzapean, honako organo hauek ditu bere oinarrizko egituran:

a) Hezkuntza Zuzendaritza Nagusia.

b) Lanbide Heziketaren Zuzendaritza Nagusia.

c) Hezkuntza Baliabideen Zuzendaritza Nagusia.

d) Idazkaritza Tekniko Nagusia.

4. artikulua. Zuzendaritza nagusien eskudantziak.

Foru dekretu honen 2.2 artikuluan ezarritakoa galarazi gabe, Hezkuntza Departamentuko zuzendaritza nagusiek, kontseilariaren goi zuzendaritzapean eta foru dekretu honetan bakoitzari esleitutako esparru materialean, Nafarroako Foru Komunitateko Administrazioari eta foru-sektore publiko instituzionalari buruzko martxoaren 11ko 11/2019 Foru Legearen 31. artikuluan eta azken xedapenetako lehenbizikoan ezarritako eskudantziak dituzte eta, horietaz gainera, indarra duten xedapenek esleitzen dieten edo Hezkuntzako kontseilariak agintzen dien beste edozein.

5. artikulua. Idazkaritza Tekniko Nagusiaren eskudantziak.

Hezkuntza Departamentuko Idazkaritza Tekniko Nagusiak, foru dekretu honen 1. artikuluan zehaztu den eskumen esparruaren barruan, Nafarroako Foru Komunitateko Administrazioari eta foru-sektore publiko instituzionalari buruzko martxoaren 11ko 11/2019 Foru Legearen 33. artikuluan ezarritako eskudantziak baliatuko ditu Hezkuntzako kontseilariaren goi zuzendaritzapean, berari atxikita baitago zuzenean, bai eta Nafarroako Foru Komunitateko Administrazioaren idazkaritza tekniko nagusiak arautzen dituen erregelamendua onesten duen otsailaren 21eko 29/2005 Foru Dekretuan ezarritakoak (ekonomia eta aurrekontu arlokoak barne), indarreko xedapenek esleitzen dizkiotenak eta Hezkuntzako kontseilariak agintzen dizkionak ere, eta horretarako behar diren ebazpenak emanen ditu.

6. artikulua. Zerbitzuen eskudantziak.

Zerbitzuek, departamentuko goi-organoen zuzendaritzapean eta foru dekretu honetan bakoitzari esleitutako esparru materialean, eginkizun hauek izanen dituzte: beren mendeko atalak edo unitate organikoak planifikatu, koordinatu, zuzendu eta kontrolatzea; prozedurak arindu, arrazionalizatu eta errazteko printzipioak bultzatu eta sustatzea; indarra duten xedapenek berariaz esleitzen dizkietenak eta departamentuko organo eskudunek banatzen edo eskuordetzen dizkietenak.

7. artikulua. Atalen eskudantziak.

Atalek, departamentuko goi-organoen zuzendaritzapean eta foru dekretu honetan bakoitzari esleitutako esparru materialean, eginkizun hauek izanen dituzte: beren eskumenen esparruko lanak gauzatzea eta goragoko buruarentzako txostenak eta proposamenak egitea, haien mendeko unitateek edo bulegoek egiten dituzten lanak koordinatu, zuzendu eta kontrolatzea eta departamentuko organo eskudunek agintzen dizkieten gainerako guztiak.

II. KAPITULUA

Hezkuntza Zuzendaritza Nagusia

1. ATALA

Eskumenen esparru materiala eta egitura

8. artikulua. Hezkuntza Zuzendaritza Nagusiaren eskumenen esparru materiala.

Hezkuntza Zuzendaritza Nagusiak foru dekretu honetan aipatzen diren eskudantziak izanen ditu irakaskuntza hauetan: Haur Hezkuntza, Lehen Hezkuntza, Derrigorrezko Bigarren Hezkuntza, Batxilergoa, Lanbide Heziketa, eta hizkuntzen, artearen, kirolaren eta Helduen Hezkuntzaren arlokoak; zehazki, honako hauek:

–Ikasketa horiek planifikatu, programatu eta kudeatzea Nafarroako Foru Komunitatearen eskumenen esparruan.

–Unibertsitatez kanpoko irakaskuntzaren arloko jarduketak prestatu eta gauzatzea eta haien jarraipena egitea, Nafarroako Foru Komunitatearen eskumenen esparruan.

–Behar diren jarduketak programatu eta gauzatzea ematen den hezkuntza zerbitzua eraginkorra eta kalitatezkoa izan dadin.

–Legeak eta erregelamenduak egiteko ekimenak aztertu eta Hezkuntzako kontseilariari proposatzea, aipatu diren ikasketa guztien arloan Foru Komunitateak dituen eskumenen esparruan.

–Irakaskuntzak curriculum bidez garatzea, curriculum materialak eta irakasleei beren eginkizunak betetzen laguntzeko beste dokumentu batzuk prestatu eta banatzea, eta arlo horretako berrikuntzak eta saiakuntzak diseinatu eta garatzea.

–Berdintasun prozesuak hedatu eta horietan sakontzea, zuzendaritza nagusi honen eskumenen esparruan.

–Kalitate prozesuak hedatu eta horietan sakontzea, zuzendaritza nagusi honen eskumenen esparruan.

–Bai hezkuntza sistemaren bai Administrazioaren esku-hartzearen kalitate mailak hobetzea.

–Hezkuntza maila batzuen eta besteen kalitatea sustatu eta ebaluatzea, sistemen, kalitate prozesuen eta kalitatea ziurtatu, ebaluatu eta kontrolatzeko metodoen definizioa eta ezarpena bultzatuz.

–Haur Hezkuntzako lehen zikloaren eta landa eskolen gainekoak.

–Irakasleen prestakuntzarako programak eta proposamenak prestatzea eta gauzatzea.

–Bertako hizkuntzak, gaztelania eta euskara, eta atzerrikoak irakasteko programazioa, zuzendaritza nagusi honen kudeaketa esparruan.

–Eskola eta lanbide orientazioa programatzea.

–Ikasleen inklusioa lagunduko duten programak prestatu eta garatzea, aniztasunari erantzuna emanez.

–Ekitatea - berdintasuna laguntzen duten programak garatzea eta ebaluatzea.

–Helduen Hezkuntza programatu eta kudeatzea.

–Departamentuari esleitu zaion hezkuntza arloko ikuskatzailetza.

–Hezkuntzako teknologiak sustatu eta ezartzea eta Hezkuntzako IKT azpiegiturak hobetzea.

–Informazio sistemak garatzea, kudeatzea, mantentzea eta bilakatzea, erantzuna emateko Hezkuntza Departamentuaren premiei.

–Indarra duten xedapenek Hezkuntza Departamentuari esleitzen dizkioten gainerako eginkizunak, zuzendaritza nagusi honen esparruan.

9. artikulua. Hezkuntza Zuzendaritza Nagusiaren egitura.

Hezkuntza Zuzendaritza Nagusiaren egituran zerbitzu hauek daude:

a) Antolamenduaren, Prestakuntzaren eta Kalitatearen Zerbitzua.

b) Eleaniztasunaren eta Arte Ikasketen Zerbitzua.

c) Inklusio, Berdintasun eta Bizikidetzaren Zerbitzua.

d) Hezkuntzako Teknologien eta IKT Azpiegituren Zerbitzua.

e) Hezkuntzako Informazio Sistemen Zerbitzua.

f) Hezkuntzako Ikuskapen Zerbitzua.

2. ATALA

Antolamenduaren, Prestakuntzaren eta Kalitatearen Zerbitzua

10. artikulua. Antolamendu, Prestakuntza eta Kalitate Zerbitzuaren eginkizunak.

Antolamendu, Prestakuntza eta Kalitate Zerbitzuak, kudeatzen duen esparruko gaietan, foru dekretu honetan ezarritako eginkizunak izanen ditu, eta, berariaz, honako hauek:

–Indarra duen hezkuntza sistemak araudiaren aldetik behar duen garapena aztertu eta proposatzea.

–Ikasketen eta antolaketaren gaineko araudia prestatu eta proposatzea.

–Estatuko zein autonomia erkidegoetako hezkuntza administrazioek onesten duten araudia erregistratu, katalogatu eta artxibatzea.

–Titulu akademikoak emateko eta ikasketak baliozkotzeko proposamenak tramitatu eta ebaztea.

–Ikasketa ziurtagiriak ematea eta tituluak homologatzeko eta ikasketak baliozkotzeko espedienteak tramitatzea eta, hala behar denean, ebaztea.

–Eskola irakaskuntzetako maila, etapa eta modalitate guztietako curriculum edukiak prestatu eta eguneratzea.

–Helduen hezkuntza planifikatu eta garatzea.

–Haur hezkuntzako lehen zikloko hezkuntza-eskaintza planifikatzeko proposamena egitea.

–Hitzarmenak proposatzea eta ikastetxeko titularrei aholku ematea haien tramitazioaren inguruan.

–Diru-laguntzen eta finantzaketako beste gastu batzuen kudeaketa, departamentuko beste zerbitzu batzuekin koordinatuta.

–Beste administrazio batzuekin elkarlanean aritzea haur hezkuntzako lehen zikloaren arloan.

–Ziklo horretako ikasketak garatzeko beharrezkoa den araudia prestatzea.

–Hezkuntza Departamentuak ziklo horren inguruan onetsitako araudia eta funtzionamendurako irizpideak zabaldu eta aplikatzea.

–Hezkuntza ziklo honetan familien eta hezitzaileen arteko lankidetza sustatzea.

–Prebentzioko eta konpentsaziozko jarduketa bideratzeko ekintzen aurreikuspena egitea, hezkuntzan zuzentasunaren alde jokatzeko.

–Hezkuntza Proiektuan sartu beharreko Proposamen Pedagogikoa prestatu eta garatzeko aholkularitza ematea.

–Haur hezkuntzako lehen zikloko ikasleez arduratzen diren irakasleen eta hezkuntzako beste langile batzuen urteko Prestakuntza Planaren proposamena egitea, zuzendaritzako beste zerbitzu batzuekin batera.

–Hezkuntzako esperientziak sustatu eta garatzea eta horien zabalkundea egitea.

–Landa eskolen arloko kudeaketa, proposamena, arreta eta antolaketa.

–Kalitate prozesuak eta etengabeko hobekuntza prozesuak emeki-emeki ezartzea departamentu honen menpeko ikastetxe publikoek bikaintasuna lor dezaten.

–Eskola erakundeetarako egokia den kalitate-egiaztapena garatzea.

–Kalitate sistemak emeki-emeki ezartzea departamentu honetako kudeaketa sistemetan eta zerbitzuen gutunean.

–Sistemak garatzea Hezkuntza Departamentuak egiten dituen zerbitzuei buruz herritarrek dituzten pertzepzio eta itxaropenak eta iradokizun, kexa eta erreklamazioak jasotzeko.

–Enplegatu publikoak prestatu eta mailaz igotzea, haien kudeaketa etengabe hobetzeko.

–Zerbitzuak etengabe hobetzeko egiten diren ekarpenak aitortzeko bideak garatzea.

–Departamentuko unitateen arteko informazio sistemak hobetzea.

–Irakasleen prestakuntza beharrak zehaztea, egiazko egoeraren eta hezkuntza sistemaren aurreikuspenen arabera.

–Irakasleen prestakuntza plana prestatu eta gauzatzea, zuzendaritza nagusiko beste zerbitzuekin koordinatuta.

–Prestakuntza arloko ildo nagusiak ezartzea, departamentuko administrazio unitate guztiek jarraitu beharrekoak.

–Irakasleentzako laguntza zentroak eta baliabide zentroak kudeatu eta koordinatzea.

–Oinarrizko prestakuntzaz eta etengabekoaz arduratzen diren ikastetxe eta erakunde unibertsitarioekin eta irakasleen hobekuntzaren ardura duten beste erakunde batzuekin lankidetza hitzarmenak sinatzea eta horien jarraipena egitea.

–Irakasleen prestakuntzarako beharrezkoak diren laguntzak emateko deialdiak egin eta kudeatzea.

–Irakasleentzako urrutiko ikastaroak prestatu eta ematea teknologia berriei buruz, edo curriculumean teknologia berriak txertatzen dituztenak, Hezkuntzako Teknologiak Txertatu eta Ustiatzeko Atalarekin koordinaturik.

–Departamentuko beste zerbitzu batzuekin batera, informazioaren eta komunikazioaren teknologietako prestakuntza jarduerak garatzea irakasleentzat, eta teknologia berriak baliabide didaktiko gisa erabil daitezen bultzatzea.

–Prestakuntzaren arloko berrikuntzarekin eta kalitatearekin lotura dutenak.

–Hezkuntza berrikuntzarako proiektu eta programak proposatu, onetsi, gauzatu eta ebaluatzea.

–Baliabide didaktikoen zabalkundea egitea eta, hala behar denean, horiek prestatzea.

–Esleitu zaizkion gaien gaineko administrazio espedienteen instrukzioa egitea.

–Indarrean dauden xedapenek esleitzen dizkioten gainerako eginkizunak eta helburuak egoki betetzeko agintzen zaizkion guztiak, kudeatzen duen esparruan.

11. artikulua. Antolamendu, Prestakuntza eta Kalitate Zerbitzuaren egitura.

Antolamendu, Prestakuntza eta Kalitate Zerbitzuaren egituran atal hauek daude:

a) Ikasketak Antolatzeko Atala.

b) 0-3 urteko Haurren eta Landa Eskolen Atala.

c) Prestakuntzaren eta Kalitatearen Atala.

12. artikulua. Ikasketak Antolatzeko Atalaren eginkizunak:

Ikasketak Antolatzeko Atalak, bere kudeaketa esparruko gaietan, foru dekretu honetan ezarritako eginkizunak izanen ditu, eta, berariaz, honako hauek:

–Indarra duen hezkuntza sistemak araudiaren aldetik behar duen garapena aztertu eta proposatzea.

–Ikasketen eta hezkuntza antolaketaren gaineko araudia prestatu eta proposatzea.

–Estatuko zein autonomia erkidegoetako hezkuntza administrazioek onesten duten araudia erregistratu, katalogatu eta artxibatzea.

–Titulu akademikoak emateko eta ikasketak baliozkotzeko proposamenak tramitatu eta ebaztea.

–Ikasketa ziurtagiriak ematea eta tituluak homologatzeko eta ikasketak baliozkotzeko espedienteak tramitatzea eta, hala behar denean, ebaztea.

–Ikasketen eta Espezialitateen Erregistroa eta Diplomen eta Tituluen Erregistroa kudeatzea.

–Eskola irakaskuntzetako maila, etapa eta modalitate guztietako curriculum edukiak eguneratzen laguntzea.

–Helduen hezkuntza planifikatu eta garatzea.

–Esleitu zaizkion gaien gaineko administrazio espedienteen instrukzioa egitea.

–Helburuak egoki betetzeko bere kudeaketa esparruan agintzen zaizkion gainerako eginkizunak.

13. artikulua. 0-3 urteko Zikloaren eta Landa Eskolen Atalaren eginkizunak.

0-3 urteko Zikloaren eta Landa Eskolen Atalak, kudeatzen duen esparruko gaietan, foru dekretu honetan ezarritako eginkizunak izanen ditu, eta, berariaz, honako hauek:

–Haur hezkuntzako lehen zikloko hezkuntza-eskaintza planifikatzeko proposamena egitea.

–Hitzarmenak proposatzea eta ikastetxeko titularrei aholku ematea haien tramitazioaren inguruan.

–Diru-laguntzen eta finantzaketako beste gastu batzuen kudeaketa, departamentuko beste zerbitzu batzuekin koordinatuta.

–Beste administrazio batzuekin elkarlanean aritzea haur hezkuntzako lehen zikloaren arloan.

–Ziklo horretako ikasketak garatzeko beharrezkoa den araudia prestatzea.

–Hezkuntza Departamentuak ziklo horren inguruan onetsitako araudia eta funtzionamendurako irizpideak zabaldu eta aplikatzea.

–Hezkuntza ziklo honetan familien eta hezitzaileen arteko lankidetza sustatzea.

–Prebentzioko eta konpentsaziozko jarduketa bideratzeko ekintzen aurreikuspena egitea, hezkuntzan zuzentasunaren alde jokatzeko.

–Hezkuntza Proiektuan sartu beharreko Proposamen Pedagogikoa prestatu eta garatzeko aholkularitza ematea.

–Haur hezkuntzako lehen zikloko ikasleez arduratzen diren irakasleen eta hezkuntzako beste langile batzuen urteko Prestakuntza Planaren proposamena egitea, zuzendaritzako beste zerbitzu batzuekin batera.

–Hezkuntzako esperientziak sustatu eta garatzea eta horien zabalkundea egitea.

–Landa eskolen arloko kudeaketa, proposamena, arreta eta antolaketa.

–Esleitu zaizkion gaien gaineko administrazio espedienteen instrukzioa egitea.

–Helburuak egoki betetzeko bere kudeaketa esparruan agintzen zaizkion gainerako eginkizunak.

14. artikulua. Prestakuntza eta Kalitate Atalaren eginkizunak.

Prestakuntza eta Kalitate Atalak, kudeatzen duen esparruko gaietan, foru dekretu honetan ezarritako eginkizunak izanen ditu eta, berariaz, honako hauek:

–Irakasleen prestakuntza beharrak zehaztea, egiazko egoeraren eta hezkuntza sistemaren aurreikuspenen arabera.

–Irakasleen prestakuntza plana prestatu eta gauzatzea, departamentuko beste zerbitzuekin koordinatuta.

–Prestakuntza arloko ildo nagusiak ezartzea, departamentuko administrazio unitate guztiek jarraitu beharrekoak.

–Irakasleentzako laguntza zentroak eta baliabide zentroak kudeatu eta koordinatzea.

–Oinarrizko prestakuntzaz eta etengabekoaz arduratzen diren ikastetxe eta erakunde unibertsitarioekin eta irakasleen hobekuntzaren ardura duten beste erakunde batzuekin lankidetza hitzarmenak sinatzea eta horien jarraipena egitea.

–Irakasleen prestakuntzarako beharrezkoak diren laguntzak emateko deialdiak egin eta kudeatzea.

–Irakasleentzako urrutiko ikastaroak prestatu eta ematea teknologia berriei buruz, edo curriculumean teknologia berriak txertatzen dituztenak, Hezkuntzako Teknologiak Txertatu eta Ustiatzeko Atalarekin koordinaturik.

–Departamentuko beste zerbitzu batzuekin batera, informazioaren eta komunikazioaren teknologietako prestakuntza jarduerak garatzea irakasleentzat, eta teknologia berriak baliabide didaktiko gisa erabil daitezen bultzatzea.

–Prestakuntzaren arloko berrikuntzarekin eta kalitatearekin lotura dutenak.

–Hezkuntza berrikuntzarako proiektu eta programak proposatu, onetsi, gauzatu eta ebaluatzea.

–Baliabide didaktikoen zabalkundea egitea eta, hala behar denean, horiek prestatzea.

–Kalitate prozesuak eta etengabeko hobekuntza prozesuak emeki-emeki ezartzea departamentu honen menpeko ikastetxe publikoek bikaintasuna lor dezaten.

–Eskola erakundeetarako egokia den kalitate-egiaztapena garatzea.

–Kalitate sistemak emeki-emeki ezartzea zuzendaritza nagusi honetako kudeaketa sistemetan eta zerbitzuen gutunean.

–Sistema batzuk garatzea zuzendaritza nagusi honek egiten dituen zerbitzuei buruz herritarrek dituzten pertzepzio eta itxaropenak eta iradokizun, kexa eta erreklamazioak jasotzeko.

–Enplegatu publikoak prestatu eta mailaz igotzea, haien kudeaketa etengabe hobetzeko.

–Zerbitzuak etengabe hobetzeko egiten diren ekarpenak aitortzeko bideak garatzea.

–Departamentuko unitateen arteko informazio sistemak hobetzea.

–Esleitu zaizkion gaien gaineko administrazio espedienteen instrukzioa egitea.

–Helburuak egoki betetzeko bere kudeaketa esparruan agintzen zaizkion gainerako eginkizunak.

3. ATALA

Eleaniztasunaren eta Arte Ikasketen Zerbitzua

15. artikulua. Eleaniztasunaren eta Arte Ikasketen Zerbitzuaren eginkizunak.

Eleaniztasunaren eta Arte Ikasketen Zerbitzuak, kudeatzen duen esparruko gaietan, foru dekretu honetan ezarritako eginkizunak izanen ditu, eta, berariaz, honako hauek:

–Zuzendaritza nagusi honen esparrukoak diren mailetan, euskararen irakaskuntza planifikatzea.

–Hizkuntza arloko laguntza ematearren hezkuntza jarduera osagarriak eta eskolaz kanpokoak bultzatzea eta antolatzea.

–Hezkuntzako eta Lanbide Heziketako Ministerioak sustatzen dituen lurraldeko lankidetza programak Foru Komunitatean antolatzea.

–Euskararen curriculum edukiak prestatzea, eguneratzea eta aztertzea, departamentuko gainerako zerbitzuekin koordinatuta.

–Haur Hezkuntzan, Lehen Hezkuntzan eta Bigarren Hezkuntzan euskara irakasteko material didaktiko osagarriak prestatu eta zabaltzea, Nafarroako Gobernuko beste departamentu batzuekin eta zuzendaritza nagusiko beste zerbitzu batzuekin lankidetzan arituz.

–Euskara irakasteko gaitasun tituluak tramitatzea, eta haiek eskuratzeko probak egitea.

–Euskara irakasleen edo eskolak euskaraz ematen dituzten irakasleen hobekuntza ikastaroak planifikatu eta egitea, Zuzendaritza Nagusiko beste zerbitzu batzuekin lankidetzan arituz.

–Euskararen Irakaskuntzarako Baliabide Zentroa (EIBZ) kudeatzea.

–Helduei euskara irakasteko irakaskuntza modalitateak eta curriculum edukiak prestatzea, eguneratzea eta aztertzea, Gobernuko beste zerbitzu batzuekin lankidetzan.

–Atzerriko hizkuntzen irakaskuntza eta ikaskuntza sustatzea derrigorrezko irakaskuntzaren etapetan, derrigorrezkoaren ondokoan eta hizkuntza eskola ofizialetan, departamentuan dagozkion zerbitzuekin koordinatuta.

–Atzerriko hizkuntzen irakaskuntzako esperientzia berritzaileak planifikatzea, sustatzea eta haien jarraipena egitea, bereziki Europar Batasunean gehien erabiltzen diren hizkuntzei eta bertako hizkuntza ofizialei dagokienez.

–Atzerriko hizkuntzak irakasteko programa eta material didaktikoei buruzko aholkuak ematea.

–Hizkuntzen ikaskuntza funtzionala errazteko jarduerak antolatzea, burutzea eta kontrolatzea.

–Hizkuntza eskola ofizialak kudeatu eta koordinatzea, departamentuko beste zerbitzu batzuekin lankidetzan arituz.

–Hizkuntza eskola ofizialek egiten duten eskaintza planifikatzea, departamentuko beste zerbitzu batzuekin lankidetzan arituz.

–Europar Batasunak Hizkuntzetarako Europako Erreferentzia Esparru Bateratuan ezartzen dituen hizkuntzen ezagutza mailak eta Hizkuntzen Portfolioaren erabilera ezartzera zuzenduriko jarduketak, hezkuntza maila ez-unibertsitarioetan.

–Europako hezkuntza proiektuen kudeaketa, aholkularitza eta sustapena.

–Indarra duen hezkuntza sistemak araudiaren aldetik behar duen garapena aztertu eta proposatzea, arte ikasketei dagokienez, deusetan galarazi gabe arte plastikoen eta diseinuaren lanbide irakaskuntzaren arloan Lanbide Heziketaren Zerbitzuari dagozkion eginkizunak.

–Arte ikasketen inguruan hezkuntza arloko berrikuntza programak eta esperimentazio proiektuak planifikatu, sustatu, koordinatu eta jarraipena egitea.

–Araubide orokorreko irakaskuntzaren etapa desberdinetan musikaren hezkuntza garatzen laguntzea, Hezkuntza Departamentuko beste instantzia batzuekin batera.

–Musikaren Hiriko Kontserbatorioetan musika ikasketen hezkuntza eskaintza zehaztu eta koordinatzea.

–Atalak kudeatzen duen esparruan egiten diren deialdiak prestatu eta kudeatzea.

–Musikaren Hiriaren instalazio eta hornidura beharrak planifikatzea eta behar horiei erantzutea.

–Musikaren Hiriaren ekipamendu didaktikorako eta azpiegituretarako zehazten diren planak proposatu, planifikatu, gauzatu eta kontrolatzea.

–Eskumena duten organoekin koordinatu eta elkarlanean aritzea, Musikaren Hirian sare informatikoek eta komunikazioek behar bezala funtzionatzeko.

–Segurtasun arloan eskumena duten organoekin elkarlanean aritzea, Musikaren Hiriaren eta bertan dauden pertsonen segurtasun beharrak planifikatu eta behar horiei erantzuteko.

–Musikaren Hiriari atxikitako langileen kudeaketa eta administrazioa.

–Musikaren Hirian jarduera ez akademikoak planifikatu eta programatzea.

–Beste entitate batzuekin elkarlanean aritzea, Musikaren Hiriaren kanpo-proiekzioa sustatzeko.

–Kontserbatorioetako zuzendaritza taldeekin koordinatzea, esleituta dituen eginkizunak gauzatzeko beharrezkoak diren gaietan.

–Esleitu zaizkion gaien gaineko administrazio espedienteen instrukzioa egitea.

–Indarrean dauden xedapenek esleitzen dizkioten gainerako eginkizunak eta helburuak egoki betetzeko agintzen zaizkion guztiak, kudeatzen duen esparruan.

16. artikulua. Eleaniztasunaren eta Arte Ikasketen Zerbitzuaren egitura.

Eleaniztasunaren eta Arte Ikasketen Zerbitzuaren egituran atal hauek daude:

a) Euskara Atala.

b) Atzerriko Hizkuntzen Atala.

c) Arte Ikasketen Atala.

17. artikulua. Euskara Atalaren eginkizunak.

–Euskara Atalak, bere kudeaketa esparruko gaietan, foru dekretu honetan ezarritako eginkizunak izanen ditu, eta, berariaz, honako hauek:

–Euskarazko hizkuntza ereduak eta euskara sartzen duten ereduak arautzeko proposamena.

–Euskararen irakaskuntzaren curriculum garapenaren gaineko txostenak, azterlanak eta proposamenak egitea, zuzendaritza nagusiko beste zerbitzu batzuekin lankidetzan arituz.

–Euskara irakasteko material didaktikoak prestatzeko eta erosteko proposamenak egitea, zuzendaritza nagusiko beste zerbitzu batzuekin lankidetzan arituz.

–Irakasleei eskaintzen zaizkien euskarazko prestakuntza jarduerak planifikatzea, zuzendaritza nagusiko beste zerbitzu batzuekin elkarlanean.

–Euskararen Irakaskuntzarako Baliabide Zentroaren (EIBZ) urteko lan plana, ikasturte amaierako memoria eta antolaketarako agiria onets daitezen proposatzea, eta haien jarraipena egitea.

–Hizkuntza arloko laguntza emateko hezkuntza jarduera osagarrien eta eskolaz kanpokoen plangintza proposatzea, bai eta jarduera horiek ikastetxeko hezkuntza planetan integratzeko estrategiak ere.

–Eskola esparruan euskara erabiltzeko jarduerak egiten dituzten gizarte ekimeneko entitateekin edo entitate publikoekin hitzarmenak sinatzeko proposamenak egitea.

–Euskararen Gaitasun Agiria (EGA) eskuratzeko Nafarroako Gobernuak antolatzen dituen probak prestatzeko eta egiteko irizpideak prestatzea eta proposatzea, eta proba horien baliokidetzak eta homologazioak proposatzea.

–Helduei euskara irakasteko irakaskuntza modalitateak eta curriculuma proposatzea, bai eta material egokiak ere, Gobernuko beste zerbitzu batzuekin lankidetzan arituz.

–Euskara helduei irakasteko Zubiarte euskaltegi publikoaren planifikazioa eta jarraipena egitea.

–Esleitu zaizkion gaien gaineko administrazio espedienteen instrukzioa egitea.

–Helburuak egoki betetzeko bere kudeaketa esparruan agintzen zaizkion gainerako eginkizunak.

18. artikulua. Atzerriko Hizkuntzen Atalaren eginkizunak.

Atzerriko Hizkuntzen Atalak, kudeatzen duen esparruko gaietan, foru dekretu honetan ezarritako eginkizunak izanen ditu eta, berariaz, honako hauek:

–Atzerriko hizkuntzen irakaskuntza eta ikaskuntza sustatzea eskolako ikasketen etapa guztietan, departamentuan dagozkion beste zerbitzuekin koordinatuta.

–Atzerriko hizkuntzen irakaskuntzako esperientzia berritzaileak planifikatu, sustatu eta haien jarraipena egitea, bereziki Europar Batasunean gehien erabiltzen diren hizkuntzei eta bertako hizkuntza ofizialei dagokienez.

–Atzerriko hizkuntzak irakasteko programa eta material didaktikoei buruzko aholkuak ematea.

–Hizkuntzen ikaskuntza funtzionala errazteko jarduerak antolatzea, burutzea eta kontrolatzea.

–Hizkuntza arloko laguntza emateko hezkuntza jarduera osagarrien eta eskolaz kanpokoen plangintza proposatzea, bai eta jarduera horiek ikastetxeko hezkuntza planetan integratzeko estrategiak ere.

–Gure komunitateko hizkuntza eskola ofizialek duten eskaintza koordinatu, planifikatu eta kudeatzea.

–Unibertsitateaz kanpoko hezkuntza maila guztietan, Hizkuntzetarako Europako Erreferentzia Esparru Bateratuaren ondoriozko hizkuntzen jakite-mailak ezartzen eta hizkuntzen Portfolioa erabiltzen lagunduko duten jarduketak egitea.

–Europako hezkuntza proiektuen gaineko informazioa zabaltzea eta ikastetxeei aholku ematea programa horietan parte har dezaten.

–Etapa guztietan atzerriko hizkuntzen irakaskuntza edukien bidez sustatzeko ekintzak diseinatu eta garatzea.

–Etapa guztietan atzerriko hizkuntzen irakaskuntza edukien bidez sustatzeko ekintzak diseinatu eta garatzea.

–Etapa guztietako ikastetxe publikoetan hizkuntzak ikasteko programak planifikatu, sustatu eta haien gaineko aholkuak ematea, baita irakasleen prestakuntza arloan ere.

–Ikasleek etapa guztietan lortzen dituzten emaitzak baloratzen laguntzea.

–Prestakuntza Atalari laguntzea atzerriko hizkuntzen irakasleen prestakuntza diseinatzen.

–Ikasleek atzerrian ikasteko programak planifikatu eta kudeatzea

–Hizkuntza arloko laguntza emateko hezkuntza jarduera osagarrien eta eskolaz kanpokoen plangintza proposatzea, bai eta jarduera horiek ikastetxeko hezkuntza planetan integratzeko estrategiak ere.

–Esleitu zaizkion gaien gaineko administrazio espedienteen instrukzioa egitea.

–Helburuak egoki betetzeko bere kudeaketa esparruan agintzen zaizkion gainerako eginkizunak.

19. artikulua. Arte Ikasketen Atalaren eginkizunak.

Arte Ikasketen Atalak, bere kudeaketa esparruko gaietan, foru dekretu honetan ezarritako eginkizunak izanen ditu, eta, berariaz, honako hauek:

–Indarra duen hezkuntza sistemak araudiaren aldetik behar duen garapena aztertu eta proposatzea, arte ikasketei dagokienez, deusetan galarazi gabe arte plastikoen eta diseinuaren lanbide irakaskuntzaren arloan Lanbide Heziketaren Zerbitzuari dagozkion eginkizunak.

–Arte ikasketen inguruan hezkuntza arloko berrikuntza programak eta esperimentazio proiektuak planifikatu, sustatu, koordinatu eta jarraipena egitea.

–Araubide orokorreko irakaskuntzaren etapa desberdinetan musikaren hezkuntza garatzen laguntzea, Hezkuntza Departamentuko beste instantzia batzuekin batera.

–Musikaren Hiriko Kontserbatorioetan musika ikasketen hezkuntza eskaintza zehaztu eta koordinatzea.

–Atalak kudeatzen duen esparruan egiten diren deialdiak prestatu eta kudeatzea.

–Musikaren Hiriaren instalazio eta hornidura beharrak planifikatzea eta behar horiei erantzutea.

–Musikaren Hiriaren ekipamendu didaktikorako eta azpiegituretarako zehazten diren planak proposatu, planifikatu, gauzatu eta kontrolatzea.

–Eskumena duten organoekin koordinatu eta elkarlanean aritzea, Musikaren Hirian sare informatikoek eta komunikazioek behar bezala funtzionatzeko.

–Segurtasun arloan eskumena duten organoekin elkarlanean aritzea, Musikaren Hiriaren eta bertan dauden pertsonen segurtasun beharrak planifikatu eta behar horiei erantzuteko.

–Musikaren Hiriari atxikitako langileen kudeaketa eta administrazioa.

–Musikaren Hirian jarduera ez akademikoak planifikatu eta programatzea.

–Beste entitate batzuekin elkarlanean aritzea, Musikaren Hiriaren kanpo-proiekzioa sustatzeko.

–Kontserbatorioetako zuzendaritza taldeekin koordinatzea, esleituta dituen eginkizunak gauzatzeko beharrezkoak diren gaietan.

–Bere eginkizunak behar bezala gauzatzeko esleitzen zaizkion baliabide ekonomikoak kudeatzea.

–Esleitu zaizkion gaien gaineko administrazio espedienteen instrukzioa egitea.

–Helburuak egoki betetzeko bere kudeaketa esparruan agintzen zaizkion gainerako eginkizunak.

4. ATALA

Inklusio, Berdintasun eta Bizikidetzaren Zerbitzua

20. artikulua. Inklusio, Berdintasun eta Bizikidetza Zerbitzuaren eginkizunak.

Inklusio, Berdintasun eta Bizikidetza Zerbitzuak, kudeatzen duen esparruko gaietan, foru dekretu honetan ezarritako eginkizunak izanen ditu, eta, berariaz, honako hauek:

–Hezkuntza laguntzako berariazko premiak dituzten ikasleei buruzko araudia prestatu eta Hezkuntza Departamentuari proposatzea, zuzendaritza nagusiko beste zerbitzuekin batera; horretaz gainera, orientazio departamentuen orientazio lanari buruzko araudia.

–Ikasle guztien inklusioa bultzatuko duten programak planteatzea eta garatzea, jatorri edo ezaugarrietan bereizketarik egin gabe.

–Nafarroako Hezkuntza Bereziko Baliabideen Zentroa (NHBBZ) kudeatzea.

–Hezkuntza laguntzako berariazko premiak dituzten ikasleei laguntzearekin zerikusia duten jarduketak eta programak planifikatzea eta departamentuan bertan eta beste departamentu, zerbitzu, erakunde eta entitate batzuekin koordinatzea.

–Orientazioko langileen jarduketak planifikatzea, ikasleen eskolatze modalitateetan eta geroko lanbiderako prestatzeko aukeren inguruan.

–Irakasle eta familientzako material didaktikoa prestatu, argitaratu eta zabaltzea, hezkuntza laguntzako berariazko premiak dituzten ikasleei hezkuntza hobea eman ahal izateko.

–Zuzendaritza nagusiko beste zerbitzu batzuekin eta ikastetxeekin lankidetzan aritzea, aniztasunari erantzuteari loturik dauden hezkuntza arloko berrikuntza programak eta esperimentazio proiektuak proposatu, onetsi, gauzatu eta ebaluatzeko lanean.

–Hezkuntza laguntzako premia berariazkoen arloan diharduten entitate eta erakunde ofizialekin eta gizarte ekimenekoekin lankidetza edo koordinazioa bultzatzea.

–Hezkuntza Departamentuko beste zerbitzu batzuekin eta toki entitateekin lankidetzan aritzea, ikastetxeetan oztoporik gabekoak eta sarrera errazekoak diren eremuak izan daitezen.

–Unibertsitatearekin kolaboratzea hezkuntza premia bereziak dituzten ikasleen inguruko eta kultura-aniztasunaren inguruko programen gainean ikertzen eta halakoak aplikatzen.

–Genero ikuspegiaren zeharkakotasuna aplikatzeaz arduratuko denaren eginkizunak gauzatzea Hezkuntza Departamentuaren politikak planifikatu, kudeatu eta ebaluatzean, Emakumeen eta Gizonen arteko Berdintasunari buruzko apirilaren 4ko 17/2019 Foru Legearekin bat.

–Emakumeen eta gizonen arteko berdintasunaren printzipioa departamentuaren jardueran txertatzen dela zaintzea, gaian eskumena duten organoei aplikatzeko laguntza emanez.

–Emakumeen eta gizonen arteko berdintasunaren printzipioa departamentuaren jardueran txertatzea xede orokorra duten planetan parte hartzea.

–Esleitu zaizkion gaien gaineko administrazio espedienteen instrukzioa egitea.

–Indarra duten xedapenek esleitzen dizkioten gainerako eginkizunak, eta bere helburuak egoki betetzeko agintzen zaizkion guztiak, kudeatzen duen esparruan.

21. artikulua. Inklusio, Berdintasun eta Bizikidetza Zerbitzuaren egitura.

Inklusio, Berdintasun eta Bizikidetza Zerbitzuaren egituran atal hauek daude:

a) Inklusio Atala.

b) Berdintasun eta Bizikidetza Atala.

22. artikulua. Inklusio Atalaren eginkizunak.

Inklusio Atalak, bere kudeaketa esparruko gaietan, foru dekretu honetan ezarritako eginkizunak izanen ditu, eta, berariaz, honako hauek:

–Hezkuntza laguntzako berariazko premiak dituzten ikasleen inguruan, aniztasunari erantzutearen esparruan, Hezkuntza Departamentuan izanen diren funtzionamendu irizpideen eta araudiaren proposamena prestatzea, zuzendaritza nagusiko beste zerbitzu batzuekin batera.

–Ikasteko berariazko zailtasunengatik, adimen gaitasun handiengatik, hezkuntza sisteman berandu sartzeagatik, gaixotasunagatik, baldintza pertsonalengatik edo eskola historiarengatik, jokabidearen nahasmendu larrien ondoriozko edo desgaitasunaren ondoriozko hezkuntza premia berariazkoak dituzten ikasleei laguntza emateko jarduketak, baliabideak eta euskarriak planifikatzea eta horien gaineko proposamenak egitea.

–Hezkuntza arloko berrikuntza eta ikerketa programak eta esperimentazio proiektuak proposatu, zabaldu eta ebaluatzea, bai eta ikasleen aniztasunari eta behar den laguntza motari erantzuteko berariazko programak garatzea ere.

–Irakasle eta familientzako material didaktikoak prestatu, argitaratu eta zabaltzea, hezkuntza laguntzako berariazko premiak dituzten ikasleei hezkuntza hobea eman ahal izateko.

–Nafarroako Hezkuntza Bereziko Baliabideen Zentrotik bereziki, Hezkuntza Bereziko ikastetxeei eta ikastetxe arruntei aholkuak eta laguntza ematea, aniztasunari eta, zehazkiago, hezkuntza laguntzako berariazko premiak dituzten ikasleei arreta emateko.

–Departamentuak hezkuntza premia berezien arloan sortzen diren premia orokorretarako ikasle, ikastetxe eta familiei ematen dizkien diru-laguntzak planifikatu eta kudeatzea.

–Hezkuntza laguntzako berariazko premiak dituzten ikasleei laguntzearekin zerikusia duten jarduketak eta programak planifikatzea eta departamentuan bertan eta beste departamentu, zerbitzu, erakunde eta entitate batzuekin koordinatzea.

–Hezkuntza laguntzako berariazko premiak dituzten ikasleen errolda egin eta kudeatzea, bere eskumenen esparruan.

–Hezkuntza sisteman berandu sartzearen edo beste egoera berariazko batzuen ondoriozko hezkuntza premiak dituzten ikasleen eskolatzea planifikatzen laguntzea, Nafarroako ikastetxe guztien artean erantzukizuna partekatzeko eta zuzentasunez jokatzeko irizpideak ezarriz.

–Orientazio Departamentuen eta, oro har, orientazioko langileen orientazio lanari buruzko araudia aplikatzea.

–Ikasleak eskolatzeko modalitateen gainean eta etorkizuneko lanbiderako prestatzeko aukeren gainean, orientazioko profesionalek egiten duten lana planifikatzea, irakasle taldeekin eta familiekin elkarlanean.

–Orientazio lana, berrikuntza eta ikerketa, langileen koordinazioa, jardunbide egokien zabalkundea eta prestakuntzarako elkarlana etengabe hobetzeko laguntza ematea, on line plataformen edo beste baliabide batzuen bitartez.

–Orientatzaileen berariazko esku-hartzea behar duten ikasleei buruzko txostenak egitea

–Hezkuntza laguntzako berariazko premiak garaiz atzematea.

–Irakasle taldeekin eta familiekin elkarlanean aritzea ikasleen eskolatze egokia errazteko eta horien jarraipena egiteko etapa edo modalitatea aldatzen denean.

–Irakasleek eta beste langile batzuek esku hartzeko irizpideak eta jarraibideak koordinatzea, ikasleentzako arreta pertsonalizatua izan dadin.

–Hezkuntza orientazioaren eginkizunak garatzeko behar diren material psikoteknikoak eta baliabide dokumental eta bibliografikoak kudeatzea eta eguneratzea, NHBBZrekin batera.

–Urteko Plana eta kasuan kasuko Memoria prestatzea, zerbitzuaren jarraibideen arabera.

–Hezkuntza Departamentuak onetsitako funtzionamendu irizpideak eta araudia zabaldu eta aplikatzea, ikasleak hezkuntza sisteman berandu sartzearen edo berariazko beste egoera batzuen ondoriozko hezkuntza premiei dagokienez.

–Hezkuntza sisteman berandu sartzearen, irakas-hizkuntza ez jakitearen edo egoera soziokultural ahulean egotearen ondorioz, aniztasunari erantzutearen esparruan, hezkuntza premiak dituzten ikasleei arreta emateko behar diren jarduketak, baliabideak eta sostenguak programatu eta proposatzea.

–Irakasle eta familiak gidatzeko material didaktikoak prestatu, argitaratu eta zabaltzea, ikasleak sisteman hobeki txertatzeko, zuzendaritza nagusiko beste zerbitzu batzuekin elkarlanean.

–Ikastetxeei aholkua eta laguntza ematea harrera programak eta berandu eskolatzen diren ikasleei arreta emateko programak ezartzerakoan.

–Hezkuntzan aukera berdintasuna bermatzeko eta egoera sozial ahula izateagatik ikasleek jasan ditzaketen ondorioak konpentsatzeko laguntzak kudeatzea.

–Ikasle atzerritarrei edo gutxiengo soziokulturaletako ikasleei laguntzen dieten ikastetxe, gizarte zerbitzu, osasun zerbitzu, erakunde eta entitateen arteko koordinazio lana egitea.

–Egoera soziokultural ahularen ondorioz hezkuntza premiak dituzten ikasleen zentsua egin eta kudeatzea, bere eskumenen esparruan.

–Ikasleak sisteman txertatzeari begira Europan, Estatuan, Foru Komunitatean eta udaletan egiten diren ekintzetan parte hartzea, eta kongresuak eta jardunaldiak sustatzea jardunbide egokiak bultzatzeko ikasleak txertatzearen eta hezkuntza bikaintasunaren, hezkuntza pertsonalizatuaren eta eskola uztea saihestu eta aurreikustearen garapenean.

–Esleitu zaizkion gaien gaineko administrazio espedienteen instrukzioa egitea.

–Helburuak egoki betetzeko bere kudeaketa esparruan agintzen zaizkion gainerako eginkizunak.

23. artikulua. Berdintasun eta Bizikidetza Atalaren eginkizunak.

Berdintasun eta Bizikidetza Atalak, bere kudeaketa esparruko gaietan, foru dekretu honetan ezarritako eginkizunak izanen ditu, eta, berariaz, honako hauek:

–Genero ikuspegiaren zeharkakotasuna aplikatzeaz loturiko eginkizunak gauzatzea Hezkuntza Departamentuaren politikak planifikatu, kudeatu eta ebaluatzean, Emakumeen eta Gizonen arteko Berdintasunari buruzko apirilaren 4ko 17/2019 Foru Legearekin bat.

–Nafarroako Berdintasunerako Institutuarekin eta Nafarroako Gobernuaren gainerako unitateekin elkarlanean aritzea berdintasunaren printzipioa hezkuntza sisteman txertatzeko eta prozesu hori ebaluatu eta segimendua egiteko lagungarriak diren ibilbideak ezartzen.

–Hezkuntza Departamentuko zuzendaritza nagusiekin kolaboratzea berdintasunaren printzipioa txertatzen hezkuntza politiketan eta Nafarroako ikastetxeen irakaslanean eta antolaketan.

–Hezkuntza Departamenturako Berdintasun Plan bat garatzen laguntzea, behar dituen egiturak eta lan prozesuak ezarriz.

–Teknikari eta irakasleek behar duten espezializazioa, gaitasuna eta orientazioa bermatzea.

–Hezkuntza erkidegoarekin sentsibilizazio lana egitea berdintasunaren alde modu koordinatuan lan egitearen beharraz, hori baita indarkeriari aurrea hartzeko eta benetako berdintasuna lortzeko bidean aurrera egiteko modu bakarra, gizarte askotarikoa eta inklusiboa helburu.

–Berdintasun planaren esparruan egiten diren ekintzak jakinarazi, hedatu eta horien gainean kontu ematea hezkuntza erkidegoari eta gizarteari oro har, ekintza horiek emakumeen eta neskatilen aurkako indarkeria mota guztiei aurrea hartzen laguntzen baitute.

–Genero ikuspegia txertatzea Hezkuntza Departamentuak egindako estatistika eta azterlanetan.

–Toki entitateen berdintasun arloekin elkarlanean aritzea, nork bere eskumenen esparruan, hezkidetzarako eta indarkeriaren prebentziorako programa eta proiektuak prestatzen hezkuntza erkidegoarentzat.

–Autonomia Erkidegoan, estatuan edo Europan aritzen diren bestelako hezkuntza instituzioekin eta berdintasunaren aldeko erakundeekin koordinatzea eta elkarrekin lan egitea bere helburuak errazago lortzeko asmoz.

–Hezkuntza erkidegoko sektoreek, eskolako jazarpenaren, indarkeriaren eta tratu txarren gainean eta, orobat, bizikidetzari eta gatazken konponketari buruzko beste kontu batzuen gainean, egiten dituzten kontsulta guztiei kasu egin eta aholku ematea, Hezkuntza Departamentuak ezarritako bideak erabiliz.

–Ikastetxe, familia eta ikasleei aholku ematea eta/edo esku hartzea jazarpen kasu edo gatazka larrietan. Esku-hartze horiek aholku eta elkarlanerako bisita, harreman eta elkarrizketen bidez eginen dira, eta Hezkuntza Departamentuko zerbitzu desberdinekin edo kanpoko baliabide edo instituzioekin koordinaturik.

–Indarkeriaren eta tratu txarren kontra Hezkuntza Departamentuak berariaz ezarririko laguntzarako doako linea telefonikoaz eta posta elektronikoaz arduratzea.

–Ikastetxeetako gatazketan esku hartzea eta horien konponketa prozesuen jarraipena egitea ukitutakoek hala eskatzen dutenean edo ofizioz, baldin eta Hezkuntza Departamentuak idatziz arrazoitzen badu esku-hartze horren beharra.

–Hezkuntza Departamentuko Bizikidetzaren Batzordean parte hartzea, baita Nafarroako eskoletako bizikidetzari buruzko arauak prestatzen ere.

–Aktiboki parte hartzea Haurrei eta nerabeei arreta emateko hezkuntzaren, osasunaren eta gizarte zerbitzuen arteko elkarlanerako Batzordean, zailtasun psikosozial bereziak dituzten ikasleentzako jarduketak koordinatzeko eta haien jarraipena egiteko.

–Ikastetxeei sostengua ematea bizikidetza planak garatu eta eguneratzeko.

–Hezkuntza Departamentuko Ikuskapen Zerbitzuarekin eta Bizikidetzaren Batzordearekin kolaboratzea Nafarroako ikastetxeetako bizikidetza planak urtero berrikusteko prozesuan.

–Bizikidetzaren aldeko kanpainak aldian behin sustatu eta zabaltzea, baita hura hobetu eta garatzeko planak, jarduerak eta materialak ere.

–Berdintasunaren eta Bizikidetzaren webguneko edukiak eta materialak eguneratzea.

–Bizikidetzaren arloko hezkuntza esperientzien trukea bultzatzea Foru Komunitateko ikastetxeen artean.

–Irakasleen prestakuntzarako planeko bizikidetzaren programa sustatu, diseinatu eta garatzea, eskolako bizikidetzari buruzko jardunaldi, mintegi, ikastaro, informazio saio eta lantegien bitartez, eta haren jarraipena egitea Prestakuntza eta Kalitate Atalaren laguntzarekin.

–Bizikidetzaren arloko aholkulariak koordinatzea, baita Berdintasun eta Bizikidetza Ataleko bizikidetza arloko prestatzaile-laguntzaileen taldearena ere.

–Koordinazioa bultzatzea instituzioen (Nafarroako Gobernuko departamentuak, udalak, mankomunitateak, unibertsitateak, Bizikidetzaren Behatokia...) eta bizikidetzaren aldeko hezkuntzaren berariazko alorretan lan egiten duten erakundeen artean, dauden baliabideak ahalik eta hobekien erabiliz, eta ebaluazioa eta ikerketa egitea alor horretan.

–Ikastetxeei aholku ematea bizikidetza planak prestatu eta garatzeko orduan eta programak sustatzea bizikidetzaren aldeko hezkuntzari buruz, bitartekotzari eta bakearen aldeko hezkuntzari buruz, hezkuntza emozionalari buruz eta eskolako jazarpenaren prebentzioari buruz, besteak beste.

–Ikasleen eta irakasleen partaidetza duten jarduerak sustatu, bultzatu eta koordinatzea, eskolako bizikidetza hobetzeko, batik bat eskolako bitartekotza eta ikasle laguntzaileen programak.

–Erakunde eta antolakundeak koordinatzeko jarduketetan parte hartzea, horiek bizikidetzari lotutako alderdiak lantzera bideratzen direnean, baita departamentuak Bizikidetza Atalaren esku uzten dituen ordezkaritza lanetan ere.

–Hezkuntza Departamentuaren ordezkaria izatea estatuan zein Europan eskolako bizikidetzari buruz egiten diren jarduera eta proiektu guztietan.

–Ikastetxe bakoitzean bizikidetzaren arduradunaren figura lagundu eta sustatzea, eta baliabideak ematea bere eginkizunak bete ditzan.

–Esleitu zaizkion gaien gaineko administrazio espedienteen instrukzioa egitea.

–Helburuak egoki betetzeko bere kudeaketa esparruan agintzen zaizkion gainerako eginkizunak.

5. ATALA

Hezkuntzako Teknologien eta IKT Azpiegituren Zerbitzua

24. artikulua. Hezkuntzako Teknologien eta IKT Azpiegituren Zerbitzuaren eginkizunak.

Hezkuntzako Teknologien eta IKT Azpiegituren Zerbitzuak, bere kudeaketa esparruko gaietan, foru dekretu honetan ezarritako eginkizunak izanen ditu, eta, berariaz, honako hauek:

–Hezkuntza ingurunean informazioaren eta komunikazioaren teknologiak sustatu eta bultzatzeko ekintzak egitea, baita curriculumean txertatzekoak ere.

–Ikastetxeak informatika eta ikus-entzuneko ekipamenduez, komunikazio sistemez eta informazioaren teknologiez hornitzeko irizpide eta planak zehaztea.

–Behar diren jarduketak egitea ikastetxeek Interneterako sarbidea eta konexioa izan dezaten, eta horretarako behar diren komunikazio eta informatika sistemak kudeatu eta mantentzea.

–Departamentuaren eta ikastetxeen arteko informazio trukerako eta komunikaziorako sistemak kudeatu eta mantentzea, baita ikastetxeetako ekipo informatikoak ere.

–Premiak aztertu eta definitzea, eta ikastetxeetako prozesuei eta eskolako informazioa kudeatzeko prozesuei loturiko programak sutatzea; horiek arloan eskumena duen unitateak inplementatuko ditu.

–Eskola estatistikak prestatzea Departamentuko gainerako zuzendaritza eta zerbitzuekin batera.

–Baliabide informatikoei eta komunikazioei loturiko jarduketa teknikoak koordinatzea, Administrazioko beste unitate batzuekin batera.

–Bere eskumeneko alorrean, koordinatzea Unibertsitateko, Berrikuntzako eta Eraldaketa Digitaleko Departamentuko behar diren unitateekin.

–Hezkuntza Departamentuaren eremu funtzionalean administrazioa modernizatzeko proiektuak txertatzen kolaboratzea.

–Ikasleek hezkuntza digital ziur eta errespetuzkoa izateko duten eskubidea bultzatzea.

–Ikastetxeen Gaitasun Digitalen Europako Esparruaren baitako jarduketak sustatzea.

–Helburuak egoki betetzeko bere kudeaketa esparruan agintzen zaizkion gainerako eginkizunak.

25. artikulua. Hezkuntzako Teknologien eta IKT Azpiegituren Zerbitzuaren egitura.

Hezkuntzako Teknologien eta IKT Azpiegituren Zerbitzuaren egituran atal hauek daude:

a) Hezkuntzako Teknologiak Txertatu eta Ustiatzeko Atala.

b) Hezkuntzako IKT Azpiegituren Atala.

26. artikulua. Hezkuntzako Teknologiak Txertatu eta Ustiatzeko Atalaren eginkizunak.

Hezkuntzako Teknologiak Txertatu eta Ustiatzeko Atalak, bere kudeaketa esparruko gaietan, foru dekretu honetan ezarritako eginkizunak izanen ditu, eta, berariaz, honako hauek:

–Hezkuntza ingurunean informazioaren eta komunikazioaren teknologiak sustatu eta erabiltzeko ekintzak egitea, baita curriculumaren arlo eta irakasgaietan txertatzekoak ere.

–Zerbitzuko webguneko edukiak eta materialak eguneratzea hezkuntzako teknologiari buruzko informazioarekin.

–Curriculumean berrikuntza eta gaitasun digitalaren garapena sustatzea.

–Departamentuko proiektuen garapena bultzatzea hezkuntza berrikuntzaren eta garapen teknologikoaren arloetan.

–Hezkuntzaren esparruan STEAM jarduerak sustatzea, berdintasunaren alorrean eskumenak dituzten unitateekin koordinatuta.

–Eskola estatistikak prestatzea Departamentuko gainerako zuzendaritza eta zerbitzuekin batera.

–Irakasleak teknologia berrietan trebatzeko beharrak detektatzea eta behar den prestakuntza mota garatu eta ematea, baita curriculumean teknologia berriak txertatzekoak ere, irakasleen urteko prestakuntza planaren barrenean.

–Hezkuntzako teknologiako aholkulariak koordinatzea, bai eta ere hezkuntzako teknologien koordinatzaileak eta ikasNOVAren arduradunak.

–Irakasleari Laguntzeko Zentroetako hezkuntzako teknologiaren arloko aholkulariekin lankidetzan, hezkuntzako teknologiak ikastetxeetan txertatzeko ekintzak zuzentzea eta kordinatzea, hezkuntzako teknologien koordinatzaileen eta ikasNOVAko arduradunen laguntzarekin.

–Hezkuntza erkidegoko sektoreek curriculum integrazioari, gailuei, metodologiei eta abarrei buruz egiten dituzten kontsulta guztiei kasu egin eta aholku ematea, Hezkuntza Departamentuak ezarritako bideak erabiliz.

–Irakasleen urrutiko prestakuntza kudeatu eta koordinatzea, hezkuntzako teknologietan trebatzeko, Prestakuntza Atalarekin elkarlanean.

–Hezkuntza Departamentuko beste unitate batzuekin batera, informazioaren eta komunikazioaren teknologietako prestakuntza jarduerak garatzea, eta teknologia horiek baliabide didaktiko gisa erabil daitezen sustatzea.

–Ikastetxeen heldutasun teknologikoari eta irakasteko gaitasun digitalari buruz dauden hezkuntza berrikuntzarako proiektuen jarraipena egitea.

–Beste entitate batzuekin batera lan egitea (Gobernuaren beste departamentu batzuk, beste autonomia erkidego batzuk, Hezkuntzako eta Lanbide Heziketako Ministerioa, Europako Batzordea) gaitasun digitala hobetzeko proiektuetan eta hezkuntzako teknologiei eta hezkuntzari buruzko arloetan.

–Hezkuntzako IKT Azpiegituren Atalarekin koordinaturik, ikasgelako balizko hornidura osatzen duten elementuak ezagutzea eta ebaluatzea.

–Ikaskuntzaren metrikak osatzeko adierazleak analizatzea, eta, horietatik abiatuta, hezkuntzako teknologiak txertatzeko hobekuntzak proposatzea.

–Eskola erakundeentzat, irakasleentzat eta ikasleentzat egokia den heldutasun teknologia egiaztatzeko modu bat garatzea.

–Atalaren lan ildoak garatzeko asmoz entitateekin sinatzen diren lankidetza-hitzarmenak prestatzea eta haiek betetzeko moduari buruzko segimendua egitea.

–Eduki digitalak kontsumitzeko eskaerak ezagutzea eta ebaluatzea, ikastetxe eskatzaileekin eta Doakotasunaren Legearen arabera eskuduna den unitate organikoarekin batera.

–Doakotasunaren Legearen arabera eskuduna den unitatearekin koordinatzea, irizpideak eta modalitateak ezartzeko eta kudeatzeko, eskola-informazioaren kudeaketa sistemaren baitan.

–Hezkuntzako baliabide irekiak prestatu, hedatu eta zaintzea.

–Indarrean dauden xedapenek esleitzen dizkioten gainerako eginkizunak eta helburuak egoki betetzeko agintzen zaizkion guztiak, kudeatzen duen esparruan.

27. artikulua. Hezkuntzako IKT Azpiegituren Atalaren eginkizunak.

Hezkuntzako IKT Azpiegituren Atalak, bere kudeaketa esparruko gaietan, foru dekretu honetan ezarritako eginkizunak izanen ditu, eta, berariaz, honako hauek:

–Nafarroako Foru Komunitatean unibertsitatekoak ez diren ikastetxeetan dagoen ekipamendu informatikoa, periferikoak eta gailuak erregularizatu eta erabiltzeko prest uztea.

–Unibertsitatekoak ez diren Foru Komunitateko ikastetxeei sostengu informatikoa emateko beharrezkoak diren sistema eta konponbide informatikoak garatzea.

–Hainbat sistema eragile garatzea eta eguneratzea, unibertsitatekoak ez diren Foru Komunitateko ikastetxeetako ordenagailuetan erabiltzeko.

–Unibertsitatekoak ez diren Foru Komunitateko ikastetxeetako ordenagailuetan instalaturiko aplikazio eta sistema eragileen eguneraketak kudeatzea.

–Aplikazioak instalatzeko paketeak garatu eta eguneratzea, unibertsitatekoak ez diren Foru Komunitateko ikastetxeetako ordenagailuetan erabiltzeko.

–Nafarroako Foru Komunitatean unibertsitatekoak ez diren ikastetxeetako erabiltzaileei lehen mailako arreta eta sostengu informatikoa ematea.

–Ikastetxeetan erabiltzaileei sostengua emateko estrategia eta baliabideak zehaztea.

–Nafarroako Foru Komunitateko unibertsitatez kanpoko ikastetxeetako informatika eta komunikazio sistemen sostenguaz arduratzea.

–Nafarroako Foru Komunitatean unibertsitatekoak ez diren ikastetxeetan dagoen ekipamendu informatikoaren inbentarioa kudeatzea.

–Gorabehera informatikoen kudeaketa, Nafarroako Foru Komunitatean unibertsitatekoak ez diren ikastetxeetako ekipamendu informatikoarena zein komunikazio sistemena.

–Unibertsitatekoak ez diren Foru Komunitateko ikastetxeetako ekipamendu informatikoan matxurak konpontzeaz arduratzen den enpresaren kontratazioa kudeatzea.

–Unibertsitatekoak ez diren Foru Komunitateko ikastetxeetako ekipamendu informatikoan matxurak konpontzeaz arduratzen den enpresa gainbegiratzea.

–Foru Komunitateko unibertsitatez kanpoko ikastetxeek eta Hezkuntza Departamentuko bulegoek behar dituzten ekipo informatikoak, periferikoak eta gailuak erosteko plangintza egitea eta plan horiek gauzatu eta kontrolatzea.

–Hezkuntza Departamentuak zein ikastetxeek berek ekipamendu informatikoa eskuratzeko esparru-akordioa prestatzea eta kudeatzea.

–Informazioaren teknologietako materialak eskuratzea, ikastetxeak ekipamendu informatikoz eta ikus-entzunezkoz, komunikazio sistemaz eta informazioaren teknologiaz hornitzeko.

–Esparru-akordioaren bidez ikastetxeek egindako informazioaren teknologien arloko material erosketak kudeatzea eta gainbegiratzea.

–Informazioaren eta Komunikazioaren Teknologietako materialak eskuratzea Hezkuntza Departamentuko bulegoak hornitzeko.

–Behar diren jarduketak egitea ikastetxeek Interneterako sarbidea eta konexioa izan dezaten, eta horretarako behar diren komunikazio eta informatika sistemak kudeatu eta mantentzea.

–Departamentuaren eta ikastetxeen arteko informazio trukerako eta komunikaziorako sistemak kudeatu eta mantentzea, baita ikastetxeetako ekipo informatikoak ere.

–Departamentuaren eta ikastetxeen arteko informazio trukerako eta komunikaziorako sistemak kudeatu eta mantentzea, baita ikastetxeetako ekipo informatikoak ere.

–Hezkuntza Departamentuko Erabiltzailearen Laguntza Zentroan (ELZ) diren sistema informatikoetako teknikari-ofizialen lana zuzentzea eta koordinatzea.

–Aholkularitza ematea hezkuntza erkidegoko sektoreei eta gailu eta konponbide informatikoen alorrean planteatzen dituzten kontsultak erantzutea.

–Baliabide informatikoei eta komunikazioei loturiko jarduketa teknikoak koordinatzea, Administrazioko beste unitate batzuekin batera.

–Hezkuntzako Teknologiak Txertatu eta Ustiatzeko Atalarekin koordinaturik, ikasgelako balizko hornidura osatzen duten elementuak ezagutzea eta ebaluatzea.

–Indarrean dauden xedapenek esleitzen dizkioten gainerako eginkizunak eta helburuak egoki betetzeko agintzen zaizkion guztiak, kudeatzen duen esparruan.

6. ATALA

Hezkuntzako Informazio Sistemen Zerbitzua

28. artikulua. Hezkuntzako Informazio Sistemen Zerbitzuaren eginkizunak.

Hezkuntzako Informazio Sistemen Zerbitzuak, bere kudeaketa esparruko gaietan, foru dekretu honetan ezarritako eginkizunak izanen ditu, eta, berariaz, honako hauek:

–Hezkuntza Departamentuko informazio sistemen modernizazioaren eta hobekuntzaren arloko estrategia eta lehentasunak zehaztea, departamentuko beste zerbitzu batzuekin batera.

–Proiektuak aztertu, definitu garatu eta abian paratzea, bai informazio sistema berriak sortzekoak, bai daudenak garatzekoak, Hezkuntza Departamentuak ezarritako premia eta lehentasunen ondoriozkoak.

–Garapen edo bilakaera berrien eskaeren bideragarritasuna aztertzea eta baliozkotzea, informazio sistema elkarreragingarri, integratu, bateratu, denboran zehar iraunkor eta bikoiztasunik gabekoak erdiesteko.

–Garapen informatikoa estandaritzatzeko irizpideak definitzea, informazio sistema integratu, elkarreragingarri eta denboran iraunkorrak eskuratzeko.

–Informazio sistemak garatzea, kudeatzea, haien mantentze-lanak egitea eta etengabe eguneratzea, departamentuaren beharrei erantzuteko eta bertan inplikatutako eragile guztiei komunikazio elektronikoa errazteko progresiboki.

–Hezkuntza Departamentuak unibertsitatez kanpoko ikastetxeen eskura jartzen dituen hezkuntza kudeaketarako informazio sistemak eta aplikazioak garatzea, kudeatzea, haien mantentze-lanak egitea eta etengabe eguneratzea, haien beharrei erantzuteko eta bertan inplikatutako eragile guztiei komunikazio elektronikoa errazteko pixkana-pixkana.

–Hezkuntza Departamentuko informazio sistemak erabiliz, bertako prozedura eta prozesu nagusien kudeaketa erraztu, modernizatu eta arrazionalizazea.

–Beharrezko erreformak proposatu eta bultzatzea, informazio sistema mantenugarriak eta elkarreragingarriak garatu eta ezartzeko.

–Eraldaketa Digitaleko Zuzendaritza Nagusiko unitateekin koordinatzea, bere eskumenen esparruari dagokionez.

–Nafarroako Foru Komunitateko Administrazioaren datu-babeseko eta informazioaren segurtasuneko politikan zehaztutako informazioaren segurtasun arduradunaren eginkizunak betetzea, betiere Hezkuntza Departamentuaren eremuaren barnean, informazioaren segurtasunari buruzko indarreko araudia betetzen dela segurtatzeko eta zaintzeko, barnean dela datu pertsonalen babesa:

–Departamentuko webgune eta gailu mugikorretarako irisgarritasun eskuordetuaren unitate arduradunaren eginkizunak gauzatzea.

–Helburuak egoki betetzeko bere kudeaketa esparruan agintzen zaizkion gainerako eginkizunak.

29. artikulua. Hezkuntzako Informazio Sistemen Zerbitzuaren egitura.

1. Hezkuntzako Informazio Sistemen Zerbitzuak atxikia du Informazio Sistemen Eboluzioaren eta Kudeaketaren Atala.

2. Informazio Sistemen Eboluzioaren eta Kudeaketaren Ataleko burutza prestasun osoz eta erabateko dedikazioz beteko da.

30. artikulua. Informazio Sistemen Eboluzioaren eta Kudeaketaren Atalaren eginkizunak.

Informazio Sistemen Eboluzioaren eta Kudeaketaren Atalak, bere kudeaketa esparruko gaietan, foru dekretu honetan ezarritako eginkizunak izanen ditu, eta, berariaz, honako hauek:

–Proiektuak aztertu, definitu garatu eta abian paratzea, bai informazio sistema berriak sortzekoak, bai daudenak garatzekoak, Hezkuntza Departamentuak ezarritako premia eta lehentasunen ondoriozkoak.

–Informazio sistemak garatzea, kudeatzea, haien mantentze-lanak egitea eta etengabe eguneratzea, departamentuaren beharrei erantzuteko eta bertan inplikatutako eragile guztiei komunikazio elektronikoa errazteko progresiboki.

–Informazio sistemak garatzea, kudeatzea, haien mantentze-lanak egitea eta etengabe eguneratzea, departamentuaren beharrei erantzuteko eta bertan inplikatutako eragile guztiei komunikazio elektronikoa errazteko progresiboki.

–Indarrean dauden xedapenek esleitzen dizkioten gainerako eginkizunak eta helburuak egoki betetzeko agintzen zaizkion guztiak, kudeatzen duen esparruan.

7. ATALA

Hezkuntzako Ikuskapen Zerbitzua

31. artikulua. Hezkuntzako Ikuskapen Zerbitzuaren eginkizunak.

Hezkuntza Departamentuko Hezkuntzako Ikuskapenaren antolaketa eta funtzionamendua arautzen dituen ekainaren 30eko 80/2008 Foru Dekretuan ezarritako eginkizunak beteko ditu Hezkuntzako Ikuskapen Zerbitzuak.

Halaber, indarrean dauden xedapenek esleitzen dizkioten gainerako eginkizunak eta helburuak egoki betetzeko agintzen zaizkion guztiak, kudeatzen duen esparruan.

32. artikulua. Hezkuntzako Ikuskapen Zerbitzuaren egitura.

Hezkuntzako Ikuskapen Zerbitzuak Ebaluazio Atala atxikirik dauka.

33. artikulua. Ebaluazio Atalaren eginkizunak.

Ebaluazio Atalak, bere kudeaketa esparruko gaietan, foru dekretu honetan ezarritako eginkizunak izanen ditu, eta, berariaz, honako hauek:

–Nafarroako hezkuntza sistemako etapei eta ikasketei buruzko kanpoko ebaluazioak diseinatu, antolatu eta egitea.

–Hezkuntzari buruzko maiatzaren 3ko 2/2006 Lege Organikoan aurreikusitako diagnostikoko ebaluazioak antolatzea.

–Hezkuntzako eta Lanbide Heziketako Ministerioko Ebaluazio Institutuak zuzendutako nazio eta nazioarte mailako ebaluazioak koordinatzea Nafarroan.

–Nafarroako Foru Komunitateko Administrazioko Hezkuntza Departamentuak Hezkuntzako eta Lanbide Heziketako Ministerioaren Ebaluazio Institutuan duen parte-hartzea koordinatzea eta bideratzea.

–Urteroko txostenak egitea, Lehen Hezkuntzako, Derrigorrezko Bigarren Hezkuntzako, Batxilergoko eta Lanbide Heziketako emaitza akademikoei buruz.

–Nafarroako hezkuntza adierazleak prestatzea, estatuko eta nazioarteko adierazleen sistemen testuinguruaren barnean.

–Ebaluazio gaiei buruzko txostenak eta azterlanak egitea.

–Hezkuntza Departamentuaren beste instantzia batzuekin kolaboratzea, hezkuntza sistemaren funtzionamenduari buruzko informazioa emanez.

–Ikastetxeak, irakasleak eta programak ebaluatu behar dituzten Hezkuntzako Ikuskapen Zerbitzuko arloei laguntza teknikoa ematea.

–Ikastetxeak sortzeko, abian jartzeko, aldatzeko eta kentzeko baimen espedienteen gaineko txostenak egitea, tramitatzea eta proposatzea.

–Nafarroako unibertsitatez kanpoko ikastetxeen erregistroa kudeatu eta eguneratuta mantentzea, eta Hezkuntzako eta Lanbide Heziketako Ministerioaren unibertsitatez kanpoko Ikastetxeen Estatuko Erregistroarekin koordinatzea.

–Hezkuntzako Ikuskapen Zerbitzuko zuzendariak bere kudeaketa eremuan agintzen dizkion gainerako eginkizunak.

III. KAPITULUA

Lanbide Heziketaren Zuzendaritza Nagusia

1. ATALA

Eskumenen esparru materiala eta egitura

34. artikulua. Lanbide Heziketaren Zuzendaritza Nagusiaren eskumenen esparru materiala.

Lanbide Heziketaren Zuzendaritza Nagusiak, Lanbide Heziketako, arte plastikoetako eta diseinuko lanbide irakaskuntzei eta araubide bereziko kirol irakaskuntzei dagokienez, foru dekretu honetan adierazitako eskudantziak baliatuko ditu, zehazki, ondokoak:

–Inplementatu beharreko ekintzen lidergoa eta zuzendaritza, ezarritako helburuekin eta esleitutako eginkizunekin bat.

–Aplikazio eremuaren araberako erakunde, organismo eta eragile sozial eta ekonomikoekiko solaskidetza.

–Lanbide Heziketaren irudia sustatzea gizartean.

–Gobernuak eta Nafarroako gizarteak Foru Komunitatearendako ezarritako garapen estrategiekin lerrokatzea, bereiziki Nafarroako Espezializazio Adimentsuaren Estrategiarekin (S3).

–Nafarroako 2017-2020 aldirako Lanbide Heziketaren Plan Estrategikoa garatzea eta eguneratzea, beharrezko neurriak hartuz.

–Lanbide Heziketaren modernizazio teknologikoa eta metodologikoa sustatzea.

–Lanbide Heziketaren Zuzendaritza Nagusiak kudeatzen duen eremuko irakaskuntzak ematen dituzten ikastetxeak sortu, aldatu eta kentzeko proposamena egitea.

–Lanbide Heziketako irakaskuntzetan, arte plastikoetako eta diseinuko lanbide irakaskuntzetan eta araubide bereziko irakaskuntzetan prestakuntza eskaintza definitzea, gizarte eta lurralde kohesioa errespetatuz.

–Beste erakunde eta organismo batzuekin lankidetzan, hainbat kolektibori erantzuteko jarduketa protokolo bat garatzea.

–Erregelamendu organiko berri bat garatzea ikastetxe integratuendako.

–Lanbide Heziketaren formatu eta ibilbideak bultzatzea eta, bereziki, Lanbide Heziketa Duala, Nafarroako eragile ekonomiko eta sozialekin lankidetzan, horretarako programa bat garatuz.

–Erakundeen erantzukidetasuna eta lankidetza sustatzea, bereziki Nafarroako Enplegu Zerbitzuarekin eta eragile ekonomiko eta sozialekin, Lanbide Heziketako ikastetxe integratu publikoetan langile eta langabeendako lanbide prestakuntzako eskaintza ezartzeko orduan.

–Irakaskuntza horiek antolatzearekin loturiko jarduketen planifikazioa.

–Kalitate sistema bat garatzea eta kudeatzea, Lanbide Heziketaren Zuzendaritza Nagusiaren esparruan.

–Irakaskuntza horiek garatzeko behar diren espazio, instalazio eta ekipamenduak hornitzeko baliabideak definitzea.

–Lanbide irakaskuntzetako ikastetxeetako langile eta azpiegitura premiak (zentralizatu gabeko berariazko ekipamendua) kudeatu, aztertu, planifikatu eta definitzea.

–Lanbide Heziketako irakaskuntzen berrikuntza eta nazioartekotzea sustatzea, Lanbide Heziketa Garatzeko Europako erakundearen (LHGEZ) esparruan.

–Ikasleek lanbide ikasketetan gehien erabilitako komunikazio hizkuntzen ikaskuntza sustatzea.

–Nafarroako Foru Komunitateko Administrazioak abian jartzen dituen plan estrategiko teknologiko eta soziolaboralak garatzen laguntzea.

–Lanbide Kualifikazioen Sistema Nazionalaren hobekuntza sustatzea Nafarroan.

–Nafarroako Lanbide Heziketaren Kontseiluan parte hartzea, Nafarroako Foru Komunitateko Administrazioko beste departamentu batzuekin lankidetzan aritzea eta eragile ekonomiko eta sozialekin harremana izatea zuzendaritza nagusi honen eginkizunekin lotura duen orotan.

35. artikulua. Lanbide Heziketaren Zuzendaritza Nagusiaren egitura.

Lanbide Heziketaren Zuzendaritza Nagusiaren egituran zerbitzu hauek daude:

a) Lanbide Heziketaren Plangintza eta Berrikuntzarako Zerbitzua.

b) Lanbide Kualifikazio, Enpresa eta Enplegurako Zerbitzua.

2. ATALA

Lanbide Heziketaren Plangintza eta Berrikuntzarako Zerbitzua

36. artikulua. Lanbide Heziketaren Plangintza eta Berrikuntzarako Zerbitzuaren eginkizunak.

Lanbide Heziketaren Plangintza eta Berrikuntzarako Zerbitzuak, kudeatzen duen esparruko gaietan, foru dekretu honetan ezarritako eginkizunak izanen ditu, eta, berariaz, honako hauek:

–Hezkuntza sistemako Lanbide Heziketako irakaskuntzak planifikatzea, antolatzea eta garatzea, Hezkuntza Departamentuko beste unitate batzuekin lankidetzan.

–Arte plastikoetako eta diseinuko lanbide irakaskuntzak eta araubide bereziko kirol irakaskuntzak planifikatzea, antolatzea eta garatzea, Hezkuntza Departamentuko beste unitate batzuekin eta Nafarroako Foru Komunitateko Administrazioaren beste departamentu batzuekin lankidetzan.

–Ikastetxe bateratuen eta Lanbide Heziketako ikastetxeen sarearen planifikazioa, antolaketa, sustapena eta garapena, Kualifikazioei eta Lanbide Heziketari buruzko ekainaren 10eko 5/2002 Lege Organikoan ezarritakoan oinarrituta eta Hezkuntzari buruzko maiatzaren 3ko 2/2006 Lege Organikoaren 107. artikuluarekin bat.

–Lanbide Heziketako ikastetxeetako antolaketa egitura ziurtatzea, esleitutako lan eta eginkizunei guztiei erantzun ahal izateko.

–Hezkuntza eskaintza eta modalitateak ingurune produktibo eta sozialera egokitzea ahalbidetuko duten tresnak ezartzea.

–Lanbide Heziketa sustatu eta hedatzeko ekintzak garatzea, lanbide irakaskuntza hauen ezagutza eta irudi soziala hobetzeko.

–Lanbide Heziketako ikastetxeetan irakaskuntzak modernizatzeko ekintzak garatzea.

–Irakasleak prestatzeko plan bat sustatzea eta diseinatzea, teknologikoki aurreratutako inguruneei eman beharreko erantzuna bermatzeko eta gaitasunak hobetzeko, ikasgelan ikaskuntza metodologia berriak garatzeko.

–Ekintzailetza eta berrikuntza sustatzea Lanbide Heziketan.

–Berrikuntza teknologikoko proiektuak sustatzea, beste entitate eta enpresa batzuekin lankidetza sustatuz.

–Berrikuntza didaktikoko proiektuak garatzea eta ikaskuntza metodologia berriak ezartzea (“Kimua programa”) Lanbide Heziketako ikastetxeetan.

–Izaera sozialeko proiektuak, ekintzailetza sustatzekoak eta irakaskuntza hauetako ikasleen enplegagarritasuna hobetzekoak planifikatu eta garatzea.

–Kalitatea kudeatzeko sistema bat sustatzea, Lanbide Heziketaren Zuzendaritza Nagusiaren esparruan.

–Foru Komunitateko Administrazioko beste departamentu batzuekin lankidetzan aritzea, antolamenduaren eta teknologiaren alorretako berrikuntza eta hobekuntza politiketan.

–Akonpainamendu ekintzak egitea enpresekin eta beste entitate batzuekin, horien nazioarteko dimentsioa sustatzeko.

–Lanbide irakaskuntzetako ikastetxeen nazioarteko dimentsioa sustatu eta garatzea, ikasleak, irakasleak eta zuzendaritza taldeak nazioarteko esparruan mugitzeko proiektuak garatuz.

–Europar Batasunetik datozen laguntza eta funtsen kudeaketa Zerbitzu honen eskumenen esparruan Lanbide Heziketako sistema hobetzeko.

–Lanbide Heziketaren 2017-2020 aldirako Plan Estrategikoa garatzea eta eguneratzea, Lanbide Kualifikazio, Enpresa eta Enplegurako Zerbitzuarekin batera.

–Nafarroako Lanbide Heziketaren Kontseiluan parte hartzea, Nafarroako Foru Komunitateko Administrazioko beste departamentu batzuekin lankidetzan aritzea eta eragile ekonomiko eta sozialekin harremana izatea zerbitzu honen eginkizunekin lotura duen orotan.

–Indarrean dauden xedapenek esleitzen dizkioten gainerako eginkizunak edo bere helburuak egoki betetzeko agintzen zaizkion guztiak.

37. artikulua. Lanbide Heziketaren Plangintza eta Berrikuntzarako Zerbitzuaren egitura.

Lanbide Heziketaren Plangintza eta Berrikuntzarako Zerbitzuaren egituran atal hauek daude:

a) Lanbide Heziketaren Plangintza, Antolamendu eta Garapenerako Atala.

b) Lanbide Heziketaren Berrikuntza, Nazioartekotze eta Kalitaterako Atala.

38. artikulua. Lanbide Heziketaren Plangintza, Antolamendu eta Garapenerako Atalaren eginkizunak.

Lanbide Heziketaren Plangintza, Antolamendu eta Garapenerako Atalak, kudeatzen duen esparruko gaietan, foru dekretu honetan ezarritako eginkizunak izanen ditu eta, berariaz, honako hauek:

–Lanbide Heziketaren Plangintza eta Berrikuntzarako Zerbitzuak kudeatzen duen eremuko irakaskuntzen eskaintzak planifikatzeko txostenak prestatzea.

–Lanbide Heziketaren Plangintza eta Berrikuntzarako Zerbitzuak kudeatzen duen eremuko ikasketak antolatzea eta irakaskuntzak garatzea.

–Lanbide Heziketako irakaskuntzetan, arte plastikoetako eta diseinuko lanbide irakaskuntzetan eta araubide bereziko irakaskuntzetan onarpena kudeatzea, eskolatzeko alorrean eskuduna den organoarekin lankidetzan.

–Irakaskuntza hauen prestakuntza modalitateak garatu eta kudeatzea, bermatuz bertan sartuko direla hezkuntza laguntzako berariazko premiak, hezkuntza premia bereziak eta gizarte bazterketarako arriskua duten pertsonak.

–Online lanbide heziketa eta malgutzeko beste modalitate batzuk garatu, diseinatu eta kudeatzea, lehentasunez erantzuna emanez heldu jendearen premiei.

–Zerbitzu honek kudeatzen duen eremuko irakaskuntzekin lotura duten hezkuntza estatistikak prestatzea.

–Lanbide Heziketaren Plangintza eta Berrikuntzarako Zerbitzuaren kudeaketa eremuko irakaskuntzetara sartzeko probak eta ikastaroak planifikatzea.

–Lanbide Heziketa, arte plastikoetako eta diseinuko lanbide irakaskuntzak eta araubide bereziko kirol irakaskuntzak hedatzeko ekintzak egitea, Lanbide Kualifikazioen Atalarekin lankidetzan.

–Jarduketak antolatzea lanbide irakaskuntzetako ikastetxeen garapena sustatzeko.

–Kofinantzaziorako eskaerak edo akordioak prestatu eta tramitatzea, Nafarroako Foru Komunitateko Administrazioan alor horretako eskumena duen departamentuarekin koordinatuta.

–Foru Komunitateko Administrazioko beste departamentu batzuekin lankidetzan aritzea, antolamenduaren eta teknologiaren alorretako berrikuntza eta hobekuntza politiketan.

–Esleitu zaizkion gaien gaineko administrazio espedienteen instrukzioa egitea.

–Helburuak egoki betetzeko bere kudeaketa esparruan agintzen zaizkion gainerako eginkizunak.

39. artikulua. Lanbide Heziketaren Berrikuntza, Nazioartekotze eta Kalitaterako Atalaren eginkizunak.

Lanbide Heziketaren Berrikuntza, Nazioartekotze eta Kalitaterako Atalak, kudeatzen duen esparruko gaietan, foru dekretu honetan ezarritako eginkizunak izanen ditu, eta, berariaz, honako hauek:

–Hobekuntza teknologiko eta didaktikoak sustatzea Lanbide Heziketan, arte plastikoetan eta diseinuan eta araubide bereziko kirol irakaskuntzetan, eta ikastetxeei arlo horretako aholkuak ematea.

–Proiektu berrien proposamenak egitea, Lanbide Heziketa, arte plastikoetako eta diseinuko lanbide irakaskuntzak eta araubide bereziko kirol irakaskuntzak modernizatzeko.

–Lanbide heziketako ikastetxeetan eta arte eskoletan berrikuntza proiektuetarako deialdiak kudeatzea eta horien gaineko jarraipena egitea.

–“Kimua” programa garatu eta aplikatzea, etengabe eguneratzeko beharrezkoak diren neurriak hartzea proposatuz.

–Lanbide irakaskuntzetako ikastetxeetan jarduteko proposamenak eta azterlanak egitea, beren azpiegiturak eta ekipamenduak egokituz metodologia aktiboak ezarri eta garatzeko.

–Zerbitzuak definituriko berrikuntza estrategiei erantzuten dieten prestakuntza premiak, irakasleenak, aztertu eta diseinatzea.

–Zerbitzu honek kudeatzen duen eremuko irakaskuntzak ematen dituzten irakasleen berariazko prestakuntzarako urteko plana planifikatu, eta kudeatzea, departamentuko beste unitate batzuekin lankidetzan.

–Lanbide Heziketaren Plangintza eta Berrikuntzarako Zerbitzuak kudeatzen duen eremuko irakaskuntzak ematen dituzten irakasleak berrikuntzaren arloan trebatzeko lankidetza akordioak bultzatzea beste autonomia erkidego, erakunde ofizial edo produkzio entitate batzuekin.

–Nazioarteko ekintza eta proiektuak garatu eta haien jarraipena egitea, haiek kudeatzea kontratuei eta ekonomiari dagokienez, eta erakunde eskudunen aurrean justifikatzea.

–Lanbide Heziketako ikastetxeetako eta arte eskoletako irakasle eta ikasleen eta Lanbide Heziketako Zuzendaritza Nagusiko langileen nazioarteko mugikortasun ekintzak planifikatu, kudeatu eta horiei jarraipena ematea.

–Europar Batasunak Lanbide Heziketaren Plangintza eta Berrikuntzarako Zerbitzuak kudeatzen duen eremuko irakaskuntzen arloan egiten dituen programen ardura duten Espainiako erakundeetan parte hartzea, eta Espainiako edo atzerriko beste erakunde batzuekin harremanetan jartzea, denen intereseko proiektuetan parte hartu edo laguntzeko.

–Lanbide Heziketako irakaskuntzak, arte plastikoetako eta diseinuko lanbide irakaskuntzak eta araubide bereziko kirol irakaskuntzak edo Hezkuntza Departamentuko nazioarteko proiektuak Europar Batasunaren edo beste erakunde batzuen funtsen bidez kofinantzatzeko aukerak aztertzea.

–Irakasleen eta Lanbide Heziketaren Zuzendaritza Nagusiko langileen parte-hartzea sustatzea nazioarteko mugikortasun programetan.

–Kalitate sistema bat garatzea eta kudeatzea, Lanbide Heziketaren Zuzendaritza Nagusiaren esparruan.

–Foru Komunitateko Administrazioko beste departamentu batzuekin lankidetzan aritzea, antolamenduaren eta teknologiaren alorretako berrikuntza eta hobekuntza politiketan.

–Kofinantzaziorako eskaerak edo akordioak prestatu eta tramitatzea, Nafarroako Foru Komunitateko Administrazioan alor horretako eskumena duen departamentuarekin koordinatuta.

–Foru Komunitateko Administrazioko beste departamentu batzuekin lankidetzan aritzea, antolamenduaren eta teknologiaren alorretako berrikuntza eta hobekuntza politiketan.

–Esleitu zaizkion gaien gaineko administrazio espedienteen instrukzioa egitea.

–Helburuak egoki betetzeko bere kudeaketa esparruan agintzen zaizkion gainerako eginkizunak.

3. ATALA

Lanbide Kualifikazio, Enpresa eta Enplegurako Zerbitzua

40. artikulua. Lanbide Kualifikazio, Enpresa eta Enplegurako Zerbitzuaren eginkizunak.

Lanbide Kualifikazio, Enpresa eta Enplegurako Zerbitzuak, kudeatzen duen esparruko gaietan, foru dekretu honetan ezarritako eginkizunak izanen ditu, eta, berariaz, honako hauek:

–Nafarroako Lanbide Kualifikazioen Institutuko zuzendaritzaz arduratzea.

–Nafarroako Kualifikazioen Sistema Nazionaleko kalitatearen ebaluaziorako adierazleak eta kalitate irizpideak zehaztea.

–Kalitatea sustatzea Nafarroako kualifikazio sistemaren kudeaketan.

–Kualifikazioen Sistema Nazionala aplikatu eta garatzearen ondoriozko ekintzen eraginkortasuna ebaluatzea, Nafarroan hobeki aplika daitezen laguntzeko.

–Nafarroako ikastetxeetan orientazio akademiko eta profesionala indartzeko hedapen eta prestakuntza plan bat egitea.

–Ekintzak aztertu eta proposatzea lanbide kualifikazioen sistema integratua eguneratzeko, kontuan izanik lurraldea, Espainia eta Europa.

–Kualifikazioen Sistema Nazionala eta hari lotutako titulu eta espezializazio berriak planifikatu, zabaldu eta garatzea.

–Lanbide Heziketako ikastetxeen eta arte eskolen ekipamendua eskuratzeko irizpideak ezarri eta ekipamendu hori planifikatzea, Hezkuntza Departamentuko beste unitate batzuekin batera.

–Nafarroako Lanbide Heziketaren Kontseiluaren idazkaritzan parte hartzea, Nafarroako Foru Komunitateko Administrazioko beste departamentu batzuekin lankidetzan aritzea eta eragile ekonomiko eta sozialekin harremana izatea zerbitzu honen eginkizunekin lotura duen orotan.

–Espainiako erreferentziako zentroen planifikazioa, antolaketa, sustapena eta garapena, haien titulartasuna Hezkuntza Departamentuari dagokionean.

–Eragile ekonomiko eta sozialen erantzunkidetasuna sustatzea prestakuntza ibilbideetan eta, bereziki, Lanbide Heziketa Dualean eskaintza bat ezartzeko orduan.

–Enplegurako prestakuntzako eskaintzak diseinatu eta garatzea langileentzat, Nafarroako Enplegu Zerbitzuarekin eta eragile ekonomiko eta sozialekin batera.

–Lanbide heziketaren, arte plastikoetako eta diseinuko lanbide irakaskuntzen eta araubide bereziko kirol irakaskuntzen tituluak Nafarroako produkzio ingurunera egokitzea.

–Kualifikazioen esparru europarrarekin, gaitasunaren ebaluazioarekin eta horri lotutako orientazio prozesuarekin zerikusia duten Espainia eta nazioarteko proiektuetan lagundu eta parte hartzea, ekintza horiek Nafarroan garatuz, beste eragile batzuekin batera.

–Lanbide Heziketak garrantzia duen plan estrategikoen garapenean parte hartzea.

–Indarrean dauden xedapenek esleitzen dizkioten gainerako eginkizunak edo bere helburuak egoki betetzeko agintzen zaizkion guztiak.

41. artikulua. Lanbide Kualifikazio, Enpresa eta Enplegurako Zerbitzuaren egitura.

Lanbide Kualifikazio, Enpresa eta Enplegurako Zerbitzuaren egituran atal hauek daude:

a) Lanbide Kualifikazioen Atala.

b) Lanbide Heziketa Dualaren eta Etengabeko Ikaskuntzaren Atala.

42. artikulua. Lanbide Kualifikazioen Atalaren eginkizunak.

Lanbide Kualifikazioen Atalak, kudeatzen duen esparruko gaietan, foru dekretu honetan esleitzen zaizkion eginkizunak izanen ditu, eta berariaz honako hauek:

–Kualifikazioen Sistema Nazionaleko tresnak eta lanbide tituluak garatzen eta eguneratzen lankidetzan aritzea.

–Kualifikazioen Sistema Nazionalaren tresnei eta ekintzei buruzko ezagutza eta zabalkundea sustatzea Nafarroako Foru Komunitatean.

–Kualifikazioen Sistema Nazionala Nafarroako Foru Komunitatean garatzeko laguntza baliabideak planifikatu eta kudeatzea.

–Nafarroako Enplegu Zerbitzuarekin lankidetzan aritzea, lanbide gaitasunak ebaluatzeko eta egiaztatzeko prozeduretan.

–Lanbide gaitasunak egiaztatzeko prozedurako aholkulari eta ebaluatzaileei zuzenduriko prestakuntza premiak atzematea eta horiek gaitzeko prestakuntza prozesuak gauzatzea.

–Nafarroako produkzio sarea garatzeko garrantzitsuak diren lanbide gaitasunak, edo, hala badagokio, kualifikazioak eta, kasua bada, produkzio eta zerbitzu ingurunera egokituriko espezializazioak identifikatu eta zehaztea.

–Lanbide Heziketako titulazioak eta espezializazioak Nafarroako produkzio sektoreen beharretara egokitu eta eguneratzea, Hezkuntza Departamentuaren eskumenen esparruan, kualifikazioen eboluzioaren ondorioz.

–Lantaldeak koordinatzea, Lanbide Heziketako irakaskuntzen, arte plastikoetako eta diseinuko lanbide irakaskuntzen eta araubide bereziko kirol irakaskuntzen prestakuntza curriculumak hobetu eta garatzeko.

–Laguntza teknikoa ematea eta elkarlanean aritzea Nafarroako Lanbide Heziketaren sareko ikastetxe bateratuak eta Estatuko erreferentziako ikastetxeak garatu eta sortzeko.

–Lanbide orientazioaren sistema integratu bat garatzeko ekintzak sustatu eta horretan laguntza ematea.

–Lanbide informazio eta orientazioa garatzera bideraturiko ekintzak planifikatzea.

–Lanbide informazio eta orientazioaren alorreko jarduketa katalogo bat definitzea, esku-hartzea ezarriz hezkuntza etapetan eta bizitzan zehar, ekainaren 19ko 5/2002 Lege Organikoak xedaturikoa aplikatuz.

–Kofinantzaziorako eskaerak edo akordioak prestatu eta tramitatzea, Nafarroako Foru Komunitateko Administrazioan alor horretako eskumena duen departamentuarekin koordinatuta.

–Esleitu zaizkion gaien gaineko administrazio espedienteen instrukzioa egitea.

–Helburuak egoki betetzeko bere kudeaketa esparruan agintzen zaizkion gainerako eginkizunak.

43. artikulua. Lanbide Heziketa Dualaren eta Etengabeko Ikaskuntzaren Atalaren eginkizunak.

Lanbide Heziketa Dualaren eta Etengabeko Ikaskuntzaren Atalak, bere kudeaketa esparruko gaietan, foru dekretu honetan ezarritako eginkizunak izanen ditu eta, berariaz, honako hauek:

–Prospekzio azterlanak egitea, enplegurako prestakuntzaren, Lanbide Heziketa Dualaren eta zeinahi beste prestakuntza formaturen premiak atzemateko.

–Txostenak eta ikerketak egitea Lanbide Heziketaren Zuzendaritza Nagusiaren kudeaketa eremuko heziketa dualaren eta enplegurako prestakuntzaren eskaintza planifikatzeko, enpleguarekin, eskaera sektorialekin, eskaintzen lurralde banaketarekin, ikastetxeen eskalarekin eta beharrezkoa duten espezializazioarekin edo balioaniztasunarekin zerikusia duten irizpideei jarraikiz.

–Ekintza instituzionalak garatzea, enpresaren eta lanbide irakaskuntzetako ikastetxeen sarearen arteko loturak hobetzen dituztenak, prestakuntza eta enplegua hobeki egokitzeko elkarrekin.

–Lanbide Heziketa Duala hedatzeko programa bat definitzea, planifikatzea eta gauzatzea, inplikaturiko eragile guztiekin lankidetzan.

–Lanbide Heziketa Dualeko eskaintzen kudeaketa, koordinazioa eta jarraipena egitea.

–Lantokiko prestakuntza kudeatu, koordinatu eta haiei jarraipena ematea.

–Lanbide Heziketa Dualeko prestakuntza proiektuak prestatzeko aholkularitza, inplikaturiko ikastetxe eta enpresak koordinatuz.

–Estatistikak eta azterlanak prestatzea, bai Lanbide Heziketa Dualaren eta enplegurako prestakuntzaren eskaintzari lotutakoak, bai Lanbide Heziketaren Zuzendaritza Nagusiak kudeatzen duen eremuko irakaskuntzetan titulua erdietsi duten ikasleak lan munduan nola sartu diren jarraitzeari lotutakoak.

–Enplegurako prestakuntzaren arloko aholkularitza eta jarduketa ildoen proposamena, Hezkuntza Departamentuaren mendeko lanbide irakaskuntzetako ikastetxeetan.

–Hezkuntza Departamentuaren mendeko lanbide irakaskuntzetako ikastetxeetan enplegurako prestakuntzako ekintzak planifikatu eta kudeatzea eta horien jarraipena egitea, ezaugarriak eta inguruabarrak kontuan hartuta.

–Lanbide Heziketa Dualeko ikasleen hartzaile diren enpresetako eta ikastetxeetako tutoreendako prestakuntza eta akonpainamendua definitzea eta garatzea.

–Lanbide irakaskuntzetako ikastetxeetan azterlan eta jarduketa proposamenak egitea, azpiegitura teknologikoak eta ekipamendukoak hobetzeari dagokionez.

–Lanbide Heziketako ikastetxeendako eta arte eskolendako ekipamendua kudeatzea eta gauzatzeko plangintza egitea, departamentuko beste unitate batzuekin lankidetzan arituz.

–Kofinantzaziorako eskaerak edo akordioak prestatu eta tramitatzea, Nafarroako Foru Komunitateko Administrazioan alor horretako eskumena duen departamentuarekin koordinatuta.

–Esleitu zaizkion gaien gaineko administrazio espedienteen instrukzioa egitea.

–Helburuak egoki betetzeko bere kudeaketa esparruan agintzen zaizkion gainerako eginkizunak.

IV. KAPITULUA

Hezkuntza Baliabideen Zuzendaritza Nagusia

1. ATALA

Eskumenen esparru materiala eta egitura

44. artikulua. Hezkuntza Baliabideen Zuzendaritza Nagusiaren eskumenen esparru materiala.

Hezkuntza Baliabideen Zuzendaritza Nagusiak foru dekretu honetan ezarritako eskudantziak izanen ditu, honako arlo hauetan:

–Behar diren jarduketak programatu eta gauzatzea ematen den hezkuntza zerbitzua eraginkorra izan dadin.

–Unibertsitatez kanpoko irakasleen gaineko politika, I. kapituluko aurrekontuen aurreproiektua eta unibertsitatez kanpoko irakasleen ordezkaritza organoekin izan beharreko harremana taxutu eta garatzea, departamentuan eskumena duten beste organo batzuekin elkarlanean.

–Nafarroako Foru Komunitateko Administrazioaren eskumenekoak diren hezkuntza arloko azpiegitura obrak planifikatu eta kudeatzea.

–Bere eskumenen esparruko dirulaguntzak planifikatu, eman, kudeatu eta kontrolatzea.

–Indarra duten xedapenek Hezkuntza Departamentuari esleitzen dizkioten gainerako eginkizunak, zuzendaritza nagusi honen esparruan.

45. artikulua. Hezkuntza Baliabideen Zuzendaritza Nagusiaren egitura.

Hezkuntza Baliabideen Zuzendaritza Nagusiaren egituran zerbitzu hauek daude:

a) Langileen Araubide Juridikoaren Zerbitzua.

b) Irakasleak Hautatzeko eta Lanpostuak Betetzeko Zerbitzua.

c) Aldi Baterako Langileak Kudeatzeko Zerbitzua.

d) Azterlan Ekonomikoen eta Nominen Zerbitzua.

e) Ikastetxeen Finantzaketaren, Ikasketetarako Laguntzen eta Zerbitzu Osagarrien Zerbitzua.

f) Hezkuntzako Azpiegituren Zerbitzua.

2. ATALA

Langileen Araubide Juridikorako Zerbitzua

46. artikulua. Araubide Juridikoaren Zerbitzuaren eginkizunak.

Langileriaren Araubide Juridikoaren Atalak, bere kudeaketa esparruko gaietan, foru dekretu honetan ezarritako eginkizunak izanen ditu, eta, berariaz, honako hauek:

–Sindikatuekin langileen arloko akordioak sinatzeko proiektuei buruzko azterketak eta txostenak egitea.

–Langileen arloko arauzko xedapenen eta administrazio ebazpenen aurreproiektuak egin eta proposatzea, baita lizentzia eta baimenei buruzkoak ere.

–Langileen bateraezintasunen araubidea aplikatzea.

–Hezkuntza Departamentuari dagozkion langileria arloko espedienteak tramitatzea.

–Izendapenak, lanpostu hartzeak, destinoak, kargu-uzteak eta langileen gainerako inguruabarrak tramitatzea, bai eta departamentuko langileen araubide juridikoari dagozkion gaiak ere, 72. artikuluan ezarritakoa galarazi gabe.

–Departamentuaren menpeko langileen lan baldintzen gaineko araudia prestatzeko edo aldatzeko proiektuei buruzko azterlanak egitea.

–Hezkuntza Departamentuko zerbitzu eskudunekin kolaboratzea eta elkarlanean aritzea sindikatuekin langileen arloko akordioak sinatzeko proiektuei buruzko azterketak eta txostenak egiteko orduan.

–Zerbitzuaren eremu funtzionalean administrazioa modernizatzeko proiektuak txertatzen kolaboratzea eta prozesu horietan parte hartzea.

–Indarrean dauden xedapenek esleitzen dizkioten gainerako eginkizunak eta helburuak egoki betetzeko agintzen zaizkion guztiak, kudeatzen duen esparruan.

47. artikulua. Langileen Araubide Juridikoaren Zerbitzuaren egitura.

1. Langileen Araubide Juridikoaren Zerbitzuaren egituran atal hauek daude:

a) Laguntza Juridikoaren Atala.

b) Kontrol Administratiboaren Atala.

2. Laguntza Juridikoaren Ataleko burutza prestasun osoz eta erabateko dedikazioz beteko da.

48. artikulua. Laguntza Juridikoaren Atalaren eginkizunak.

Araubide Juridikoaren Atalak, bere kudeaketa esparruko gaietan, foru dekretu honetan ezarritako eginkizunak izanen ditu, eta, berariaz, honako hauek:

–Hezkuntza Baliabideen Zuzendaritza Nagusiari langileen arloan esleitutako arauzko xedapenen eta administrazio egintzen berrikuspenei buruzko aurreproiektuen idazketa teknikoa, eta horien tramitazioaren jarraipena egitea.

–Nafarroako Foru Komunitateko Administrazioari eta foru-sektore publiko instituzionalari buruzko martxoaren 11ko 11/2019 Foru Legearen 132. artikuluari jarraikiz beste departamentu batzuek irakasleen inguruan ematen dituzten arauzko xedapenen txostena.

–Langileen araubide juridikoari buruzko kontsultak ebaztea.

–Langileen arloko epaiak betearazteko proposamenak egitea.

–Hezkuntza Baliabideen Zuzendaritza Nagusiari langileen arloan esleituriko eskaera eta erreklamazioen gaineko ebazpen espedienteen txostena eta tramitazioa egitea.

–Hezkuntza Baliabideen Zuzendaritza Nagusiari langileen arloan aholkularitza juridikoa ematea.

–Arauzko xedapenak bildu eta mantentzea, Hezkuntza Baliabideen Zuzendaritza Nagusiari langileen arloan esleitutako gaietan.

–Hezkuntza Baliabideen Zuzendaritza Nagusiari langileen arloan esleitutako administrazio espediente eta dokumentuak organo judizialetara bidaltzeko prestatzea, Departamentuko Idazkaritza Tekniko Nagusiarekin batera.

–Langileen bateraezintasunen araubidea aplikatzea.

–Indarrean dauden xedapenek esleitzen dizkioten gainerako eginkizunak eta helburuak egoki betetzeko agintzen zaizkion guztiak, kudeatzen duen esparruan.

49. artikulua. Kontrol Administratiboaren Atalaren eginkizunak.

Kontrol Administratiboaren Atalak, bere kudeaketa esparruko gaietan, foru dekretu honetan ezarritako eginkizunak izanen ditu eta, berariaz, honako hauek:

–Langileen arloan Hezkuntza Baliabideen Zuzendaritza Nagusiari zuzenduriko dokumentazio guztia kontrolatzea.

–Laguntza Juridikoaren Atalak zerbitzuaren eskumenekoak diren arloetan ezarririko irizpideak betearaztea.

–Hezkuntza Baliabideen Zuzendaritza Nagusiaren eskumenekoak diren langileen arloko administrazio espedienteak tramitatzea.

–Hezkuntza Baliabideen Zuzendaritza Nagusian langileen arloan emandako ebazpenak kontrolatzea, jarraipena egitea eta igortzea.

–Hezkuntza Baliabideen Zuzendaritza Nagusian langileen arloan sortutako dokumentazioa kontrolatzea eta artxibatzea.

–Hezkuntza Departamentuko langileei dagokienez: izendapenak, jabetza hartzeak, kargu uzteak eta langileen gaineko beste gorabehera batzuk.

–Bere helburuak egoki betetzeko agintzen zaizkion gainerako eginkizunak.

3. ATALA

Irakasleak Hautatzeko eta Lanpostuak Betetzeko Zerbitzua

50. artikulua. Irakasleak Hautatzeko eta Lanpostuak Betetzeko Zerbitzuaren eginkizunak.

Langileriaren Araubide Juridikoaren Atalak, bere kudeaketa esparruko gaietan, foru dekretu honetan ezarritako eginkizunak izanen ditu, eta, berariaz, honako hauek:

–Hezkuntza Departamentuari dagozkion lanpostuak betetzeko deialdiak eta prozedurak prestatu eta tramitatzea.

–Hezkuntza Departamentuari dagozkion sartzeko prozedurak eta deialdiak prestatu eta tramitatzea.

–Departamentuko irakasleen plantillak eta lan publikoaren eskaintzaren proposamena prestatzea, departamentuko gainerako organo eskudunekin batera.

–Zerbitzuaren eremu funtzionalean administrazioa modernizatzeko proiektuak txertatzen kolaboratzea eta prozesu horietan parte hartzea.

–Indarrean dauden xedapenek esleitzen dizkioten gainerako eginkizunak eta helburuak egoki betetzeko agintzen zaizkion guztiak, kudeatzen duen esparruan.

51. artikulua. Irakasleak Hautatzeko eta Lanpostuak Betetzeko Zerbitzuaren egitura.

1. Irakasleak Hautatzeko eta Lanpostuak Betetzeko Zerbitzuaren egituran atal hauek daude:

a) Hautatze Prozeduren Atala.

b) Lanpostuak Betetzeko Atala.

2. Atal horietako burutzak prestasun osoz eta erabateko dedikazioz beteko dira.

52. artikulua. Hautatze Prozeduren Atalaren eginkizunak.

Hautatze Prozeduren Atalak, bere kudeaketa esparruko gaietan, foru dekretu honetan ezarritako eginkizunak izanen ditu, eta, berariaz, honako hauek:

–Hezkuntza Departamentuaren eskumeneko irakasleen arloko deialdiak oro har eta sartzeko eta igotzeko deialdiak prestatu eta kudeatzea.

–Departamentuko irakasleen plantillak eta irakasleen lan publikoaren eskaintzaren proposamena prestatu eta kudeatzea, departamentuko gainerako organo eskudunekin batera.

–Irakasleak Hautatzeko eta Lanpostuak Betetzeko Zerbitzuari esleitutako arloetan arauzko xedapenak eta administrazio egintzak betearaztea eta aplikazio irizpideak zehaztea, beste organo eskudun batzuekin batera.

–Deialdien tramitazioan informazioa kudeatzeko sistemak ezartzeko beharrezkoak diren berrikuntzak aztertzea, arlo horretan eskumena duen unitate organikoak ezarritako irizpideei jarraikiz.

–Txosten teknikoak egitea atalari esleitutako gaietan.

–Indarrean dauden xedapenek esleitzen dizkioten gainerako eginkizunak eta helburuak egoki betetzeko agintzen zaizkion guztiak, kudeatzen duen esparruan.

53. artikulua. Lanpostuak Betetzeko Atalaren eginkizunak.

Lanpostuak Betetzeko Atalak, bere kudeaketa esparruko gaietan, foru dekretu honetan ezarritako eginkizunak izanen ditu, eta, berariaz, honako hauek:

–Departamentuko organo eskudunak ikastetxeetan zehazten dituen irakasleen plantillak kudeatu eta administratzea.

–Hezkuntza Departamentuko irakasleen lanpostuak betetzeko deialdiak eta prozedurak prestatu eta tramitatzea.

–Atalari esleitutako arloetan arauzko xedapenak eta administrazio egintzak betearaztea eta aplikazio irizpideak zehaztea, beste organo eskudun batzuekin batera.

–Atalari esleitutako arloetan agintzen zaizkion administrazio espedienteak betearaztea eta horien jarraipena egitea.

–Deialdien tramitazioan informazioa kudeatzeko sistemak ezartzeko beharrezkoak diren berrikuntzak aztertzea, arlo horretan eskumena duen unitate organikoak ezarritako irizpideei jarraikiz.

–Deialdien tramitazioan informazioa kudeatzeko sistemak ezartzeko beharrezkoak diren berrikuntzak aztertzea, arlo horretan eskumena duen unitate organikoak ezarritako irizpideei jarraikiz.

–Indarrean dauden xedapenek esleitzen dizkioten gainerako eginkizunak eta helburuak egoki betetzeko agintzen zaizkion guztiak, kudeatzen duen esparruan.

4. ATALA

Aldi Baterako Langileak Kudeatzeko Zerbitzua.

54. artikulua. Aldi Baterako Langileak Kudeatzeko Zerbitzuaren eginkizunak.

Aldi Baterako Langileak Kudeatzeko Zerbitzuak, bere kudeaketa esparruko gaietan, foru dekretu honetan ezarritako eginkizunak izanen ditu, eta, berariaz, honako hauek:

–Langileak kontratatzeko irizpideak ezartzea.

–Irakasle eta irakasle ez diren langileen administrazio kontratuak kudeatzea.

–Aniztasunari erantzuna emateaz arduratzen diren langileen ikastetxeetako plantillak kudeatzea eta administratzea, departamentuko gainerako organo eskudunekin batera.

–Plantillak egokitzeko eta eskura dauden baliabideak kudeatzeko irizpideak prestatzea.

–Erakunde eskudunei laneko altak eta bajak proposatzea.

–Zerbitzua taxuz emateko ikastetxeak aski langilez hornitzeko behar diren jarduketak.

–Laneko arriskuen prebentzioaren eta osasunaren zainketaren arloan indarra duen araudian ezarritako eginkizunak.

–Zerbitzuaren eremu funtzionalean administrazioa modernizatzeko proiektuak txertatzen kolaboratzea eta prozesu horietan parte hartzea.

–Indarrean dauden xedapenek esleitzen dizkioten gainerako eginkizunak eta helburuak egoki betetzeko agintzen zaizkion guztiak, kudeatzen duen esparruan.

55. artikulua. Aldi Baterako Langileak Kudeatzeko Zerbitzua.

1. Aldi Baterako Langileak Kudeatzeko Zerbitzuaren egituran atal hauek daude:

a) Giza Baliabideen Plangintzarako Atala.

b) Langileen Kontrataziorako Atala.

c) Plantillen Atala.

d) Laneko Arriskuen Prebentziorako Atala.

2. Atal horietako burutzak prestasun osoz eta erabateko dedikazioz beteko dira.

56. artikulua. Giza Baliabideen Plangintzarako Atalaren eginkizunak.

Giza Baliabideen Plangintzarako Atalak, bere kudeaketa esparruko gaietan, foru dekretu honetan ezarritako eginkizunak izanen ditu eta, berariaz, honako hauek:

–Aldi baterako ezintasun prozesuak, absentismoak eta langileak (irakasleak eta bestelakoak) ordeztu beharra ekartzen duten egoerak kontrolatzea.

–Plantillak egokitzeko eta eskura dauden baliabideak kudeatzeko irizpideak prestatzea.

–Departamentuko plantilla organikoa aldatzeko proposamenak egitea, hura egokitzeko ikastetxe bakoitzaren egoera eta beharretara.

–Ikastetxeetako irakasle ez diren langileen antolaketari, kudeaketari eta eginkizunei buruzko proposamenak egitea, departamentuko beste zerbitzu batzuekin elkarlanean.

–Indarrean dauden xedapenek esleitzen dizkioten gainerako eginkizunak eta helburuak egoki betetzeko agintzen zaizkion guztiak, kudeatzen duen esparruan.

57. artikulua. Langileen Kontrataziorako Atalaren eginkizunak.

Langileen Kontrataziorako Atalak, bere kudeaketa esparruko gaietan, foru dekretu honetan ezarritako eginkizunak izanen ditu, eta, berariaz, honako hauek:

–Aldi baterako kontratatzeko izangaien zerrendak eta Departamentuko lanpostuak betetzeko beharrezkoak diren kontratuak kudeatzea.

–Departamentuak kontratatutako langileen espediente pertsonalak eguneratzea.

–Deialdien tramitazioan informazioa kudeatzeko sistemak ezartzeko beharrezkoak diren berrikuntzak aztertzea, arlo horretan eskumena duen unitate organikoak ezarritako irizpideei jarraikiz.

–Bere helburuak egoki betetzeko agintzen zaizkion gainerako eginkizunak.

58. artikulua. Plantillen Atalaren eginkizunak.

Plantillen Atalak, bere kudeaketa esparruko gaietan, foru dekretu honetan ezarritako eginkizunak izanen ditu, eta, berariaz, honako hauek:

–Hezkuntza Departamentuko plantilla organikoa kontrolatzea eta gaurkotzea.

–Ikastetxeetako zuzendaritza karguen proposamenak tramitatzea, Hezkuntza Departamentuko organo eskudunekin lankidetzan.

–Analisi, azterketa eta aholkularitza lanak egitea, langileen arloko informazioa eta ezagutza egoki kudeatzeko.

–Lanpostuak atxiki, amortizatu, moldatu eta sortzeko proposamenak tramitatzea.

–Ikerketak, azterlanak eta aholkularitza lanak egitea, Hezkuntza Baliabideen Zuzendaritza Nagusiak agindutako arloetan.

–Bere helburuak egoki betetzeko agintzen zaizkion gainerako eginkizunak.

59. artikulua. Laneko Arriskuen Prebentziorako Atalaren eginkizunak.

Laneko Arriskuen Prebentziorako Atalak, bere kudeaketa esparruko gaietan, foru dekretu honetan ezarritako eginkizunak izanen ditu, eta, berariaz, honako hauek:

–Laneko arriskuen prebentzioari buruz indarra duen araudian ezarritako eginkizunak eta, bereziki, Laneko Arriskuen Prebentzioari buruzko azaroaren 8ko 31/1995 Legearen 31. artikuluan eta Prebentzio Zerbitzuen Erregelamendua onesten duen urtarrilaren 17ko 39/1997 Errege Dekretuaren III. Kapituluan ezarritakoak.

–Prebentzioko jarduketaren planak eta programak diseinatu, aplikatu eta koordinatzea.

–Langileen segurtasuna eta osasuna uki ditzaketen arrisku faktoreen ebaluazioa, Laneko Arriskuen Prebentzioari buruzko azaroaren 8ko 31/1995 Legearen 16. artikuluan ezarritakoaren arabera.

–Lehentasunak zehaztea prebentziozko neurri egokiak hartzerakoan, eta horien eraginkortasuna begiratzea.

–Langileentzako informazioa eta prestakuntza, lan arriskuen prebentzioaren arloan.

–Prebentzio arloko aholkuak eta laguntza teknikoa ematea ikastetxeetako zuzendariei, unitate administratiboen arduradunei eta, oro har, departamentuko langile guztiei.

–Langileen osasuna begiratzea, lanaren ondoriozko arriskuei dagokienez.

–Indarrean dauden xedapenek esleitzen dizkioten gainerako eginkizunak eta helburuak egoki betetzeko agintzen zaizkion guztiak, kudeatzen duen esparruan.

5. ATALA

Azterlan Ekonomikoen eta Nominen Zerbitzua

60. artikulua. Azterlan Ekonomikoen eta Nominen Zerbitzuaren eginkizunak.

Azterlan Ekonomikoen eta Nominen Zerbitzuak, bere kudeaketa esparruko gaietan, foru dekretu honetan ezarritako eginkizunak izanen ditu, eta, berariaz, honako hauek:

–Hezkuntza Baliabideen Zuzendaritza Nagusiaren esparruko kostuen azterketak egitea.

–I. kapituluko aurrekontuen aurreproiektua prestatu eta koordinatzea, departamentuan eskudunak diren gainerako organoekin batera.

–Langileen nominak eta Gizarte Segurantzan egindako kotizazioen likidazioak egitea.

–Hartzekoak ordaintzeko espedienteak tramitatzea.

–Hezkuntza Departamentuko langileria gastuak eta Hezkuntza Baliabideen Zuzendaritza Nagusiaren esparruko gainerako gastuak kontrolatzea eta aurrekontu jarraipena egitea.

–Zerbitzuaren eremu funtzionalean administrazioa modernizatzeko proiektuak txertatzen kolaboratzea eta prozesu horietan parte hartzea.

–Indarrean dauden xedapenek esleitzen dizkioten gainerako eginkizunak eta helburuak egoki betetzeko agintzen zaizkion guztiak, kudeatzen duen esparruan.

61. artikulua. Azterlan Ekonomikoen eta Nominen Zerbitzuaren egitura.

1. Azterlan Ekonomikoen eta Nominen Zerbitzuak atal hauek ditu bere egituran:

a) Nominen eta Gizarte Aseguruen Atala.

b) Azterlan Ekonomikoen Atala.

2. Nominen eta Gizarte Aseguruen Ataleko burutza prestasun osoz eta erabateko dedikazioz beteko da.

62. artikulua. Nominen eta Gizarte Aseguruen Atalaren eginkizunak.

Nominen eta Gizarte Aseguruen Atalak, bere kudeaketa esparruko gaietan, foru dekretu honetan ezarritako eginkizunak izanen ditu, eta, berariaz, honako hauek:

–Departamentuko langileen nominak egitea eta langileen Gizarte Segurantza kudeatzea.

–Ikastetxe pribatu itunduetako langileen nominak egitea, Gizarte Segurantzako kuotak kontrolatu eta ordaintzea eta ordezko langileen ordainketa kudeatzea, ordainketa delegatuan sartuta daudenena.

–Hartzekoak ordaintzeko espedienteak tramitatzea.

–Erakunde eskudunei laneko altak eta bajak proposatzea.

–Esleitu zaizkion gaien gaineko administrazio espedienteen instrukzioa egitea.

–Helburuak egoki betetzeko bere kudeaketa esparruan agintzen zaizkion gainerako eginkizunak.

63. artikulua. Azterlan Ekonomikoen Atalaren eginkizunak.

Azterlan Ekonomikoen Atalak, bere kudeaketa esparruko gaietan, foru dekretu honetan ezarritako eginkizunak izanen ditu, eta, berariaz, honako hauek:

–I. kapituluko aurrekontuen aurreproiektua prestatu eta koordinatzea, departamentuan eskudunak diren gainerako organoekin batera.

–Langileria gastuak eta Hezkuntza Baliabideen Zuzendaritza Nagusiaren esparruko gainerako gastuak kontrolatzea eta aurrekontu jarraipena egitea.

–Hezkuntza Baliabideen Zuzendaritza Nagusiaren esparruko kostuen azterketak egitea.

–Indarrean dauden xedapenek esleitzen dizkioten gainerako eginkizunak edo bere helburuak egoki betetzeko agintzen zaizkion guztiak.

6. ATALA

Ikastetxeen Finantzazioaren, Ikasketetarako Laguntzen
eta Zerbitzu Osagarrien Zerbitzua

64. artikulua. Ikastetxeen Finantzaketaren, Ikasketetarako Laguntzen eta Zerbitzu Osagarrien Zerbitzuaren eginkizunak.

Ikastetxeen Finantzaketaren, Ikasketetarako Laguntzen eta Zerbitzu Osagarrien Zerbitzuak, kudeatzen duen esparruko gaietan, foru dekretu honetan ezarritako eginkizunak izanen ditu eta, berariaz, honako hauek:

–Kredituak esleitzea ikastetxe publikoei, ohiko funtzionamendurako.

–Toki entitateek beren mendean dituzten eskola kontzentrazioen eta beste ikastetxe publiko batzuen funtzionamendurako dirulaguntzak proposatzea eta haiek kudeatzea; horretatik kanpo daude inbertsioetarako, obretarako eta ekipamendurako dirulaguntzak.

–Unibertsitatez kanpoko hezkuntza mailetako ikastetxe pribatuekin sinatutako hezkuntza itunak eta ikastetxe horiei ematen zaizkien dirulaguntza arautuak kudeatzea.

–Ikasketak egiteko beka eta laguntza deialdiak proposatu, kudeatu eta kontrolatzea, unibertsitatez kanpoko mailetan.

–Testuliburuak finantzatzeko programa proposatu, kudeatu eta kontrolatzea.

–Eskola garraio eta jantokien zerbitzu osagarriak planifikatzea eta horietarako deialdia egin, kudeatu eta kontrolatzeko proposamenak prestatu eta bideratzea, Hezkuntzako Ikuskapen Zerbitzuarekin eta Inklusio, Berdintasun eta Bizikidetza Zerbitzuarekin batera.

–Zerbitzuaren eremu funtzionalean administrazioa modernizatzeko proiektuak txertatzen kolaboratzea eta prozesu horietan parte hartzea.

–Indarrean dauden xedapenek esleitzen dizkioten gainerako eginkizunak edo bere helburuak egoki betetzeko agintzen zaizkion guztiak.

65. artikulua. Ikastetxeen Finantzaketaren, Ikasketetarako Laguntzen eta Zerbitzu Osagarrien Zerbitzuaren egitura.

1. Ikastetxeen Finantzaketaren, Ikasketetarako Laguntzen eta Zerbitzu Osagarrien Zerbitzuak atal hauek ditu bere egituran:

a) Ikastetxeen Finantzaketaren eta Ikasketetarako Laguntzen Atala.

b) Zerbitzu Osagarrien Atala.

2. Zerbitzu Osagarrien Ataleko burutza prestasun osoz eta erabateko dedikazioz beteko da.

66. artikulua. Ikastetxeen, Finantzaketaren eta Ikasketetarako Laguntzen Atalaren eginkizunak.

Ikastetxeen, Finantzaketaren eta Ikasketetarako Laguntzen Atalak, bere kudeaketa esparruko gaietan, foru dekretu honetan ezarritako eginkizunak izanen ditu, eta, berariaz, honako hauek:

–Kredituak esleitzea ikastetxe publikoei, ohiko funtzionamendurako.

–Ikasketa beken eta dirulaguntzen deialdiak proposatu, kudeatu eta kontrolatzea.

–Beka espedienteen ordainketa kudeatu, tramitatu, kontrolatu eta proposatzea.

–Testuliburuak finantzatzeko programa proposatu, kudeatu eta kontrolatzea.

–Unibertsitatez kanpoko hezkuntza mailetako ikastetxe pribatuekin sinatutako hezkuntza itunak eta ikastetxe horiei ematen zaizkien dirulaguntza arautuak proposatu eta kudeatzea.

–Ikastetxe pribatuetarako hezkuntza itunen eta diru-laguntza arautuen modulu ekonomikoak aztertzea eta proposatzea.

–Udalek beren mendean dituzten eskola kontzentrazioen eta beste ikastetxe publiko batzuen funtzionamendurako dirulaguntzak proposatzea eta haiek kudeatzea; horretatik kanpo daude inbertsioetarako, obretarako eta ekipamendurako dirulaguntzak.

–EDUCAn baliozkotzea ikastetxe pribatuetako eta Hezkuntza Departamentuaren titulartasunekoak ez diren ikastetxe publikoetako irakasleen titulazioak, bai eta ere ikastetxe horietako osaera pedagogiko-administratiboa. EDUCAn sarbidea ez duten ikastetxeetan, fitxa pedagogikoen bidez eginen da.

–Unibertsitatez kanpoko irakaskuntzetarako beka eta laguntza deialdi arruntak proposatzea, Inklusio, Berdintasun eta Bizikidetza Zerbitzuari dagozkionak ez beste.

–Indarrean dauden xedapenek esleitzen dizkioten gainerako eginkizunak edo bere helburuak egoki betetzeko agintzen zaizkion guztiak.

67. artikulua. Zerbitzu Osagarrien Atalaren eginkizunak.

Zerbitzu Osagarrien Atalak, bere kudeaketa esparruko gaietan, foru dekretu honetan ezarritako eginkizunak izanen ditu, eta, berariaz, honako hauek:

–Eskola garraio eta jantokien zerbitzu osagarriak planifikatzea eta horietarako deialdia egin, kudeatu eta kontrolatzeko proposamenak prestatu eta bideratzea, Hezkuntzako Ikuskapen Zerbitzuarekin eta Inklusio, Berdintasun eta Bizikidetza Zerbitzuarekin batera.

–Eskola garraio eta jantoki zerbitzuei dagozkien administrazio espedienteak instruitzea.

–Indarrean dauden xedapenek esleitzen dizkioten gainerako eginkizunak edo bere helburuak egoki betetzeko agintzen zaizkion guztiak.

7. ATALA

Hezkuntzako Azpiegituren Zerbitzua

68. artikulua. Hezkuntzako Azpiegituren Zerbitzuaren eginkizunak.

Hezkuntzako Azpiegituren Zerbitzuak, bere kudeaketa esparruko gaietan, foru dekretu honetan ezarritako eginkizunak izanen ditu, eta, berariaz, honako hauek:

–Hezkuntzako azpiegiturako obrak planifikatu, gauzatu eta kontrolatzea.

–Hezkuntza Departamentuko egoitza administratiboaren instalazio eta egoitza guztiak planifikatu, banatu, gauzatu eta mantentzea.

–Agintzen zaizkion hezkuntzaz kanpoko azpiegitura obrak planifikatu, gauzatu eta kontrolatzea.

–Ikastetxe eta egoitzak mantentzeko eta hezkuntza beharretara egokitzeko lanak.

–Nafarroako Gobernuaren ikastetxeak eta departamentuaren egoitza garbitzeko kontratuak planifikatu eta kontrolatzea.

–Departamentuaren menpeko ikastetxe eta zerbitzuak ekipamenduz hornitzeko planak gauzatu eta kontrolatzeko plangintza egitea. Eremu honetatik kanpo gelditzen dira tresneria informatikoa, lizentziak, periferikoak eta gelako gailuak, Hezkuntzako Teknologien eta IKT Azpiegituren Zerbitzuaren eskumenekoak izanen baitira. Halaber, eremu horretatik kanpo gelditzen da Lanbide Heziketako ikastetxeetako eta arte eskoletako zentralizatu gabeko berariazko ekipamendua.

–Toki entitateei hezkuntza arloko obrak eta inbertsioak egiteko eta ekipamendua erosteko ematen zaizkien diru-laguntzak kudeatzea.

–Hezkuntza Departamentuaren mendekoak diren eta hezkuntzarako erabilera duten eraikinak erabiltzeko bidezkoak diren baimenak kudeatu eta proposatzea.

–Toki entitateekin lankidetza hitzarmenak kudeatzea eta proposatzea, udal instalazioak hezkuntzarako erabiltzeko.

–Zerbitzuaren eremu funtzionalean administrazioa modernizatzeko proiektuak txertatzen kolaboratzea eta prozesu horietan parte hartzea.

–Indarrean dauden xedapenek esleitzen dizkioten gainerako eginkizunak eta helburuak egoki betetzeko agintzen zaizkion guztiak, kudeatzen duen esparruan.

69. artikulua. Hezkuntzako Azpiegituren Zerbitzuaren egitura.

1. Hezkuntzako Azpiegituren Zerbitzuaren egituran atal hau dago:

a) Obren Atala.

b) Egoitzen eta Ikastetxeen Mantentze-lanetarako Atala.

2. Hezkuntza Departamentuko Egoitzen eta Ikastetxeen Mantentze-lanetarako Ataleko burutza prestasun osoz eta erabateko dedikazioz beteko da.

70. artikulua. Obren Atalaren eginkizunak.

Obren Atalak, bere kudeaketa esparruko gaietan, foru dekretu honetan ezarritako eginkizunak izanen ditu, eta, berariaz, honako hauek:

–Nafarroako Foru Komunitatean hezkuntzako azpiegitura beharrak planifikatzea epe laburrera, ertainera eta luzera.

–Nafarroako Gobernuaren menpeko ikastetxeetako obrak planifikatu, gauzatu eta kontrolatzea.

–Hezkuntza Departamentuan behar diren obrak planifikatu, gauzatu eta kontrolatzea.

–Hezkuntzakoa ez den azpiegituran agintzen zaizkion obrak planifikatu, gauzatu eta kontrolatzea.

–Hezkuntzaren arloko obretarako diru-laguntzak emateko deialdiak egin, kudeatu eta kontrolatzea.

–Nafarroako Gobernuaren eskoletan obra zibilen konponketak egitea, hala behar denean.

–Hezkuntza Departamentuaren mendekoak diren eta hezkuntzarako erabilera duten eraikinak erabiltzeko espedienteen gaineko txostena egitea, tramitatzea eta proposatzea, eta halaber toki entitateekiko lankidetza hitzarmenak, udal instalazioak hezkuntzarako erabiltzekoak.

–Ikastetxe edo hezkuntzako egoitza berrien ekipamendua, Lanbide Heziketako eta irakaskuntza artistikoetako ikastetxeetakoak ez beste.

–Nafarroako Gobernuaren mendeko ikastetxe guztietan ekipamendu didaktikoaren eta azpiegituraren planak egin, gauzatu eta kontrolatzea, Lanbide Heziketako eta irakaskuntza artistikoko ikastetxeetako berariazko ekipamenduaren ez beste kasuetan.

–Esleitu zaizkion gaien gaineko administrazio espedienteen instrukzioa egitea.

–Helburuak egoki betetzeko bere kudeaketa esparruan agintzen zaizkion gainerako eginkizunak.

71. artikulua. Egoitzen eta Ikastetxeen Mantentze-lanetarako Ataleko burua.

Hezkuntza Departamentuko Egoitzen eta Ikastetxeen Mantentze-lanetarako Atalak, bere kudeaketa esparruko gaietan, foru dekretu honetan ezarritako eginkizunak izanen ditu, eta, berariaz, honako hauek:

–Nafarroako Gobernuaren ikastetxeetako instalazioak mantentzea.

–Udal titulartasuneko ikastetxeak behar bezala mantentzeko lanak gainbegiratzea.

–Nafarroako Gobernuaren menpeko ikastetxeetan segurtasun arauak betetzen diren begiratzea, eraikinen ebakuazioari, hornidurei, instalazioei, jantokiei eta abarri dagokienez.

–Hezkuntza Departamentuaren instalazio eta hornidura beharrak planifikatu eta behar horiei erantzutea.

–Hezkuntza Departamentuaren eta bertan dauden pertsonen segurtasun beharrak planifikatu eta behar horiei erantzutea, segurtasunaren arloan eskumena duten organoekin lankidetzan.

–Nafarroako Gobernuaren ikastetxeak eta departamentuaren egoitza garbitzeko kontratuak planifikatu eta kontrolatzea.

–Ikastetxe edo egoitza berriak ekipamenduz hornitzea, Obren Atalarekin lankidetzarekin elkarlanean.

–Sare publikoko ikastetxeetan informatika eta komunikazio sareak instalatzeko eskumena duten organoekin koordinatu eta lankidetza izatea.

–Esleitu zaizkion gaien gaineko administrazio espedienteen instrukzioa egitea.

–Helburuak egoki betetzeko bere kudeaketa esparruan agintzen zaizkion gainerako eginkizunak.

V. KAPITULUA

Hezkuntzako Idazkaritza Tekniko Nagusia

72. artikulua. Hezkuntza Departamentuko Idazkaritza Tekniko Nagusiaren eskumenen esparrua.

Hezkuntza Departamentuko Idazkaritza Tekniko Nagusiari, foru dekretu honen 5. artikuluan ezarritako eskudantziez gainera, Hezkuntza Departamentuko zerbitzuetako zuzendarien edo burutzen jabetza-hartzeak tramitatzea dagokio.

73. artikulua. Idazkaritza Tekniko Nagusiaren egitura.

Idazkaritza Tekniko Nagusiaren egituran atal hauek daude:

a) Araubide Juridikoaren Atala.

b) Aurrekontuen eta Kudeaketa Ekonomikoaren Atala.

c) Kudeaketa Juridiko-administratiboaren Atala.

74. artikulua. Araubide Juridikoaren Atalaren eginkizunak.

Araubide Juridikoaren Atalak, bere kudeaketa esparruko gaietan, foru dekretu honetan ezarritako eginkizunak izanen ditu eta, berariaz, honako hauek:

–Arlo juridikoan Hezkuntza Departamentuko organoei aholku ematea.

–Hezkuntza Departamentuak tramitatu behar dituen administrazio errekurtsoak tramitatzea eta haiei buruzko txostenak egitea, ikuspuntu juridikotik.

–Txosten juridikoak egitea, Nafarroako Gobernuari eta Lehendakariari buruzko Foru Legean ezarritako moduan, departamentuak eta haren erakunde autonomoek prestatzen dituzten foru legeen aurreproiektuei eta xedapen orokorren proiektuei buruz.

–Administrazio espedienteei buruzko txosten juridikoak egitea, agintzen zaionean.

–Nafarroako Arartekoaren bulegoak egiten dituen eskaera eta jarduketa juridikoak kontrolatu eta horien jarraipena eta txostenak egitea, Hezkuntza Departamentuaren eskumenen esparruan.

–Hezkuntza Departamentuaren administrazio espedienteetan dagoen dokumentazioaren eskuragarritasuna murriztu beharra kontrolatzea eta horri buruzko txostenak prestatzea.

–Nafarroako Kontseiluaren irizpena behar duten departamentuaren aferen kasuan, haien gaineko espedienteak gainbegiratu eta koordinatzea.

–Foru parlamentarien galderen eta eskaeren tramitazio instituzionala egiteko ardura duen unitateak Idazkaritza Tekniko Nagusiari bidalitakoan, departamentu bakoitzeko administrazio bideak segitzea galdera eta eskaera horiei erantzuna emateko.

–Hezkuntza fundazioen gaineko babesletzarekin zerikusia duten eginkizun juridikoak betetzea.

–Hezkuntza fundazioen araubidearekin zerikusia duten alderdien gaineko txosten juridikoak prestatzea, eta, halaber, agintzen zaizkion bestelako txostenak.

–Hezkuntza Departamentuarekin zerikusia duten organoetako idazkaritzenak izaten diren eginkizunak, agintzen zaizkionak, betetzea.

–Idazkaritza Tekniko Nagusiaren argitalpen juridikoen harrera kontrolatu eta haren jarraipena egitea.

–Idazkaritza Tekniko Nagusiaren arauak eta jurisprudentzia biltzen dituzten artxiboen jarraipena egin eta eguneratzea.

–Idazkaritza Tekniko Nagusiari dagozkion eginkizunetatik, izaera juridikoa dutenak.

–Bere helburuak egoki betetzeko agintzen zaizkion gainerako eginkizunak.

75. artikulua. Aurrekontu eta Kudeaketa Ekonomikoaren Atalaren eginkizunak.

Aurrekontu eta Kudeaketa Ekonomikoaren Atalak, bere kudeaketa esparruko gaietan, foru dekretu honetan ezarritako eginkizunak izanen ditu eta, berariaz, honako hauek:

–Hezkuntza Departamentuko dirulaguntzen plan estrategikoan, urte anitzeko esparru ekonomikoan eta aurrekontuen aurreproiektuan, aholkularitza eta prestatze lanei buruzkoak.

–Hezkuntza Departamentuko aurrekontuen aurreproiektua koordinatu eta izapidatzea.

–Departamentuko organo eskudunei aurrekontuak kudeatzen laguntzea.

–Departamentuko organo eskudunei aurrekontuak kudeatzen laguntzea.

–Ordaintzeko aginduak, justifikatu beharrekoak, kudeatu, jarraitu eta justifikatzea, eta Hezkuntza Departamentuko kutxako aurrerakinen kontuak kudeatu eta kontrolatzea.

–Hezkuntza Departamentuari dagozkion diru-sarrera eta gastuen espedienteak kontabilizatzea.

–Ogasuneko Kontu-hartzailetza Delegatuarekin eta Ekonomia eta Ogasun Departamentuak gastua kontrolatzeko dituen organoekin elkarlanean aritzea.

–Hezkuntza Departamentuko kontseilariak, zuzendari nagusiek eta zerbitzuetako zuzendariek proposatzen dituzten aurrekontu aldaketak tramitatzea.

–Organismoekin lankidetzan aritzea hezkuntzaren gastu publikoaren alorrean datu estatistikoak prestatzeko.

–Ikastetxe publikoek, kudeaketarako duten autonomiaren eremuan dituzten gastu eta sarreren informazio ekonomikoaren kudeaketa, ustiapena eta kontrola.

–Ikastetxe publikoetako langileen prestakuntza, kontabilitatearen arloan.

–Idazkaritza Tekniko Nagusiari dagozkion eginkizunetatik, aurrekontu eta ekonomia arloetakoak direnak.

76. artikulua. Kudeaketa Juridiko-administratiboaren Atalaren eginkizunak.

Kudeaketa Juridiko-administratiboaren Atalak, bere kudeaketa esparruko gaietan, foru dekretu honetan ezarritako eginkizunak izanen ditu eta, berariaz, honako hauek:

–Datu Pertsonalak Babesteari eta Eskubide Digitalak Bermatzeari buruzko abenduaren 5eko 3/2018 Lege Organikoa eta Gardentasunari, informazio publikoa eskuratzeari eta gobernu onari buruzko maiatzaren 17ko 5/2018 Foru Legea betetzeko behar diren eginkizunak koordinatzea eta gainbegiratzea.

–Herritarrei ziurtagiriak emateko prozesua kudeatzea.

–Herritarrentzako arreta zuzeneko jarduketak kontrolatzea, gai horretan eskumena duen unitatea organikoak ezarritako irizpideei jarraikiz.

–Dokumentuak konpultsatzeko eta ezarritako tasak kobratzeko prozesua kudeatzea.

–Eskolazainen eta zerbitzu orokorretako langileen plaza duten langileei esleitutako eginkizunak antolatzea, kontrolatzea eta gainbegiratzea.

–Departamentuko informazioa zabaltzeko helburua duten jarduera guztiak egitea.

–Departamentuaren jarduerei buruzko informazio orokorra ematea herritarrei ikuspuntu korporatibo batetik, aurrez aurreko bideak, telefonokoak nahiz telematikoak erabiliz, gai horretan eskumena duen unitateak ezarritako gidalerroei jarraikiz.

–Departamentuari eskatzen zaizkion inprimaki, ziurtagiri eta bestelako dokumentuak helaraztea interesdunei.

–Araubide Juridikoaren Atalari laguntzea eduki juridikoa duten espedienteak kudeatzen.

–Idazkaritza Tekniko Nagusiari dagozkion eginkizunetatik, izaera berekoak diren gainerakoak.

XEDAPEN GEHIGARRIAK

Lehen xedapen gehigarria.–Eskumenak deskontzentratzeko baldintza orokorrak.

Indarra duten arauek organo bati ematen dizkioten eskumenak hierarkian mendeko diren beste organo batzuen artean banatzen ahal dira, Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratuko den xedapen orokor baten bitartez, eskumenak esleitzeko arauetan finkatutako baldintzak bete beharra galarazi gabe.

Bigarren xedapen gehigarria.–Deskontzentrazioa.

1. Hezkuntza Zuzendaritza Nagusian, Lanbide Heziketaren Zuzendaritza Nagusian eta Hezkuntza Baliabideen Zuzendaritza Nagusiaren esku uzten dira, bakoitzaren eskumenen esparruan, Hezkuntza Departamentuko kontseilariari langileria arloan esleitu zaizkion honako eskudantzia administratibo hauek:

–Zerbitzuetako zuzendariak, atalburuak, bulegoburuak eta zein bere zuzendaritza nagusian beherago dauden beste unitate batzuetako buruak aldi baterako ordezteko izendapenak egitea.

2. Hezkuntza Zuzendaritza Nagusian, Lanbide Heziketaren Zuzendaritza Nagusian eta Hezkuntza Baliabideen Zuzendaritza Nagusiaren esku uzten dira, bakoitzaren eskumenen esparruan, indarra duen araudian Hezkuntza Departamentuko kontseilariari esleitzen zaizkion kontratazio administratiboaren arloko eskudantzia administratiboen titulartasuna eta erabilera.

3. Hezkuntza Zuzendaritza Nagusian, Lanbide Heziketaren Zuzendaritza Nagusian eta Hezkuntza Baliabideen Zuzendaritza Nagusian deskontzentratzen da, bakoitzaren eskumenen esparruan, indarrean dagoen araudiak Hezkuntza Departamentuko kontseilariari esleitzen dizkion baterako jarduketa hitzarmen eta planen onarpena eta sinadura.

4. Hezkuntza Baliabideen Zuzendaritza Nagusiaren esku uzten dira Hezkuntza Departamentuko kontseilariari langileriaren arloan esleitu zaizkion eskudantzia administratiboen titulartasuna eta erabilera, honako hauek izan ezik:

a) Langileriari buruzko politika zehaztea Hezkuntza Departamentuaren eskumenen esparruan.

b) Nafarroako Foru Komunitateko Administrazioaren eta haren erakunde autonomoen organoek langileen arloan dituzten eskudantziak zehazten dituzten arauetan, departamentuetako langileei dagokienez, Nafarroako Gobernuko kontseilariei oro har esleitzen zaizkien eskudantziak, beren departamentuko langileei dagokienez.

c) Berariaz beste administrazio organo batzuen esku utzi diren eskudantziak.

5. Hezkuntza Departamentuko Idazkaritza Tekniko Nagusiaren esku uzten dira langileriaren arloan Hezkuntza Departamentuko kontseilariari esleitu zaizkion eskudantzia hauen titulartasuna eta erabilera:

–Atalburuak, bulegoburuak eta Idazkaritza Tekniko Nagusian beherago dauden beste unitate batzuetako buruak aldi baterako ordezteko izendapenak egitea.

6. Hezkuntzako kontseilariak indarrik gabe uzten ahalko du xedapen gehigarri honetan aipatzen den eskumen banaketa, foru agindu baten bidez. Foru agindu hori Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratu beharko da.

Hirugarren xedapen gehigarria.–Hezkuntza Departamentuko aholkulariak.

Hezkuntza Departamentuko aholkulari lanpostuak departamentu horren menpeko funtzionarioek soilik betetzen ahalko dituzte, eta zuzendaritza postuko osagarri bat jasoko dute, urtarrilaren 31ko 1/1997 Foru Legeak hezkuntza programetako aholkulari eta laguntzaileei esleitzen dien portzentaje berekoa.

Laugarren xedapen gehigarria.–Izendapenak.

Foru dekretu honetan ezarritako egituraren arabera izen bera duten zerbitzuetako zuzendaritzetako edo atalburutzetako titularren izendapenak berresten dira.

Era berean, honako izendapen hauek berresten dira, egin ziren baldintza berberetan:

–Antolamenduaren, Orientazioaren eta Aukera Berdintasunaren Zerbitzuko zuzendariarena, hemendik aurrera Antolamendu, Prestakuntza eta Kalitate Zerbitzuko zuzendaria izanen baita.

–Eleaniztasunaren eta Arte Ikasketen Zerbitzuko zuzendariarena, zeinak, gaztelaniazko aldaeran aldaketa badu ere, euskarazko adieran, izenari eutsiko dion.

–Ebaluazioaren, Kalitatearen, Prestakuntzaren, Berdintasunaren eta Bizikidetzaren Zerbitzuko zuzendariarena, hemendik aurrera Inklusio, Berdintasun eta Bizikidetza Zerbitzuko zuzendaria izanen baita.

–Hezkuntzako Teknologien eta Informazio Sistemen Zerbitzuko zuzendariarena, hemendik aurrera Hezkuntzako Teknologien eta IKT Azpiegituren Zerbitzuko zuzendaria izanen baita.

–Baliabide Ekonomikoen Zerbitzuko zuzendariarena, hemendik aurrera Azterlan Ekonomikoen eta Nominen Zerbitzuko zuzendaria izanen baita.

–Prestakuntza Ataleko buruarena, hemendik aurrera Prestakuntza eta Kalitate Ataleko burua izanen dena.

–Hezkuntzako Sistemen, Sareen eta Euskarrien Ataleko buruarena, hemendik aurrera Hezkuntzako IKT Azpiegituren Ataleko burua izanen baita.

–Ebaluazio eta Kalitate Ataleko buruarena, hemendik aurrera Ebaluazio Ataleko burua izanen baita.

–Langileriaren Araubide Juridikoaren Ataleko buruarena, hemendik aurrera Laguntza Juridikoaren Ataleko burua izanen baita.

–Langileen Kontratuen Ataleko buruarena, hemendik aurrera Langileen Kontrataziorako Ataleko burua izanen baita.

–Ikastetxeen, Finantzaketaren eta Ikasketetarako Laguntzen Ataleko buruarena, hemendik aurrera Ikastetxeen Finantzaketaren eta Ikasketetarako Laguntzen Ataleko burua izanen baita.

Bosgarren xedapen gehigarria.–Burutza berriak merezimendu lehiaketa bidez betetzeko baldintzak.

Sorrera berriko burutzak merezimendu lehiaketa bidez hornitzeko eskatuko diren baldintzak zehazten dira jarraian:

–Inklusio Atala:

Ez da berariazko baldintzarik eskatzen. Sexu Delituen Ziurtagiria.

–Lanbide Heziketaren Berrikuntza, Nazioartekotze eta Kalitaterako Atala:

A edo B mailako funtzionarioa, unibertsitatekoa ez den irakasleen kidego batekoa.

–Lanbide Heziketa Dualaren eta Etengabeko Ikaskuntzaren Atala:

A edo B mailako funtzionarioak.

–Kontrol Administratiboaren Atala:

Ez da berariazko baldintzarik eskatzen.

–Hautatze Prozeduren Atala:

Ez da berariazko baldintzarik eskatzen.

–Lanpostuak Betetzeko Atala:

Ez da berariazko baldintzarik eskatzen.

–Giza Baliabideen Plangintzarako Atala:

Ez da berariazko baldintzarik eskatzen.

–Plantillen Atala:

Ez da berariazko baldintzarik eskatzen.

–Zerbitzu Osagarrien Atala:

Ez da berariazko baldintzarik eskatzen.

Seigarren xedapen gehigarria.–Unitateak kentzea.

Foru dekretu honetan ezarritako egitura organikoarekin bat, ondoko unitate organiko hauek kentzen dira:

–Lanbide Heziketaren Zerbitzua.

–Giza Baliabideen Zerbitzua.

–Aniztasunarekiko Arretaren, Orientazioaren eta Hezkuntza Premia Berezien Atala.

–Berrikuntzaren, Enpresaren eta Lanbide Heziketa Nazioartekotzearen Atala.

–Deialdien Atala.

–Langile Kontratatuak Kudeatzeko Atala.

–Kontratazioaren, Zerbitzu Osagarrien eta Koordinazio Administratiboaren Atala.

Zazpigarren xedapen gehigarria.–Atalak baino maila txikiagokoak diren unitate organikoen iraupena.

Foru dekretu hau garatzeko neurriak hartu bitartean, atal mailatik beherako unitate organikoek berdin jarraituko dute eta oraingo izenari eta eginkizunei eutsiko diete. Behin-behinekotasunez, egitura berriko organoei atxikiko zaizkie, orain arte izan dituzten eginkizunekin bat.

XEDAPEN INDARGABETZAILEA

Xedapen indargabetzaile bakarra.–Arauak indargabetzea.

Indarrik gabe gelditzen dira Hezkuntza Departamentuaren egitura organikoa ezartzen duen urtarrilaren 11ko 5/2017 Foru Dekretua eta foru dekretu honetan xedatutakoaren aurkakoak diren maila bereko edo apalagoko xedapen guztiak.

AZKEN XEDAPENAK

Azken xedapenetako lehena.–Gaikuntzak.

Lehendakaritzako, Berdintasuneko, Funtzio Publikoko eta Barneko Departamentuaren eta Ekonomia eta Ogasuneko Departamentuaren titularrei gaikuntza ematen zaie behar diren xedapen guztiak eman ditzaten foru dekretu honetan xedatutakoa garatu eta betetzeko, eta bidezkoak diren langileen eta baliabide ekonomiko eta materialen esleipena eta banaketa egin dezaten.

Azken xedapenetako bigarrena.–Garatzeko ahalmenak.

Ahalmena ematen zaio Hezkuntza Departamentuko titularrari foru dekretu honetan ezarritakoa garatzeko beharrezkoak diren xedapenak eman ditzan.

Azken xedapenetako hirugarrena.–Indarra hartzea.

Foru dekretu honek Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratu eta biharamunean hartuko du indarra.

Iruñean, 2019ko urriaren 30ean.–Nafarroako Gobernuko lehendakaria, María Chivite Navascués.–Hezkuntzako kontseilaria, Carlos Gimeno Gurpegui.

Iragarkiaren kodea: F1913762