220. ALDIZKARIA - 2019ko azaroaren 7a

2. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA

2.2. XEDAPEN ETA IRAGARKIAK, HERRIEN ARABERA ANTOLATUAK

ZARAITZUKO IBAXAREN BATZORDEA

Okupatzea eta zortasuna ezartzea linea elektrikoa eraikitzeko. Hasierako onespena

Zaraitzuko Ibaxaren Batzordeak, 2019ko urriaren 22an egin bilkura arruntean, besteak beste, erabaki hau hartu zuen:

Administrazio espedientean dago Electra Saltea SLk aurkezturiko proiektu teknikoa, “Abaurrea-Erremendia izeneko 13,2 kV-eko linea elektrikoaren bariantearen proiektua” izenekoa, zeina VS Servicios y Urbanismo SLk prestatu baitzuen 2019ko uztailean.

Okupazioaren xedea da 20 kV-eko aireko linea baten tarte berri bat instalatzea, gaur egun zerbitzu ematen duen 13 kV-eko lineari dagokion tartearen ordez.

Bide-zortasun elektriko bat eratzeak eta okupatzeak berekin dakar ukitutako lurretan herri-lurraren aprobetxamendua eta erabilera mugatzea. Hortaz, Batzordeak agiri bat prestatu du herri-lurraren okupazio hau arautzeko, zortasunaren karga kontuan hartuta.

Agiri hori hasiera batean onetsi zen, gehiengo osoz, gorago aipaturiko bilkuran.

6/1990 Foru Legearen 172. artikuluan eta Ondasunen arautegia onesten duen 280/1990 Foru Dekretuaren 215. artikuluan ezarritakoa aplikatuz.

ERABAKITZEN DA:

Lehenbizikoa.–Hasiera batean onestea Erremendiko 1. poligonoko 4., 22. eta 12. lurzatiak okupatzea eta zortasuna ezartzea. Zaraitzuko Ibaxaren Batzordearenak dira lurzati horiek.

Bigarrena.–Okupazioa eta zortasuna arautuko dituen baldintzen agiria onestea.

Hirugarrena.–Erabakia eta espedientea jendaurrean jartzea, hamabost eguneko epean, iragarkia argitaratuta Nafarroako Aldizkari Ofizialean eta Udalaren iragarki-taulan.

Laugarrena.–Alegazioak aurkezteko epea iraganik, espedientea igortzea Nafarroako Gobernuko Nekazaritza eta Mendi Departamentuko organo eskudunak onets dezan.

Ezkarozen, 2019ko urriaren 23an.–Batzordeko burua, Gonzalo Celay Iriarte.

Iragarkiaren kodea: L1913485