220. ALDIZKARIA - 2019ko azaroaren 7a

2. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA

2.2. XEDAPEN ETA IRAGARKIAK, HERRIEN ARABERA ANTOLATUAK

ZIZUR NAGUSIA

Emakume eta gizonen arteko berdintasunerako ordenantza.
Akats zuzenketa

2019ko 170. Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratu zen, abuztuaren 29an, Emakume eta gizonen arteko berdintasunerako ordenantza. Hartan akatsak badirela oharturik, ondotik ematen dira behar diren zuzenketak:

Bigarren xedapen gehigarrian:

Honela dioen tokian:

Berdintasunaren Alorrak konpromisoa hartzen du ordenantzaren 60.2 artikuluko f) puntuan biltzen den protokoloa onesteko prozesua bukatzeko, ordenantzak indarra hartu eta bi urteko epean.

Honelaxe behar du:

Berdintasunaren Alorrak konpromisoa hartzen du ordenantzaren 61.2 artikuluko f) puntuan biltzen den protokoloa onesteko prozesua bukatzeko, ordenantzak indarra hartu eta bi urteko epean.

Hirugarren xedapen gehigarrian:

Honela dioen tokian:

Ordenantzaren 61.3 artikuluan jasotakoa nahitaez bete beharko da 2021. urtetik aurrera.

Honelaxe behar du:

Ordenantzaren 62.3 artikuluan jasotakoa nahitaez bete beharko da 2021. urtetik aurrera.

Zizur Nagusian, 2019ko urriaren 18an.–Alkatea, Jon Gondán Cabrera.

Iragarkiaren kodea: L1913492