220. ALDIZKARIA - 2019ko azaroaren 7a

2. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA

2.2. XEDAPEN ETA IRAGARKIAK, HERRIEN ARABERA ANTOLATUAK

ERRONKARI

Hiri-jarduketarako plan berezia, hirigintzako araudi partikularreko 72. eta 81. artikuluak aldatzeko. Hasierako onespena

Erronkariko Udalak, 2019ko urriaren 21ean egin osoko bilkuran, hasiera batez onartu zuen Erronkariko araudi partikularreko 72. eta 81. artikuluak aldatzeko Hiri-jarduketarako plan berezia. Aldaketa Santiago Bisignanik eta Yolanda Tellituk sustatu dute, eta Javier Artaso Senosiain arkitektoak idatzitako dokumentua du oinarri.

Lurraldearen Antolamenduari eta Hirigintzari buruzko Foru Legearen testu bategina onesten duen uztailaren 26ko 1/2017 Legegintzako Foru Dekretuaren 72. artikuluan xedatuarekin bat, espedientea jendaurrean egonen da hilabetez, iragarki hau Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratzen denetik hasita, hura aztertu eta egoki jotzen diren erreklamazio, kexa edo oharrak aurkez daitezen. Halaber, espedientea Udal Idazkaritzaren bulegoetan eta Udalaren web orrian egonen da ikusgai (https://roncal-erronkari.sedelectronica.es/info.1).

Erronkarin, 2019ko urriaren 23an.–Alkatea, Aitor Garmendia Eizagirre.

Iragarkiaren kodea: L1913514