220. ALDIZKARIA - 2019ko azaroaren 7a

2. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA

2.2. XEDAPEN ETA IRAGARKIAK, HERRIEN ARABERA ANTOLATUAK

ODIETA

Hirigintzako lizentziak emateko eskumenak, Erripako Kontzejuak Odietako Udalari eskuordetuak, onartzea

Odietako Udalak, 2019ko urriaren 22an egindako osoko bilkura berezian, honako hau erabaki zuen, udalkideen legezko kopuruaren gehiengo osoaren aldeko botoa zuela:

Lehenbizikoa.–Onartzea hirigintzako lizentziak emateko eskumenak, Erripako mugarteari dagokionez, honako baldintza hauekin bat:

–Eskuordetza modu iraunkorrean eginen da, eta 2019ko azaroaren 1a izanen da haren efektu-data.

–Honako araudi honek xedatutako egintzetara mugatzen dira eskuordetzearen edukia, norainokoa eta baldintzak: uztailaren 26ko 1/2017 Legegintzako Foru Dekretuaren 190. artikulutik 197.era bitarte eta horiekin bat datozenak (legegintzako foru dekretu horren bidez onetsi zen Lurraldearen Antolamenduari eta Hirigintzari buruzko abenduaren 20ko 35/2002 Foru Legearen testu bategina), edo, behar denean, arlo horretan indarrean diren legezko xedapenak.

–Odietako Udalak Erripako Kontzejuari komunikatu beharko dizkio, 15 eguneko epean, mugarte horri eragiten dioten hirigintzako lizentziak emateari buruzko erabakiak, eta gai horri buruz Kontzejuak egiten dituen informazio eskaerei erantzun beharko die.

Bigarrena.–Erabaki hau Erripako Kontzejuari igortzea.

Hirugarrena.–Erabaki hau argitaratzea Nafarroako Aldizkari Ofizialean, behar diren ondorioak izan ditzan, bat etorriz Sektore Publikoaren Araubide Juridikoaren urriaren 1eko 40/2015 Legearen 9. artikuluko 3. apartatuaren edukiarekin.

Erripan, 2019ko urriaren 22an.–Alkatea, Alberto Urdániz Elizondo.

Iragarkiaren kodea: L1913498