220. ALDIZKARIA - 2019ko azaroaren 7a

2. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA

2.2. XEDAPEN ETA IRAGARKIAK, HERRIEN ARABERA ANTOLATUAK

METAUTEN

Udalbatzako kideen ordainsariak 2020rako

Kontuan harturik Toki Araubidearen Oinarriak arautzen dituen 7/1985 Legearen 75. artikuluan xedatutakoa, eta 2018ko eta 2019ko aurrekontu ekitaldietan toki ogasunek Nafarroako tributuetan duten partaidetza funtsetik dagokien zenbatekoa eta banaketarako formula ezartzen dituen abenduaren 27ko 18/2017 Foru Legean xedatutakoa, ondotik ematen den erabakia hartu da, Udalaren 2019ko urriaren 15ean egin bilkura arruntean:

1.–Udalbatzako kideen ordainsari eta bilkura-sari hauek ezartzea, karguan aritzeagatik eta Udalaren osoko bilkuretara egiazki joateagatik:

–Alkatetza:

Udalak, alkate karguan dedikazio partzialean aritzeagatik, 5.154,60 euro ordainduko du urtean, gehi Gizarte Segurantzako enpresa kuota. Horiek hilero ordainduko dira, behar diren kenkariekin. Hori eskuraturik, ezin da saririk hartu organo kolegiatuetara joateagatik.

–Gainerako udalkideak:

Udalaren osoko bilkuretara egiazki joateagatik 84 euro gordin jasoko dituzte bilkura bakoitzeko eta 42 euro, berriz, sortzen diren informazio batzordeetara egiazki joateagatik.

2.–Udalkide guztiek eskubidea izanen dute kalte-ordainak jasotzeko beren karguan aritzean sortutako egiazko gastuengatik, behar bezala eta agiri bidez justifikaturik eta baimendurik badaude. Hona zenbatekoak: Iruñerako bidaiak: 35 euro egun erdirako eta 50 euro egun osorako. Lizarrarako bidaiak: 6 euro. Gainerako bidaietan Administrazio Publikoen zerbitzuko langileendako urtero ordainsari arloan ezartzen diren zenbatekoak aplikatuko dira.

3.–Erabakia Nafarroako Aldizkari Ofizialean eta Udalaren iragarki-taulan argitaratzea.

Metautenen, 2019ko urriaren 21ean.–Alkate udalburua, Oihana Beraza Martinez.

Iragarkiaren kodea: L1913424