220. ALDIZKARIA - 2019ko azaroaren 7a

2. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA

2.2. XEDAPEN ETA IRAGARKIAK, HERRIEN ARABERA ANTOLATUAK

MARAÑÓN

2020ko ekitaldiko karga-tasak

Marañongo Udalak, 2019ko irailaren 16an egin osoko bilkuran, besteak beste, honako erabaki hau hartu zuen:

Alkateak bertaratutakoei oroitarazi die tasak, prezio publikoak eta zerga-tasak onetsi beharra, 2020ko ekitaldi ekonomikoan egin dadin haien ordainarazpena, aplikatzen ahal diren arauekin bat.

Gaiaren gainean eztabaidatuta, Osoko Bilkurak honako hau erabaki du bertaratutakoek aho batez adostuta:

Lehenbizikoa.–2020ko urtarrilaren 1etik aitzina indarra izanen duten karga-tasak eta tasak onestea:

–Hiri-lurreko ondasunen gaineko kontribuzioa: 0,39.

–Landa-lurreko ondasunen gaineko kontribuzioa: 0,50.

–Ekonomia-jardueren gaineko zerga: Udalaren indizea: 1,2.

–Eraikuntzen, instalazioen eta obren gaineko zerga: %3.

Bigarrena.–Onestea koefizienteak, aplikatzekoak direnak lurraren balioaren gainean sortzapenaren unean, eta balio-gehikuntzaren sortzealdia kontuan hartuta. Horiek izanen dira 2/1995 Foru Legearen 175.2 artikuluan ezarritako gehieneko koefizienteak, urriaren 24ko 3/2019 Foru Legeak onetsitako aldaketaren ondotik (2019ko 25. Nafarroako Aldizkari Ofiziala, otsailaren 6koa), haren bitartez aldatu baita Nafarroako Toki Ogasunei buruzko martxoaren 10eko 2/1995 Foru Legea.

Karga-tasari dagokionez, balio-gehikuntzaren sortzealdi guztietan karga-tasa bakarra ezartzea: %12.

Hirugarrena.–Erabaki hau iragarki-taulan eta Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratzea.

Erabaki honen kontra, errekurtso hauetariko bat aurkez daiteke, hautara:

a) Administrazioarekiko auzi-errekurtsoa, Nafarroako Auzitegi Nagusiko Administrazioarekiko Auzien Epaitegiari zuzendua, bi hilabeteko epean, erabaki hau jakinarazi eta biharamunetik aurrera. Aitzinetik, eta hautara, berraztertzeko errekurtsoa aurkez daiteke, hala ere, hura eman zuen organoari berari zuzendua, hilabeteko epean, erabaki hau jakinarazi eta biharamunetik hasita; edo, bestela,

b) Gora jotzeko errekurtsoa, zuzenean Nafarroako Administrazio Auzitegiari zuzendua, hilabeteko epean, jakinarazpen honen biharamunetik hasita.

Marañonen, 2019ko urriaren 14an.–Alkatea, Laura Corres Martín.

Iragarkiaren kodea: L1913347