220. ALDIZKARIA - 2019ko azaroaren 7a

1. NAFARROAKO FORU KOMUNITATEA

1.1. XEDAPEN OROKORRAK

1.1.2. Foru Dekretuak

263/2019 FORU DEKRETUA, urriaren 30ekoa, Lurralde Kohesiorako Departamentuaren egitura organikoa ezartzen duena.

Nafarroako Foru Komunitateko Lehendakariaren abuztuaren 6ko 22/2019 Foru Dekretuaren bidez, Nafarroako Foru Komunitateko Administrazioaren departamentuen egitura eta departamentu bakoitzaren eskumenen esparrua finkatu ziren.

Era berean, abuztuaren 14ko 87/2019 Foru Dekretuaren bidez, Lurralde Kohesiorako Departamentuaren oinarrizko egitura ezarri zen.

Bidezko da, beraz, Lurralde Kohesiorako Departamentuaren egitura berria behar bezala garatzea.

Horrenbestez, Lurralde Kohesiorako kontseilariak proposaturik, eta Nafarroako Gobernuak 2019ko urriaren 30ean egindako bilkuran harturiko Erabakiarekin bat,

DEKRETATZEN DUT:

I. KAPITULUA

Xedapen orokorrak

1. artikulua. Lurralde Kohesiorako Departamentuaren eskumenen esparrua.

Lurralde Kohesiorako Departamentuak beteko ditu Nafarroako Foru Komunitateko Administrazioak gai hauetan esleituak dituen eskumenak: Nafarroako Toki Administrazioa; despopulazioaren aurkako estrategiaren kudeaketa; Nafarroako errepide sarearen proiekzioa, exekuzioa, kontserbazioa, ustiapena eta defentsa; geologia eta geoteknia; kartografia; interes orokorreko obra hidraulikoak, trenbideetakoak eta aireportuetakoak edo agintzen zaizkion antzeko obrak kudeatzea; garraioaren arloko politikaren plangintza, koordinazioa eta exekuzioa; eta indarra duten xedapenetan ematen zaizkion gainerako eskudantziak.

2. artikulua. Lurralde Kohesiorako Departamentuaren titularra.

1. Lurralde Kohesiorako Departamentuko titularrak, foru dekretu honen 1. artikuluan zehaztutako eskumenen esparruari loturik, Nafarroako Gobernuari eta Lehendakariari buruzko abenduaren 3ko 14/2004 Foru Legearen 41. artikuluan ezarritako eskudantziak izanen ditu.

2. Bereziki, departamentuak jendaurrean jarritako azpiegituren obretarako proiektuak behin-behinekoz eta behin betiko onestea dagokio, bai eta proiektu horiek jendaurrean jartzeko tramitea irekitzea eta ebaztea ere, desjabetzearen ondorioetarako.

3. Era berean, Lurralde Kohesiorako Departamentuko titularrari dagokio kide anitzeko organo hauetako buru izatea:

a) Toki Araubideko Foru Batzordekoa.

b) Lurralde Mugaketako Batzordekoa.

c) Nafarroako Garraioen Kontseilukoa.

d) Nafarroako Taxien Kontseilukoa.

e) Iruñerriko Mugikortasunaren eta Garraioaren Mahaikoa.

4. Lurralde Kohesiorako Departamentuko titularrari sostengu politiko eta teknikoa emateko unitate gisa, departamentuan kabinetea dago, Nafarroako Gobernuari eta Lehendakariari buruzko abenduaren 3ko 14/2004 Foru Legearen 19. artikuluari lotua dagoena, zuzenean Departamentuko titularraren mende.

3. artikulua. Lurralde Kohesiorako Departamentuaren egitura orokorra.

Lurralde Kohesiorako Departamentuak, bere titularraren goi-zuzendaritzapean, honako organo hauek ditu bere egituran:

a) Toki Administrazioaren eta Despopulazioaren Zuzendaritza Nagusia.

b) Herri-lanen eta Azpiegituren Zuzendaritza Nagusia.

c) Garraio Zuzendaritza Nagusia.

d) Ekonomia eta Aurrekontu Kudeaketarako eta Gastuaren Kontrolerako Zerbitzua.

e) Idazkaritza Tekniko Nagusia.

4. artikulua. Zuzendaritza nagusien eskudantziak.

Foru dekretu honen 2.2 artikuluan ezarritakoa galarazi gabe, Lurralde Kohesiorako Departamentuko zuzendaritza nagusiek, departamentuko titularraren goi zuzendaritzapean eta foru dekretu honetan bakoitzari esleitutako esparruan, Nafarroako Foru Komunitateko Administrazioari buruzko eta foru-sektore publiko instituzionalari buruzko martxoaren 11ko 11/2019 Foru Legearen 32. artikuluan eta azken xedapenetako lehenbizikoan ezarritako eskudantziak izanen dituzte eta, horietaz gainera, indarra duten xedapenek esleitzen dieten edo Lurralde Kohesiorako Departamentuko titularrak agintzen dien beste edozein.

5. artikulua. Idazkaritza Tekniko Nagusiaren eskudantziak.

Lurralde Kohesiorako Departamentuko Idazkaritza Tekniko Nagusiak, foru dekretu honen 1. artikuluan azaldutako eskumenen esparruaren barrenean, eta Lurralde Kohesiorako Departamentuko titularraren goi-zuzendaritzaren mendean, hari zuzenean atxikia baita Idazkaritza Tekniko Nagusia, Nafarroako Foru Komunitatearen Administrazioari eta foru-sektore publiko instituzionalari buruzko martxoaren 11ko 11/2019 Foru Legearen 33. artikuluan eta Nafarroako Foru Komunitatearen Administrazioko Idazkaritza Tekniko Nagusiak arautzen dituen erregelamendua onesten duen otsailaren 21eko 29/2005 Foru Dekretuan ezarri diren eskudantziak izanen ditu, 8. artikuluak aurrekontua kudeatzeko finkatzen dituenak izan ezik, baita indarra duten xedapenek ematen dizkiotenak edo Lurralde Kohesiorako Departamentuko titularrak agintzen dizkionak ere, eta eskudantziak baliatzeko behar diren ebazpenak emanen ditu. Halaber, Idazkaritza Tekniko nagusiaren ardura izanen da genero ikuspegiaren zeharkakotasuna aplikatzea departamentuaren politikak planifikatu, kudeatu eta ebaluatzean, bat etorrita Emakumeen eta Gizonen arteko Berdintasunari buruzko apirilaren 4ko 17/2019 Foru Legearekin.

6. artikulua. Zerbitzuen eginkizunak.

Zerbitzuek, departamentuko goragoko organoen zuzendaritzapean eta dagokion esparru materialean, ondoko eginkizunak izanen dituzte: beren mendeko atal edo unitate organikoak planifikatzea, koordinatzea, zuzentzea eta kontrolatzea; prozedurak arintzeko, arrazionalizatzeko eta errazteko printzipioak bultzatzea eta sustatzea; indarra duten xedapenek berariaz ezarritakoak, eta departamentuko organo eskudunek beren esku deskontzentratzen edo eskuordetzen dizkietenak.

7. artikulua. Atalen eginkizunak.

Atalei dagozkie, departamentuko goragoko organoen zuzendaritzapean eta kasuan kasuko esparru materialean, beren mendeko bulego edo unitateen jarduerak burutu, haiei buruz txostenak eman eta hierarkian goragokoari proposatzeko eginkizunak, jarduera horiek koordinatu, zuzendu eta kontrolatzeko eginkizunak, eta departamentuko organo eskudunek agintzen dizkietenak.

II. KAPITULUA

Toki Administrazioaren eta Despopulazioaren Zuzendaritza Nagusia

1. ATALA

Eskumenen esparru materiala eta egitura

8. artikulua. Toki Administrazioaren eta Despopulazioaren Zuzendaritza Nagusiaren eskumenen esparru materiala.

Toki Administrazioaren eta Despopulazioaren Zuzendaritza Nagusiak foru dekretu honetan aipatzen diren eskudantziak izanen ditu Nafarroako toki administrazioaren arloan, baita eskudantzia estrategikoak ere demografiaren erronkari eta despopulazioari dagokienez. Berariaz, hauexek dagozkio:

a) Nafarroako udalerriak mugatzeari buruzko espedienteak tramitatzea.

b) Nafarroako udalerrien mugapeak aldatzeko espedienteak tramitatzea.

c) Toki entitateak sortu, aldatu eta iraungitzeko espedienteak tramitatzea.

d) Toki entitateei baimena ematea ondasun eta eskubideak besterendu, jabetza laga, trukatu eta zergapetzeko, legeak hala eskatzen duenean.

e) Toki entitateei baimena ematea kreditu operazioak egin ditzaten, indarreko araudian ezarritako baldintza eta zehaztapenetan.

f) Nafarroako toki entitateei konpentsazio ekonomikoa ematea toki-tributuetan hobari fiskalak onesteagatik.

g) Udal zerbitzuak monopolio araubidean emateko onespena.

h) Saneamendu kanonarengatik eta batera emandako zerbitzuengatik toki entitateek ordaindu gabe dituzten diru-kopuruen ordezko ordainketa, eta toki entitateen batasun bateko partaide diren udalek bidegabeki ordaindu gabe utzi dituzten diru-ekarpenen ordezko ordainketa.

i) Nafarroako Administrazio Auzitegiaren ebazpenen betearazte subsidiarioari buruzko espedienteetan Nafarroako Gobernuak haren esku uzten dituen jarduketak.

j) Toki azpiegituren planak erregulatzen dituzten arauek Foru Komunitateko Administrazioari esleitzen dizkioten eskudantziak.

k) Gastuak baimentzea eta xedatzea, eta ordaintzeko betebeharrak aitortzea zuzendaritza nagusiari dagozkion arloetan.

l) Nahitaez desjabetzeko arloan zuzendaritza nagusi honen eskumenari dagozkion jarduketak.

m) Erronka demografikoaren eta despopulazioaren aurka borrokatzeko estrategiarekin loturiko neurriak aztertu, koordinatu, proposatu eta tramitatzea.

n) Dirulaguntzen deialdia egitea eta dirulaguntzak ematea bere eskumenen esparruarekin lotutako jardueretarako.

ñ) Indarra duten xedapenek Lurralde Kohesiorako Departamentuari esleitzen dizkioten beste batzuk, zuzendaritza nagusiak bere duen esparruan, eta bere jardueraren eremuan agintzen zaizkionak.

9. artikulua. Toki Administrazioaren eta Despopulazioaren Zuzendaritza Nagusiaren egitura.

Toki Administrazioaren eta Despopulazioaren Zuzendaritza Nagusiak zerbitzu hauek ditu bere egituran:

a) Kudeaketa eta Lankidetza Ekonomikorako Zerbitzua.

b) Toki Azpiegituren Zerbitzua.

c) Toki Entitateentzako Aholkularitza Juridikorako eta Lankidetzarako Zerbitzua.

2. ATALA

Kudeaketa eta Lankidetza Ekonomikorako Zerbitzua

10. artikulua. Kudeaketa eta Lankidetza Ekonomikorako Zerbitzuaren eginkizunak.

Kudeaketa eta Lankidetza Ekonomikorako Zerbitzuak foru dekretu honetan ezartzen diren funtzioak erabiliko ditu, arlo hauetan:

a) Toki Administrazioaren eta Despopulazioaren Zuzendaritza Nagusiaren epe erdi eta luzeko plangintza ekonomikoa eta aurrekontuak prestatu, aldatu eta kudeatzea, Ekonomia eta Aurrekontu Kudeaketarako eta Gastuaren Kontrolerako Zerbitzuarekin lankidetzan.

b) Neurriak aztertzea, toki entitateek finantzabide egonkor eta nahikoa izan dezaten.

c) Nafarroako Foru Komunitateko Administrazioaren departamentuekin batera lan egitea toki entitateekiko lankidetza ekonomikoan.

d) Toki entitateen arteko ordezko ordainketak kudeatzea.

e) Toki entitateen kredituko baimenak kudeatzea.

f) Transferentzia Arrunten Funtsa eta hura banatzeko formula prestatu eta kudeatzea.

g) Kapital Transferentzien Funtsaren kudeaketa ekonomikoa.

h) Estatuko Administraziotik eta beste entitate batzuetatik toki entitateentzat datozen diru-sarreren ordainketa kudeatzea.

i) Kudeaketa ekonomikoaren arloan, kontabilitatearen arloan eta inbertsioen eta zerbitzuen arloan, toki entitateei aholku ematea.

j) Zuzendaritza nagusiaren eskumeneko gaien inguruko azterlan ekonomikoak egitea.

k) Zuzendaritza nagusiko informazio ekonomikoa ustiatzea.

l) Toki Araubideko Foru Batzordeari eta Lurralde Mugaketako Batzordeari laguntza ematea ekonomia gaietan.

m) Indarrean dauden xedapenek esleitzen dizkioten beste batzuk, edo bere jardueraren eremuan agintzen zaizkionak.

11. artikulua. Kudeaketa eta Lankidetza Ekonomikorako Zerbitzuaren egitura.

Kudeaketa eta Lankidetza Ekonomikorako Zerbitzuak atal hauek izanen ditu:

a) Kudeaketa Ekonomiko-finantzariorako Atala.

b) Plangintzaren eta Azterlan Ekonomikoen Atala.

c) Aurrekontuari eta Kontabilitateari buruzko Aholkularitzarako Atala.

12. artikulua. Kudeaketa Ekonomiko-finantzariorako Atalaren eginkizunak.

Kudeaketa Ekonomiko-finantzariorako Atalak eginkizun hauek izanen ditu:

a) Transferentzia Arrunten Funtsaren banaketa eta ondoko ordainketa finkatzea.

b) Estatuko Administraziotik eta beste entitate batzuetatik toki entitateentzat datozen diru-sarreren ordainketa kudeatzea.

c) Toki entitateen arteko ordezko ordainketak kudeatzea.

d) Toki entitateentzako kreditu baimenen tramitazioa eta txostenak egitea.

e) Toki entitateen egoera ekonomiko finantzarioari buruzko txostenak prestatzea kredituko entitateentzat.

f) Transferentzia Arrunten Funtsaren afektazioak kontrolatu eta kudeatzea.

g) Toki Administrazioko Zuzendaritza Nagusiak tramitatu beharreko espedienteen bideragarritasun txostenak eta azterlan ekonomikoa.

h) Toki entitateek, indarreko araudia betez, aurkeztu beharreko plangintza ekonomiko eta finantzarioen onespena eta segimendua.

i) Aurrekontuaren egonkortasunaren gaineko aholkularitza.

j) Zuzendaritza nagusiaren eskumeneko gaien inguruko azterlan ekonomikoak egitea.

k) Indarrean dauden xedapenek esleitzen dizkioten beste batzuk, edo bere jardueraren eremuan agintzen zaizkionak.

13. artikulua. Plangintzaren eta Azterlan Ekonomikoen Atalaren eginkizunak.

Plangintzaren eta Azterlan Ekonomikoen Atalak eginkizun hauek izanen ditu:

a) Toki Administrazioaren eta Despopulazioaren Zuzendaritza Nagusiaren epe erdi eta luzeko plangintza ekonomikoa eta aurrekontuak prestatu, aldatu eta kudeatzea, Ekonomia eta Aurrekontu Kudeaketarako eta Gastuaren Kontrolerako Zerbitzuarekin lankidetzan.

b) Nafarroako Foru Komunitateko Administrazioaren departamentuekin batera lan egitea toki entitateekiko lankidetza ekonomikoan.

c) Zuzendaritza nagusiaren diru-sarrera eta gastuen administrazio zirkuituak ezartzea.

d) Banaketa kontua eta horko zorren geroratzea kudeatzeko, zuzendaritza nagusiari dagozkion lanak.

e) Toki entitateen inbertsioei buruzko espedienteen azterketa ekonomikoa eta bideragarritasunaren gaineko txostenak egitea, dirulaguntzei buruzko arauei jarraikiz.

f) SAP-GE’21 sisteman sartutako Azpiegituren Planak Kudeatzeko (APK) sistema kudeatzea.

g) Toki entitateetatik datorren informazioa kudeatzea, IDECAL sistemaren bidez.

h) Zuzendaritza nagusiko informazio ekonomikoa ustiatzea, baita analizatu eta hedatzea ere.

i) IDECAL sistema modernizatzea.

j) Indarrean dauden xedapenek esleitzen dizkioten beste batzuk, edo bere jardueraren eremuan agintzen zaizkionak.

14. artikulua. Aurrekontuari eta Kontabilitateari buruzko Aholkularitzarako Atalaren eginkizunak.

Aurrekontuari eta Kontabilitateari buruzko Aholkularitzarako Atalak eginkizun hauek izanen ditu:

a) Nafarroako toki entitateei aurrekontu eta kontabilitate gaietan laguntzea eta aholku ematea.

b) Nafarroako toki entitateei aholku ekonomiko finantzarioa ematea.

c) Aurrekontuen eta kontabilitatearen inguruko araudia kudeatzea eta haren gaineko aholku ematea Nafarroako toki entitateei.

d) Finantza eta aurrekontu egoerak, inbentarioak eta kostuen azterlanak finkatzeko araudia garatu eta ezartzea.

e) Kontabilitatea eramateko modulu osagarriak garatu eta ezartzea: ukitutako baliabideak, gastuen proiektua, inbertsioen eranskina, aurrekontu luzatua, zor biziaren egoera, etab.

f) Toki entitateei kontabilitate eta aurrekontu arloko prestakuntza ematea.

g) Kontabilitate eta aurrekontu arloko sistema informatiko berrien ezarpena edo daudenen hobekuntza sustatzea.

h) Indarrean dauden xedapenek esleitzen dizkioten beste batzuk, edo bere jardueraren eremuan agintzen zaizkionak.

3. ATALA

Toki Azpiegituren Zerbitzua

15. artikulua. Toki Azpiegituren Zerbitzuaren eginkizunak.

Toki Azpiegituren Zerbitzuak eginkizun hauek ditu:

a) Azterlanak egitea Nafarroako toki entitateekin lankidetzan, toki eremuko oinarrizko azpiegitura beharrezkoenak zein diren jakiteko eta etorkizuneko inbertsioen planetan azpiegitura horiek gauzatzeko plangintza egiteko.

b) Toki azpiegituren larrialdi eta premia-egoerei erantzunak emateko estrategiak eta jarduketa planak prestatzea.

c) Oinarrizko toki azpiegituren toki inbertsioen planak (TIP) prestatu, kudeatu eta gauzatzea.

d) Hiri Erabilerarako Uraren Ziklo Osoaren Nafarroako 2019-2030 Plan Zuzendariaren GIS teknologiako kartografia, hornidurari dagokion partearena, gaurkotzea eta mantentzea.

e) Zenbait organismok (Europar Batasunak, Estatuko Administrazio Orokorrak eta Nafarroako Foru Komunitateko Administrazioak) toki entitateak direla-eta emandako dirulaguntzen kudeaketa eta jarraipena.

f) Ebroko eta Iparraldeko arroetako plan hidrologikoak prestatzeko lan batzordeetan aktiboki parte hartzea.

g) Ebroko Konfederazio Hidrografikoak emandako Nafarroako Ubidetik edateko ur kontzesioa kudeatzea.

h) Hiri Erabilerarako Uraren Ziklo Osoaren Nafarroako 2019-2030 Plan Zuzendariaren kontrolean, jarraipenean eta garapenean aktiboki parte hartzea, eta jarraipen batzordea, koordinazio batzordea eta lan taldeak sortzen aktiboki aritzea.

i) Eskaera egiten duten udal, erakunde eta entitateei aholkuak eta laguntza ematea uraren eta toki azpiegituren arloan.

j) Indarrean dauden xedapenek esleitzen dizkioten beste batzuk, edo bere jardueraren eremuan agintzen zaizkionak.

16. artikulua. Toki Azpiegituren Zerbitzuaren egitura.

Toki Azpiegituren Zerbitzuak atal hauek izanen ditu:

a) Toki Azpiegituren eta Obren Atala.

b) Plangintzaren, Azterlanen eta Uraren Ziklo Osoaren Atala.

c) Kudeaketa Tekniko-administratiboaren Atala.

17. artikulua. Toki Azpiegituren eta Obren Atalaren eginkizunak.

Toki Azpiegituren eta Obren Atalak eginkizun hauek izanen ditu:

a) Toki Azpiegituren Zerbitzuari informazioa, aholkua eta sostengua ematea bere eskumeneko arloetan.

b) Toki entitateek toki azpiegituren planetan sartzeko egiten dituzten eskaeren balorazioa eta azterketa egitea, eskaeren lehentasun ordena jarriz eta planetan sar litezkeen inbertsioen zerrendak prestatzea, denboran zehar gauzatzeko egutegiarekin, ezartzen diren egitarauen arabera.

c) Toki Entitateentzako Aholkularitza Juridikorako eta Lankidetzarako Zerbitzuko eta Kudeaketa eta Lankidetza Ekonomikorako Zerbitzuko atalei laguntza ematea toki azpiegituren plan berriak ukitzen dituzten foru lege proiektuak prestatzen, eta programak eta aurkeztutako obrak hautatzeko irizpideak planteatzea.

d) Toki entitateei aholkularitza eta lankidetza teknikoa ematea toki eskumeneko oinarrizko azpiegituren arloan.

e) Obren ikuskapena, kontrola eta jarraipen teknikoa egitea. Obren gauzatze egoerari buruzko aldian behingo txostenak prestatzea.

f) Premia eta larrialdietako egoeren kudeaketa, toki azpiegituretan kalteak izan direlako.

g) Txosten-proposamenak prestatzea toki entitateei ordaintzeko toki inbertsioen planen barruan gauzatutako obrak.

h) Toki eskumeneko azpiegituren arloko dirulaguntzen deialdiak kudeatzea eta tramitatzea.

i) Nafarroako Lurraldeari buruzko Informazio Sistemako (SITNA) batzorde teknikoetan aktiboki parte-hartzea.

j) Indarrean dauden xedapenek esleitzen dizkioten beste batzuk, edo bere jardueraren eremuan agintzen zaizkionak.

18. artikulua. Plangintzaren, Azterlanen eta Uraren Ziklo Osoaren Atalaren eginkizunak.

Plangintzaren, Azterlanen eta Uraren Ziklo Osoaren Atalak eginkizun hauek beteko ditu:

a) Toki Azpiegituren Zerbitzuari informazioa, aholkua eta sostengua ematea bere eskumeneko arloetan.

b) Azterlanak egitea Nafarroako toki entitateekin lankidetzan, toki eremuko oinarrizko azpiegitura beharrezkoenak zein diren jakiteko eta etorkizuneko inbertsioen planetan azpiegitura horiek gauzatzeko plangintza egiteko.

c) Hiri Erabilerarako Uraren Ziklo Osoaren Nafarroako 2019-2030 Plan Zuzendarian bildutako horniduraren GIS teknologiako kartografia gaurkotzea eta mantentzea.

d) Plan zuzentzaileetako inbertsio proposamenak egitea, toki inbertsioen planen kontura gauzatuko direnak.

e) Ebroko eta Iparraldeko arroetako plan hidrologikoak prestatzeko lan batzordeetan parte hartzea.

f) Hiri erabilerarako uraren ziklo osoari buruzko Plan Zuzentzailearen jarraipena eta garapena egitea eta bertan parte hartzea.

g) Nafarroako Lurraldeari buruzko Informazio Sistemako (SITNA) batzorde teknikoetan aktiboki parte-hartzea. Uraren ziklo osoari buruzko Plan Zuzentzailean ur hornidurari buruzko informazio geografikoaren garapena, Nafarroako Lurraldeari buruzko Informazio Sisteman (SITNA) sartu eta argitaratzeko.

h) Ikerketak eta prospekzioak kudeatu eta garatzea, ur eskakizunak sortzen dituen arazoak konpondu ahal izateko.

i) Aholkularitza eta prebentzioa uholdeen aurka.

j) Indarrean dauden xedapenek esleitzen dizkioten beste batzuk, edo bere jardueraren eremuan agintzen zaizkionak.

19. artikulua. Kudeaketa Tekniko-administratiboaren Atalaren eginkizunak.

Kudeaketa Tekniko-administratiboaren Atalak eginkizun hauek izanen ditu:

a) Toki Azpiegituren Zerbitzuari informazioa, aholkua eta sostengua ematea bere eskumeneko arloetan.

b) Toki inbertsioen planak hautatzeko eta lehenesteko adierazleen kudeaketa sistema administratzea. Eskaerak eta zerrendak kudeatzea.

c) Toki inbertsioen planetako obren espedienteak kudeatzeko sistema koordinatzea, kontrolatzea eta parametrizatzea. GPI sistema kudeatzea eta mantentzea, eta SAP-GE’21ekin koordinatzea, arau berrietara egokitzeko.

d) Zerbitzuko dokumentuen sarrerak eta irteerak erregistratzea eta kontrolatzea. Jakinarazpen administratiboak igortzea.

e) Obrak planean sartzeko espedienteak, gorabeherak, ziurtagiriak eta ordainketak irekitzea. Espedienteen mugimenduen kontrola eta kudeaketa. Espedienteen tramitazioaren koordinazioa Kudeaketa eta Lankidetza Ekonomikorako Zerbitzuarekin, Toki Azpiegituren Zerbitzuarekin eta kontu-hartzailetzarekin.

f) Toki Azpiegituren Zerbitzuko ebazpenak eta foru aginduak prestatzea.

g) Administrazio elektronikoa ezartzeko beharrezkoak diren erreformak proposatzea eta bultzatzea. Toki inbertsioen planen espedienteetan extr@ espediente kudeatzailea ezartzeko analisia eta azterketa egitea.

h) Toki inbertsioen planen gaineko informazio estatistikoa sortzea eta ustiatzea.

i) Arreta toki entitateei: eskaerei buruzko eta espedienten egoerei buruzko informazioa, eta abar.

j) Espedienteen eta proiektuen artxiboa kudeatzea. Harremana Nafarroako Administrazio Artxiboarekin.

k) Indarrean dauden xedapenek esleitzen dizkioten beste batzuk, edo bere jardueraren eremuan agintzen zaizkionak.

4. ATALA

Toki Entitateentzako Aholkularitza Juridikorako eta Lankidetzarako Zerbitzua

20. artikulua. Toki Entitateentzako Aholkularitza Juridikorako eta Lankidetzarako Zerbitzuren eginkizunak.

Toki Entitateentzako Aholkularitza Juridikorako eta Lankidetzarako Zerbitzuak foru dekretu honetan gai hauei buruz aipatzen diren eginkizunak burutuko ditu:

a) Nafarroako toki entitateen eskumenak aztertu, analizatu eta defendatzea.

b) Nafarroako toki administrazioari lotutako arauak proposatu, aztertu eta tramitatzea.

c) Nafarroako toki entitateen udal planta eta antolaketa administratiboa aztertzea eta analizatzea, haien hobekuntza sustatu eta bultzatzeko.

d) Toki zerbitzuak batera emateko prozesuak sustatzea espazio funtzional egokietan, haien kalitatea hobetzeko, eta horretarako prestatzen diren laguntza neurrien berri ematea toki entitateei.

e) Toki entitateak elkartzeko figurak sortu, garatu, haien jarraipena egin eta ebaluatzea.

f) Unibertsitateko, Berrikuntzako eta Eraldaketa Digitaleko Departamentuarekin, toki entitateei aholkularitza ematea sistema informatiko berriak eta kudeaketa administratiborako teknika berriak ezartzeko prozesuetan, bai eta prozedura eta tramite administratiboak erraztu eta sinplifikatzeko ere.

g) Hobekuntza prozesuak aztertzea eta bultzatzea toki entitateetako langileen kudeaketaren arloan.

h) Eskatzen duten toki entitateen gobernu organoekin lankidetzan aritzea arlo juridikoan.

i) Toki entitateen jarduketen legezkotasuna eta interes orokorra kontrolatzeko eginkizun legalak betetzea.

j) Mankomunitateak sortu, aldatu eta iraungitzeari buruzko nahitaezko txostenak egitea.

k) Toki entitateak sortu, aldatu eta iraungitzeko espedienteak tramitatzea.

l) Nafarroako udalerrien arteko mugatzeko, mugapeak aldatzeko, geometrikoki hobetzeko eta errekuperatzeko espedienteak tramitatzea.

m) Nafarroako udalerrien izena, bandera, armarria eta hiriburutza aldatzeko onespenaren prozedurak kudeatzea.

n) Kudeaketa batzordeak eratzeko espedienteak kudeatzea.

ñ) Toki Araubideko Foru Batzordeari eta Lurralde Mugaketaren Batzordeari laguntza juridiko-administratiboa ematea eta haien idazkaritzako lanpostuak betetzea.

o) Toki-tributuetan onetsitako hobari fiskalen konpentsazio ekonomikoen eskaerak tramitatzea, bai eta nahitaezkoak ez diren toki zerbitzuenak ere.

p) Legeak ezartzen dituen baimenak kudeatzea ondasun eta eskubideak besterendu, laga, trukatu eta zergapetzeko.

q) Nafarroako Administrazio Auzitegiaren ebazpenen betearazte subsidiariorako prozedurak kudeatzea.

r) Desjabetze espedienteak kudeatzea eta bultzatzea.

s) Toki Entitateen Erregistroa, Interesen Erregistro Berezia, Toki Entitateen Akten Erregistroa eta Toki Ordenantzen Erregistroa kudeatzea.

t) Nafarroako toki entitateek arlo juridikoarekin lotuta egiten dizkioten txosten edo argibide eskaerei erantzutea.

u) Erronka demografikoaren eta despopulazioaren aurka borrokatzeko estrategiarekin loturiko neurriak aztertu, koordinatu, proposatu eta tramitatzea.

v) Toki Administrazioaren eta Despopulazioaren Zuzendaritza Nagusiaren informazio sistemen eta prozedura administratiboen diseinua, ezarpena eta garapena koordinatzea.

w) Indarrean dauden xedapenek esleitzen dizkioten beste batzuk, edo bere jardueraren eremuan agintzen zaizkionak.

21. artikulua. Toki Entitateentzako Aholkularitza Juridikorako eta Lankidetzarako Zerbitzuaren egitura.

Toki Entitateentzako Aholkularitza Juridikorako eta Lankidetzarako Zerbitzuak atal hauek ditu bere egituran:

a) Arauen Garapenerako eta Toki Antolamendurako Atala.

b) Tokiko Kudeaketaren Atala.

c) Toki Informazioaren eta Despopulazioaren aurkako Borrokarako Estrategiaren Atala.

d) Toki Araubidearen eta Toki Entitateetako Langileen Kudeaketaren Atala.

22. artikulua. Arauen Garapenerako eta Toki Antolamendurako Atalaren eginkizunak.

Arauen Garapenerako eta Toki Antolamendurako Atalak eginkizun hauek izanen ditu:

a) Nafarroako toki entitateen eskumenak aztertu, analizatu eta defendatzea.

b) Nafarroako toki administrazioari lotutako arauak proposatu, aztertu eta tramitatzea.

c) Intereseko azterlan eta analisi juridikoak egitea arlo hauen hobekuntza sustatu eta bultzatzeko: udal plantaren konfigurazioa, toki entitateen antolaketa administratiboa, toki entitateak elkartzeko figurak eta udal zerbitzuak.

d) Toki zerbitzuak batera emateko prozesuak sustatzea espazio funtzional egokienetan, haien kalitatea hobetzeko, eta horretarako prestatzen diren laguntza neurrien berri ematea toki entitateei.

e) Toki entitateak elkartzeko figurak sortu, garatu, haien jarraipena egin eta ebaluatzea.

f) Kudeaketa eta Lankidetza Ekonomikorako Zerbitzuarekin lankidetzan aritzea aurreko ataletako proposamenen inpaktu ekonomikoak ebaluatzeko.

g) Toki entitateentzat interesgarria den informazioa sortu, banatu eta zabaltzea, toki administrazioari dagozkion gaien gaineko konpilazio eta argitalpenak prestatzea eta administrazio eta kontratu bidezko prozedura orokorrak (bereziki euskarri informatikokoak) erraztu, arrazionalizatu eta sinplifikatzeko irizpideak eta eredu-agiriak ezartzea.

h) Toki entitateak sortu, aldatu eta iraungitzeko espedienteak tramitatzea.

i) Aholkularitza juridikoa ematea Nafarroako udalerrien arteko mugatzeko, mugapeak aldatzeko, geometrikoki hobetzeko eta errekuperatzeko espedienteetan.

j) Nafarroako udalerrien izena, bandera, armarria eta hiriburutza aldatzeko onespenaren prozedurak kudeatzea.

k) Toki Araubideko Foru Batzordeari laguntza juridiko-administratiboa ematea eta hango idazkaritzako lanpostuak betetzea.

l) Lurralde Mugaketako Batzordeari laguntza juridiko-administratiboa ematea eta hango idazkaritzako lanpostuak betetzea.

m) Nafarroako Administrazio Auzitegiaren ebazpenen betearazte subsidiariorako prozedurak tramitatzea.

n) Nafarroako Parlamentuak eta Arartekoaren bulegoak egiten dituzten eskaerak, jarduketa juridikoak eta galderak kontrolatu eta horien jarraipena eta txostenak egitea, Toki Administrazioaren eta Despopulazioaren Zuzendaritza Nagusiaren eskumenen esparruan.

ñ) Indarrean dauden xedapenek esleitzen dizkioten beste batzuk, edo bere jardueraren eremuan agintzen zaizkionak.

23. artikulua. Tokiko Kudeaketaren Atalaren eginkizunak.

Tokiko Kudeaketaren Atalak eginkizun hauek izanen ditu:

a) Toki Inbertsioen Planari buruzko txosten juridikoak ematea eta hura betearazteko prozesuan Toki Entitateentzako Aholkularitza Juridikorako eta Lankidetzarako Zerbitzuari dagozkion administrazio tramiteak egitea.

b) Legeak ezartzen dituen baimenak kudeatzea ondasun eta eskubideak besterendu, laga, trukatu eta zergapetzeko.

c) Desjabetze espedienteak kudeatzea eta bultzatzea.

d) Toki entitateekin lotura duten espedienteen egoerari buruzko azterlan eta txostenak egitea.

e) Toki-tributuetan onetsitako hobari fiskalen konpentsazio ekonomikoen eskaerak tramitatzea, bai eta nahitaezkoak ez diren toki zerbitzuenak ere.

f) Nafarroako toki entitateek hondamendi naturalak gertatzen direnean konpentsazio ekonomikoa jasotzeko egiten dituzten eskaerak tramitatzea.

g) Mankomunitateak sortu, aldatu eta iraungitzeari buruzko nahitaezko txostenak egitea.

h) Eskatzen duten toki entitateen gobernu organoekin lankidetzan aritzea arlo juridikoan.

i) Toki entitateekin lotura duten espedienteen egoerari buruzko azterlan eta txostenak egitea.

j) Toki entitateei helaraztea haiei eragiten dieten espedienteen egoerari buruzko azterlan eta txostenak.

k) Indarrean dauden xedapenek esleitzen dizkioten beste batzuk, edo bere jardueraren eremuan agintzen zaizkionak.

24. artikulua. Toki Informazioaren eta Despopulazioaren aurkako Borrokarako Estrategiaren Atalaren eginkizunak.

Toki Informazioaren eta Despopulazioaren aurkako Borrokarako Estrategiaren Atalak eginkizun hauek izanen ditu:

a) Despopulazioaren aurkako borrokaren estrategia kudeatzea.

b) Toki entitateei dagozkien informazio sistema departamentalen eta korporatiboen diseinua, ezarpena eta garapena koordinatzea.

c) Toki Administrazioaren eta Despopulazioaren Zuzendaritza Nagusiaren prozedura administratiboak kudeatzeko sistemen diseinua, ezarpena eta garapena koordinatzea.

d) Toki entitateei eta beren egiturari, antolamenduari eta funtzionamenduari buruzko azterlanak eta txostenak egitea, lurraldearen araberakoak.

e) Zuzendaritza Nagusiaren gaineko unitateekin lankidetzan aritzea azterlanak eta txostenak prestatzeko.

f) Antolaketaren eta Berrikuntza Publikoaren Zerbitzuarekin koordinatuta, toki entitateei aholkularitza ematea sistema informatiko berriak eta kudeaketa administratiborako teknika berriak ezartzeko prozesuetan, bai eta prozedura eta tramite administratiboak erraztu eta sinplifikatzeko ere.

g) Nafarroako udalerriak mugatzeko eta haien mugapeak ezartzeko espedienteak kudeatzea.

h) Zuzendaritza nagusiak Nafarroako Lurraldeari buruzko Informazio Sistemaren organoetan eta lan-taldeetan egiten duen parte-hartzea koordinatzea.

i) Toki Entitateen Erregistroa, Interesen Erregistro Berezia, Toki Entitateen Akten Erregistroa eta Toki Ordenantzen Erregistroa kudeatzea.

j) Talde administratiboa, mandatari zerbitzua eta mantentze-lanetakoa koordinatzea.

k) Indarrean dauden xedapenek esleitzen dizkioten beste batzuk, edo bere jardueraren eremuan agintzen zaizkionak.

25. artikulua. Toki Araubidearen eta Toki Entitateetako Langileen Kudeaketaren Atalaren eginkizunak.

Toki Araubidearen eta Toki Entitateetako Langileen Kudeaketaren Atalak eginkizun hauek izanen ditu:

a) Nafarroako tokiko arlotik horretarako ezartzen diren bideetatik egiten zaizkion txosten edo argibide eskaerei erantzutea, aldi berean zainduz koherentzia eta barne koordinazioa egindako galderei ematen zaizkien erantzunetan.

b) Nafarroako toki entitateei aplikagarri zaizkien balorazio txostenak ezartzen eta berrikusten parte hartzea.

c) Erroldatze Kontseiluaren Probintzia Atalean parte hartzea eta hari bere eginkizunetan laguntzea.

d) Tokiko hauteskundeak bultzatzea eta horietan aholkularitza ematea, eta kudeaketa batzordeak eratzeko espedienteak kudeatzea.

e) Toki entitateen jarduketen legezkotasuna eta interes orokorra kontrolatzeko eginkizun legalak betetzea.

f) Toki entitateen idazkaritza, kontu-hartzailetza eta diruzaintzako lanpostuak betetzeko prozesuak aztertu eta bultzatzea.

g) Laguntza juridikoa ematea Nafarroako toki entitateetan destinatutako langileen lanpostuak hautatzeko epaimahaiei eta haietan parte hartzea.

h) Zuzendaritza nagusiak deiturik idazkaritzako eta kontu-hartzailetzako lanpostu hutsak betetzeko egiten diren deialdiak eta kontratazio zerrendak kudeatzea.

i) Nafarroako Foru Komunitateko Administrazioaren beste departamentu batzuekin elkarlanean aritzea toki entitateei lotutako gaiak aztertu eta kudeatzeko.

j) Indarrean dauden xedapenek esleitzen dizkioten beste batzuk, edo bere jardueraren eremuan agintzen zaizkionak.

III. KAPITULUA

Herri-lanen eta Azpiegituren Zuzendaritza Nagusia

1. ATALA

Eskumenen esparru materiala eta egitura

26. artikulua. Herri-lanen eta Azpiegituren Zuzendaritza Nagusiaren eskumenen esparru materiala.

Herri-lanen eta Azpiegituren Zuzendaritza Nagusiak foru dekretu honetan ezarritako eskudantziak izanen ditu arlo hauetan:

a) Nafarroako errepide sarearen planeamendua egitea, programatzea, proiektatzea, gauzatzea eta zaintzea.

b) Interes orokorreko obra hidraulikoak, trenbideetakoak eta aireportuetakoak edo agintzen zaizkion antzeko obrak osorik kudeatzea, beste erakunde eta administrazio batzuekin koordinaturik, deusetan galarazi gabe haiei dagozkien eskumenak, bai proiektu fasean, bai obrak gauzatu eta ustiatzekoetan.

c) Azpiegituren planifikazioan eta proiektuetan ingurumeneko neurriak integratzea, eta zuzendaritza nagusiaren eskumeneko azpiegitura publikoekin lotutako ingurumeneko programak garatzea.

d) Zuzendaritza nagusiaren eskumena diren eraikuntza obretako eta proiektuetako segurtasuna eta osasuna.

e) Geologia eta geoteknia.

f) Topografia, geodesia eta kartografia.

g) Departamentuaren eskumeneko azpiegituren obretarako desjabetzeak, foru dekretu honen 2.2 artikuluan xedatutakoa salbu.

h) Nafarroako errepide sarearen ustiapena eta defentsa.

i) Baimenak ematea Nafarroako errepide sarearen ustiapenaren eta defentsaren arloan.

j) Zehapen prozedurak Nafarroako errepide sarearen ustiapenean eta defentsan; zuzendaritza nagusiaren titularrari dagokio prozedura hastea eta ebaztea.

k) Dirulaguntzen deialdia egitea eta dirulaguntzak ematea bere eskumenen esparruarekin lotutako jardueretarako.

l) Indarra duten xedapenek Lurralde Kohesiorako Departamentuari esleitzen dizkioten beste batzuk, zuzendaritza nagusiak bere duen esparruan, eta bere jardueraren eremuan agintzen zaizkionak.

27. artikulua. Herri-lanen eta Azpiegituren Zuzendaritza Nagusiaren egitura.

Herri-lanen eta Azpiegituren Zuzendaritza Nagusiak zerbitzu hauek ditu bere egituran:

a) Azterlan eta Proiektuen Zerbitzua.

b) Azpiegitura Berrien Zerbitzua.

c) Zainketa Zerbitzua.

2. ATALA

Azterlan eta Proiektuen Zerbitzua

28. artikulua. Azterlan eta Proiektuen Zerbitzuaren eginkizunak.

Azterlan eta Proiektuen Zerbitzuak foru dekretu honetan arlo hauen gainean adierazten diren eginkizunak izanen ditu:

a) Zuzendaritza nagusiak sustatzen dituen errepidetarako inbertsioen plangintza eta programazioa egitea.

b) Zuzendaritza nagusiak sustatzen dituen proiektuen eta Nafarroako errepide sareko obren eraikuntza proiektuen garapena osorik kudeatzea.

c) Azpiegituren planifikazioan eta proiektuetan ingurumeneko neurriak integratzea, eta zuzendaritza nagusiaren eskumeneko azpiegitura publikoekin lotutako ingurumeneko programak garatzea.

d) Geologia eta geoteknia.

e) Proiektuen eta obren segurtasuna eta osasuna, eta eraikuntza obren kalitate kontrola.

f) Topografia, geodesia eta kartografia.

g) Departamentuaren eskumeneko azpiegituren obretarako desjabetzeak.

h) Indarrean dauden xedapenek esleitzen dizkioten beste batzuk, edo bere jardueraren eremuan agintzen zaizkionak.

29. artikulua. Azterlan eta Proiektuen Zerbitzuaren egitura.

Azterlan eta Proiektuen Zerbitzuak atal hauek ditu bere egituran:

a) Proiektuen Atala.

b) Azpiegituren Ingurumen Kudeaketarako Atala.

c) Kartografia Atala.

d) Azterlan eta Plangintza Atala.

e) Desjabetze Atala.

f) Eraikuntzako Segurtasunaren eta Kalitate Kontrolaren Atala.

30. artikulua. Proiektuen Atalaren eginkizunak.

Proiektuen Atalak foru dekretu honetan adierazten diren eginkizunak izanen ditu, betiere Nafarroako errepide sareko bide azpiegiturak eta trenbide eta aireportuetakoak programatzearekin eta proiektatzearekin loturik, eta, berariaz, honako hauek:

a) Inbertsioak planifikatzea eta programatzea.

b) Errepideekin eta trenbideetako, aireportuetako eta intermodalak diren azpiegiturekin eta beste obra publiko batzuekin lotutako honako azterlan hauek egitea eta kudeatzea, betiere behin betiko onetsi arte: bideragarritasun eta informazio azterlanak, alternatiben azterlanak, plan sektorialak, aurreproiektuak eta proiektuak.

c) Aholkularitza enpresei agindutako proiektuetan, azterlanetan eta zerbitzuetan zuzendaritza lana egitea.

d) Errepide eta trenbide sareei eta aireportuetako azpiegiturei eragiten dieten hirigintzako ekimenei edo bestelakoei buruzko txostenak gainbegiratzea eta egitea, plangintzaren ikuspuntutik.

e) Proiektuak normalizatzea eta araudi teknikoa argitaratzea.

f) Behar diren ekintzak bultzatzea Nafarroako Foru Komunitateko trenbideetako eta aireportuetako azpiegiturak hobetzeko eta egokitzeko, baita beste garraio batzuekiko intermodalitatea sustatzen dutenak hobetzeko eta egokitzeko ere.

g) Nafarroako trenbideetako eta aireportuetako azpiegituren arloan eskumenak dituzten erakunde publiko nahiz pribatuekin koordinatzea.

h) Trenbideetako eta aireportuetako azpiegituren arloan ezartzen diren helburuak babestera bideratutako jarduketak sustatzea.

i) Indarrean dauden xedapenek esleitzen dizkioten beste batzuk, edo bere jardueraren eremuan agintzen zaizkionak.

31. artikulua. Azpiegituren Ingurumen kudeaketarako Atalaren eginkizunak.

Azpiegituren Ingurumen kudeaketarako Atalak foru dekretu honetan adierazten diren eginkizunak izanen ditu, betiere Herri-lanen eta Azpiegituren Zuzendaritza Nagusiaren eskumenekoak diren azpiegituren ingurumeneko neurriak integratzearekin eta aplikatzearekin loturik, eta, berariaz, honako hauek:

a) Zuzendaritza nagusiaren eskumenekoak diren plangintzetan, proiektu idazketetan eta azpiegituren eraikuntza eta zainketan ingurumen-irtenbide onenak lortzeko aholkularitza ematea, baita aurreko guztiak egiteko behar diren hondakindegietan ere.

b) Proiektuen ingurumen eraginaren azterlanak eta ingurumen ukipenen azterlanak gainbegiratzea.

c) Zuzendaritza nagusiaren proiektuen eta azpiegituren obren tratamendu estetikoarekin, ingurumenekoarekin eta apaingarriarekin lotutako neurriak prestatzea, egitea, hartzea eta aplikatzea, baita inbertsioak kudeatzea ere, halakorik bada.

d) Ingurumenaren arloan eskumenak dituzten erakundeekin bitartekaritza egitea.

e) Obren ingurumen jarraipeneko batzordeetan parte hartzea.

f) Atsedenguneak zaintzea eta Nafarroako errepide sareko bidearteetako, biribilguneetako eta begiratokietako landaketak, apaingarriak eta lorategiak mantentzea, eta horien inguruko landarediaz arduratzea.

g) Txostenak egitea eta aholkularitza ematea arlo hauetan: ingurumen prebentzioa eta babesa, zaratak sorrarazitako afekzioak eta faunak errepideetan eduki ohi dituen istripuak.

h) Azpiegitura publikoekin loturik, ingurumen arloko ikerketa, garapena eta berrikuntza.

i) Indarrean dauden xedapenek esleitzen dizkioten beste batzuk, edo bere jardueraren eremuan agintzen zaizkionak.

32. artikulua. Kartografia Atalaren eginkizunak.

Kartografia Atalak foru dekretu honetan adierazten diren eginkizunak izanen ditu, betiere topografiarekin, geodesiarekin eta kartografiarekin loturik, eta, berariaz, honako hauek:

a) Nafarroako Geodesia Aktiboaren Sarea eraikitzeko eta kudeatzeko beharrezkoak diren azpiegitura fisikoa eta sistema teknologikoak ezartzea, kudeatzea, zaintzea eta hobetzea eta gainerako datu-base topografiko eta geodesikoak mantentzea eta zaintzea.

b) Nafarroako lurraldearen aireko irudi metrikoak ateratzea, sentsore aktiboak eta pasiboak erabiliz.

c) Datu-base kartografikoak eta horietatik ateratako sail kartografikoak ezartzea eta mantentzea, horiek hiri eta lurralde sailak ezartzeko euskarri baitira.

d) Topografiarekin lotutako jarduera mota guztien plangintza, kudeaketa eta garapena.

e) Jarduera kartografikoen eta topografikoen integrazioan eskumenak dituzten unitateekin lankidetzan aritzea, Nafarroako Foru Komunitateko Administrazioaren beharrei erantzute aldera.

f) Estatuko Administrazioaren barnean kartografia arloko eskumenak dituzten organoekin lankidetzan aritzea eta Foru Komunitatean arlo horretan eskumenak dituzten toki entitateak koordinatzea eta lankidetzan aritzea.

g) Nafarroako Foru Komunitateko Administrazioak kartografiari eta topografiari buruz duen dokumentazioa artxibatzea eta zaintzea.

h) Produktu kartografikoak argitaratzea eta zabaltzea.

i) Bere eginkizunen esparruko azterlanak egitea, txostenak prestatzea edo iradokizunak egitea.

j) Bere jarduketa eremuaren barnean ikerketa, berrikuntza eta prestakuntza zientifiko eta teknikoko programak antolatzea, gauzatzea, zuzentzea, gainbegiratzea eta prestatzea, bakarrik nahiz beste entitate eta erakunde batzuekin batera, zehazki Nafarroako unibertsitateekin eta zerbitzu kartografikoetan espezializatutako beste erakunde batzuekin.

k) Zerbitzu kartografiko publiko eta pribatuak sustatzea eta bultzatzea, baita kartografiaren arloko ikerketa, irakaskuntza eta garapen teknologikoa ere.

l) Herri-lanen eta Azpiegituren Zuzendaritza Nagusiaren Errepideen Geografia-informazioko Sistema sortu eta mantentzeko beharrezkoak diren lanak koordinatzea eta garatzea.

m) Indarrean dauden xedapenek esleitzen dizkioten beste batzuk, edo bere jardueraren eremuan agintzen zaizkionak.

33. artikulua. Azterlan eta Plangintza Atalaren eginkizunak.

Azterlan eta Plangintza Atalak foru dekretu honetan adierazten diren eginkizunak izanen ditu, betiere Nafarroako errepide sareko bide azpiegiturak eta trenbide eta aireportuetakoak programatzearekin eta proiektatzearekin loturik, eta, berariaz, honako hauek:

a) Nafarroako errepide sareko errepideen funtzionaltasuna, mugikortasuna eta trafikoa aztertzeko lanak egitea.

b) Aholkularitza enpresei agindutako funtzionaltasun, mugikortasun eta trafiko azterlanen zuzendaritza teknikoa.

c) Txosten teknikoak egitea Nafarroako errepide sareko trafikoan eta funtzionaltasunean eragina duten hirigintza-jarduketei buruz.

d) Aholku ematea errepideetako edukierari eta funtzionaltasunari buruz eta trafikoko azterlanei buruz.

e) Indarrean dauden xedapenek esleitzen dizkioten beste batzuk, edo bere jardueraren eremuan agintzen zaizkionak.

34. artikulua. Desjabetze Atalaren eginkizunak.

Desjabetze Atalak foru dekretu honetan adierazten diren eginkizunak izanen ditu, betiere departamentu honen eskumeneko azpiegituretako obretarako desjabetzeak kudeatzearekin loturik, baita indarra duten xedapenek esleitzen dizkioten beste batzuk edo bere jardueraren eremuan agintzen zaizkionak ere, ondoko hauek bereziki:

a) Proiektuen lurzatien berrikuspena eta kontrola.

b) Hirigintzako antolamendua gainbegiratzea eta haren kontrol teknikoa egitea, bideetako inbertsio planekin loturik.

c) Balorazioak egitea eta horien tutoretza.

d) Adiskidetasunezko akordioak lortzea eta sinatzea.

e) Prezio-orriak egitea.

f) Desjabetutako higiezinen katastro arloko eguneratzea kudeatzea.

g) Hirigintzako garapenek bide, tren eta aireportu azpiegituretan eta azpiegitura hidraulikoetan dituzten ukipenei buruzko balorazio teknikoak eta txostenak egitea.

h) Desjabetze espedienteak kudeatzea.

i) Aurretiko gordailuengatik eta okupazioa presaka egitearen kalteengatik egiten diren ordainketak –aktetan jasoak eta/edo kontsignatuak– kontrolatzea.

j) Kalte-ordainengatik eta balio justuengatik egiten diren ordainketak tramitatzea.

k) Indarrean dauden xedapenek esleitzen dizkioten beste batzuk, edo bere jardueraren eremuan agintzen zaizkionak.

35. artikulua. Eraikuntzako Segurtasunaren eta Kalitate Kontrolaren Atalaren eginkizunak.

Eraikuntzako Segurtasunaren eta Kalitate Kontrolaren Atalak foru dekretu honetan adierazten diren eginkizunak izanen ditu, betiere obren gauzatzearekin, proiektuen eta eraikuntza-lanen segurtasun eta osasun arloarekin, geologiarekin eta geotekniarekin loturik, eta, berariaz, honako hauek:

a) Proiektugile eta obra zuzendariei aholkularitza ematea segurtasun eta osasun arloan, indarreko araudiarekin bat.

b) Hala badagokio, obretako segurtasuneko koordinazio arloko kontratuak koordinatzea, dagozkion obren zuzendaritzetan integratzeko.

c) Obrak kontratatzean, segurtasun eta osasun arloko neurriak betetzeko ikuskapena eta aholkularitza.

d) Obretako segurtasun eta osasun arloarekin lotutako guztiaren jarraipen estatistikoa.

e) Hirugarrenei prestakuntza ematea segurtasun eta osasunaren arloan.

f) Segurtasun eta osasun arloan eskumena duten beste erakunde batzuekin harremana izatea.

g) Laborategiko saioak sustatzea, egitea eta kontrolatzea.

h) Materialen laborategia kudeatzea; ziurtagiriak eta homologazioak.

i) Kalitate kontrolarekin lotutako estatistikak, txostenak eta memoriak.

j) Elkarlana, azpiegituretarako inbertsio planen gauzatzean.

k) Geologiarekin eta geotekniarekin lotutako azterlanak eta obrak planifikatzea, kudeatzea eta garatzea, eta lurren datu fisikoen baseak egitea, eta arlo horiekin lotutako beste edozein jarduketa.

l) Arrisku geologikoa duten eremuak analizatzea, bereziki ezponda harkaiztsuak aipatuz; jarduketa planak eta haien kudeaketa eta garapena.

m) Zundaketak zulatzea, putzuak eraikitzea, ezpondak egonkortzea, zuloak zaintzea eta arrisku geologikoak.

n) Espeleologiako ikerketak babestea, eta Nafarroako simak eta barrunbe geologikoak zaintzea eta defendatzea.

ñ) Zuzendaritza nagusiaren eskumeneko obrak proiektatzean eta gauzatzean geologiako eta geotekniako teknologia integratzea.

o) Aholkularitza geologikoa eta geoteknikoa ematea Nafarroako Foru Komunitateko Administrazioaren beste departamentu batzuei eta Nafarroako toki entitateei.

p) Atalean erabiltzen diren higiezinen, biltegien, lokalen, makinen eta materialen mantentze-lanak eta horiekiko arreta.

q) Indarrean dauden xedapenek esleitzen dizkioten beste batzuk, edo bere jardueraren eremuan agintzen zaizkionak.

3. ATALA

Azpiegitura Berrien Zerbitzua

36. artikulua. Azpiegitura Berrien Zerbitzuaren eginkizunak.

Azpiegitura Berrien Zerbitzuak foru dekretu honetan arlo hauen gainean adierazten diren eginkizunak izanen ditu:

a) Interes orokorreko obra hidraulikoak, trenbideetakoak eta aireportuetakoak edo agintzen zaizkion antzeko obrak osorik kudeatzea, beste erakunde eta administrazio batzuekin koordinaturik, deusetan galarazi gabe haiei dagozkien eskumenak, bai proiektu fasean, bai obrak gauzatu eta ustiatzekoetan.

b) Nafarroako Foru Komunitatearen eskumenen esparruan trenbideetako eta aireportuetako azpiegiturak eta azpiegitura intermodalak eraikitzearekin edo hobetzearekin loturiko obren proiektuak egitea eta obrak gauzatu eta kudeatzea, alderdi guztietan.

c) Nafarroako errepide sarea egokitzeko obrak eta Foru Komunitateko beste zenbait obra publiko gauzatzea.

d) Zeharkako koordinazioa, teknikoa, administratiboa eta informazio-segurtasunarena, eramatea.

e) Indarrean dauden xedapenek esleitzen dizkioten beste batzuk, edo bere jardueraren eremuan agintzen zaizkionak.

37. artikulua. Azpiegitura Berrien Zerbitzuaren egitura.

Azpiegitura Berrien Zerbitzuak atal hauek ditu bere egituran:

a) Azpiegitura Berriak Eraikitzeko Atala.

b) Egokitzapen Obren Atala.

c) Kontzesio Obren Atala.

d) Kudeaketa Administratibo Integralaren Atala.

e) Kudeaketa Teknologikorako Atala.

38. artikulua. Azpiegitura Berriak Eraikitzeko Atalaren eginkizunak.

Azpiegitura Berriak Eraikitzeko Atalak foru dekretu honetan biltzen diren eginkizunak beteko ditu, Nafarroako errepide sarean azpiegitura berrien obrak eta Foru Komunitateko beste zenbait obra publiko gauzatzeari dagokionez; halaber, agintzen zaionean, interes orokorreko obrak edo antzekoak ere gauzatuko ditu, beste erakunde eta administrazio batzuekin batera, dagozkien eskumenen kaltetan gabe.

Zehazki, eginkizun hauek hartuko ditu bere gain, unean-unean esleituak dituen obrei aplikatuak:

a) Bere eskumeneko administrazio espedienteak kudeatzea, kontrolatzea eta haien jarraipena egitea, eta zerbitzuko zuzendaritzari egoki iruditzen zaizkion ebazpenak proposatzea.

b) Zerbitzuko zuzendaritzari laguntzea obra eta laguntza kontratuak lizitatzeko agindu teknikoen agirietako baldintza orokor eta berariazkoak prestatzen.

c) Obrak egiten hasi baino lehenagoko aldian: proiektuak eta jendaurreko informazio aldian proiektuari aurkezten zaizkion alegazioak aztertzea, segurtasun eta osasun arloko izapideak kudeatzea, kalitate kontrola antolatzea, proiektuak birplanteatzea eta haien bideragarritasuna aztertzea, obrak hasteko agindua ematea, lan programa eta egutegiak onestea eta, behar denean, ukitutako zerbitzuak kudeatzea eta ukituriko erakundeekin harremanak izatea.

d) Obra gauzatzen ari denean: obren zuzendaritza, ikuskapena eta kudeaketa teknikoa, ekonomikoa eta administratiboa, eta obrak oro har aurrera eramateko behar diren jarduketa eta txosten guztiak egitea; aldian behin txostenak egitea epeak, aurrekontuak eta obrak gauzatzeko aurreikuspenak aztertzeko; kalitate kontrola; okupazio gehiago; ingurumen arloko eta segimendu arkeologikoa egiteko neurrien kontrola; hobekuntzak edo neurri osagarriak proposatzea eta garatzea, baita dagozkion proiektuak eginez ere; segurtasun eta osasun arloan araututako jarduerak bultzatzea eta garatzea; obren gauzatzeak ukitutako beste administrazio, erakunde eta pertsona partikularrekiko harremanak; agirien eta argazkien artxiboa bermatzea; eta kanpoko laguntzaileei agindutako lan teknikoak obren zuzendaritzan integratzea eta zuzentzea.

e) Obraren azken aldian: obren harrera, ikuskapena, behar diren tramitazioak, obren azken gainbegiraketa, ukitutakoen erreklamazioen kudeaketa, ingurumen baldintzak betetzen direla kontrolatzea, azken ziurtapena eta obraren azkeneko agiriak egitea.

f) Bermealdia bitartean: obraren egoera eta funtzionamendua egiaztatzea, behar diren txostenak egitea, obraren azken txostena idaztea eta, behar izanez gero, likidazioaren ziurtapena egitea.

g) Oro har, esleitzen zaion obra edo jarduketa bakoitzaren kudeaketa eta jarraipen osoa, eta, hala badagokio, dagozkion proiektuen idazketaren kudeaketa.

h) Indarrean dauden xedapenek esleitzen dizkioten beste batzuk, edo bere jardueraren eremuan agintzen zaizkionak.

39. artikulua. Egokitzapen Obren Atalaren eginkizunak:

Egokitzapen Obren Atalak foru dekretu honetan biltzen diren eginkizunak beteko ditu, Nafarroako errepide sarean azpiegitura berrien obrak eta Foru Komunitateko beste zenbait obra gauzatzeari dagokionez; halaber, eskatzen zaionean, interes orokorreko obrak edo antzekoak ere gauzatuko ditu, beste erakundeekin eta administrazioekin batera, dagozkien eskumenen kaltetan gabe.

Zehazki, eginkizun hauek hartuko ditu bere gain, unean-unean esleituak dituen obrei aplikatuak:

a) Bere eskumeneko administrazio espedienteak kudeatzea, kontrolatzea eta haien jarraipena egitea, eta zerbitzuko zuzendaritzari egoki iruditzen zaizkion ebazpenak proposatzea.

b) Zerbitzuko zuzendaritzari laguntzea obra eta laguntza kontratuak lizitatzeko agindu teknikoen agirietako baldintza orokor eta berariazkoak prestatzen.

c) Obrak egiten hasi baino lehenagoko aldian: proiektuak eta jendaurreko informazio aldian proiektuari aurkezten zaizkion alegazioak aztertzea, segurtasun eta osasun arloko izapideak kudeatzea, kalitate kontrola antolatzea, proiektuak birplanteatzea eta haien bideragarritasuna aztertzea, obrak hasteko agindua ematea, lan programa eta egutegiak onestea eta, behar denean, ukitutako zerbitzuak kudeatzea eta ukituriko erakundeekin harremanak izatea.

d) Obra gauzatzen ari denean: obren zuzendaritza, ikuskapena eta kudeaketa teknikoa, ekonomikoa eta administratiboa, eta obrak oro har aurrera eramateko behar diren jarduketa eta txosten guztiak egitea; aldian behin txostenak egitea epeak, aurrekontuak eta obrak gauzatzeko aurreikuspenak aztertzeko; kalitate kontrola; okupazio gehiago; ingurumen arloko eta segimendu arkeologikoa egiteko neurrien kontrola; hobekuntzak edo neurri osagarriak proposatzea eta garatzea, baita dagozkion proiektuak eginez ere; segurtasun eta osasun arloan araututako jarduerak bultzatzea eta garatzea; obren gauzatzeak ukitutako beste administrazio, erakunde eta pertsona partikularrekiko harremanak; agirien eta argazkien artxiboa bermatzea; eta kanpoko laguntzaileei agindutako lan teknikoak obren zuzendaritzan integratzea eta zuzentzea.

e) Obraren azken aldian: obren harrera, ikuskapena, behar diren tramitazioak, obren azken gainbegiraketa, ukitutakoen erreklamazioen kudeaketa, ingurumen baldintzak betetzen direla kontrolatzea, azken ziurtapena eta obraren azkeneko agiriak egitea.

f) Bermealdia bitartean: obraren egoera eta funtzionamendua egiaztatzea, behar diren txostenak egitea, obraren azken txostena idaztea eta, behar izanez gero, likidazioaren ziurtapena egitea.

g) Oro har, esleitzen zaion obra edo jarduketa bakoitzaren kudeaketa eta jarraipen osoa, eta, hala badagokio, dagozkion proiektuen idazketaren kudeaketa.

h) Indarrean dauden xedapenek esleitzen dizkioten beste batzuk, edo bere jardueraren eremuan agintzen zaizkionak.

40. artikulua. Kontzesio Obren Atalaren eginkizunak.

Kontzesio Obren Atalak foru dekretu honetan aipatzen diren eginkizunak izanen ditu, betiere interes orokorreko bide obren, obra hidraulikoen, trenbideetakoen eta aireportuetakoen kudeaketa integralarekin loturik, eta, berariaz, honako hauek:

a) Obra publikoak esleitzeko kontratuen jarraipen, garapen eta betetzeko lanetan laguntza ematea.

b) Proiektu eta obrak osoki kudeatzea.

c) Obraren zuzendaritzan parte hartzea.

d) Proiektuen eta obren bideragarritasuna eta zuinketa egiaztatzea.

e) Kontrol geometrikoa, kualitatiboa eta segurtasunekoa.

f) Ukitutako pertsonekin harremanetan egotea.

g) Aldaketak prestatzea.

h) Zerrenda baloratuak, prezioen berraztertzeak ziurtagiriak eta harrerak prestatzea.

i) Indarrean dauden xedapenek esleitzen dizkioten beste batzuk, edo bere jardueraren eremuan agintzen zaizkionak.

41. artikulua. Kudeaketa Administratibo Integralaren Atalaren eginkizunak.

Kudeaketa Administratibo Integralaren Atalak foru dekretu honetan adierazten diren eginkizunak izanen ditu, betiere zuzendaritza nagusiaren jarduketa administratiboekin loturik, eta, berariaz, honako hauek:

a) Inbertsioen eta lotutako datu estatistikoen bilakaeraren jarraipena.

b) Tramitatutako espedienteen normalizazioa, koordinazioa, kontrola eta jarraipena.

c) Urteko memoriak eta jardueren gaineko txostenak prestatzea.

d) Herri-lanen eta Azpiegituren Zuzendaritza Nagusiaren kontrol eta tramitazio administratiboaren zeharkako koordinazioa. Zuzendaritza Nagusiaren bulego administratiboen koordinazioa.

e) Indarrean dauden xedapenek esleitzen dizkioten beste batzuk, edo bere jardueraren eremuan agintzen zaizkionak.

42. artikulua. Kudeaketa Teknologikorako Atalaren eginkizunak.

Kudeaketa Teknologikorako Atalak foru dekretu honetan ezarritako eginkizunak izanen ditu, honako arlo hauetan:

a) Herri Lanen eta Azpiegituren Zuzendaritza Nagusiaren informatika eta proiektu informatikoak kudeatzea eta koordinatzea.

b) Nafarroako Foru Komunitateko Administrazioaren datu-babeseko eta informazioaren segurtasuneko politikan zehaztutako informazioaren segurtasun arduradunaren eginkizunak, betiere Lurralde Kohesiorako Departamentuaren eremuaren barnean, informazioaren segurtasunari buruzko indarreko araudia betetzen dela segurtatzeko eta zaintzeko, barnean dela datu pertsonalen babesa.

c) Herri-lanen eta Azpiegituren Zuzendaritza Nagusiaren informazioaren segurtasuneko arduraduna, funtsezko zerbitzuen operadorea den aldetik, Azpiegituren Babesaren eta Zibersegurtasunaren Zentro Nazionalaren “Operadore kritikoen informazio sistemen aplikagarritasunari buruzko deklarazioak” ezartzen duenaren arabera.

d) Lurralde Kohesiorako Departamentuko webgune eta gailu mugikorretarako aplikazioen irisgarritasun eskuordetuaren unitate arduradunaren eginkizunak.

e) Ekipamendu informatikoaren inbentarioaren eta erosketaren kudeaketa, Herri-lanen eta Azpiegituren Zuzendaritza Nagusiaren eremuan.

f) Administrazioa modernizatzeko eta sinplifikatzeko proiektuen kudeaketa eta koordinazioa, eta haien inplementazioa espedienteen kudeatzaile korporatiboan, Herri-lanen eta Azpiegituren Zuzendaritza Nagusiaren eremuan.

g) Indarrean dauden xedapenek esleitzen dizkioten beste batzuk, edo bere jardueraren eremuan agintzen zaizkionak.

4. ATALA

Zainketa Zerbitzua

43. artikulua. Zainketa Zerbitzuaren eginkizunak.

Zainketa Zerbitzuak foru dekretu honetan ezarritako eginkizunak izanen ditu, honako arlo hauetan:

a) Nafarroako errepide sarearen zainketa integrala.

b) Errepide sarearen ustiapena eta defentsa; arlo horretako baimenak eta zehapen espedienteak tramitatzea.

c) Nafarroako Errepideen Katalogoa eta Zeharbideen Inbentarioa kudeatzea eta horien eguneraketak tramitatzea.

d) Indarrean dauden xedapenek esleitzen dizkioten beste batzuk, edo bere jardueraren eremuan agintzen zaizkionak.

44. artikulua. Zainketa Zerbitzuaren egitura.

Zainketa Zerbitzuak atal hauek ditu bere egituran:

a) Zainketa Atala.

b) Ustiapen Atala.

c) Bidezaintza Atala.

45. artikulua. Zainketa Atalaren eginkizunak.

Zainketa Atalak foru dekretu honetan adierazten diren eginkizunak izanen ditu, betiere Nafarroako errepide sarearen zainketa integralarekin loturik eta, berariaz, honako hauek:

a) Errepideak erabilgarri eta funtzional mantentzea. Bide sarean larrialdiei erantzuteko zerbitzua. Neguan bideak erabilgarri mantentzea.

b) Bide sareko seinalizazio eta balizatze lanak.

c) Inbentarioak eta errepideen zainketa integralerako programak egitea.

d) Nafarroako errepide sareko obren proiektuak egitea, obrak gauzatzea eta kudeatzea, betiere bide sarearen zainketa osoarekin loturik.

e) Errepideak zaintzeari buruzko estatistikak, txostenak eta memoriak egitea.

f) Erakundeekin eta entitateekin harremana izatea eta koordinatzea.

g) Atalean erabiltzen diren higiezinen, biltegien, lokalen, makinen eta materialen mantentze-lanak eta horiekiko arreta.

h) Proiektuen zuzendaritza eta zainketa-zentro berrietako obrak ikuskatzea.

i) Indarrean dauden xedapenek esleitzen dizkioten beste batzuk, edo bere jardueraren eremuan agintzen zaizkionak.

46. artikulua. Ustiapen Atalaren eginkizunak.

Ustiapen Atalak foru dekretu honetan adierazten diren eginkizunak izanen ditu, betiere Nafarroako errepide sarearen ustiapenaren eta defentsarekin loturik, eta, berariaz, honako hauek:

a) Nafarroako errepideen defentsa arloan esku-hartzea eta kontrol lana egitea.

b) Baimenak tramitatzea.

c) Unitate eskudunekin elkarlanean aritzea eskabideak tramitatzeko ereduak eta inprimakiak errazteko eta telematikoki tramitatzeko.

d) Zuinketa eta onarpen aktak egitea, Zainketa Ataleko langileekin elkarlanean, aurretik baimendutako lanetan, lanak hobeki kontrolatzeko eta azkeneko emaitza hobea izateko, errepideen ustiapenari dagokionez.

e) Nafarroako errepide sarearen defentsaren ikuspuntutik errepide sareari eragiten dioten hirigintzako ekimenei edo hirugarrenen ekimenei buruzko txostenak ikuskatzea eta egitea.

f) Errepideen defentsaren araudian xedatutakoaren arabera ireki diren zehapen prozedurak tramitatzea.

g) Erakundeekin eta entitateekin harremana izatea eta koordinatzea.

h) Indarrean dauden xedapenek esleitzen dizkioten beste batzuk, edo bere jardueraren eremuan agintzen zaizkionak.

47. artikulua. Bidezaintza Atalaren eginkizunak.

Bidezaintza Atalak foru dekretu honetan adierazten diren eginkizunak izanen ditu, betiere Nafarroako errepide sarearen zainketa integralarekin loturik eta, berariaz, honako hauek:

a) Bide segurtasun arloa garatzea istripuak izateko aukerei buruzko azterlanetan, arazoen analisi sistematikoan eta konponbideen proposamenean.

b) Istripuak eta horien zergatiak ikuskatzea.

c) Istripu ugariko tarteen bilakaeraren jarraipena, eta horiek desagerrarazteko programak.

d) Zoruen eta Nafarroako errepide sarearen bilakaeraren inbentarioak egitea.

e) Nafarroako errepide sarea Kontrolatzeko Zentroaren ustiapena, honako zerbitzu hauek emanez:

–Erabiltzaileari errepide sarearen egoerari buruzko etengabeko informazioa ematea.

–Bide seinalizazioa, informazio aldakorreko panelen bidez.

–Zirkulazio edukierari buruzko informazioa lortzea.

–Zainketa Zerbitzuaren mendeko errepide guztietako SOS zutoinen sarea integratzea.

–Errepide sareko tunelen kontrol zentralizatua.

–Estazio meteorologikoek emandako informazioaren kontrol zentralizatua.

–Zainketa integralean elkarlanean aritzea. Bidezaintza neguan. Alerta egoerak.

–Errepide sareko argiztapen harguneen kontrol zentralizatua.

–Azpiegitura kritikoak kudeatzearen arduraduna.

–Aplikazio berekien segurtasun informatikoaren (SINCA) eta sare sozialen segurtasunaren arduraduna.

f) Errepide sarearen kudeaketa teknikorako inbentarioak mantentzea.

g) Nafarroako errepide sarearen edukierak. Trafikoaren eta bere eboluzioaren azterketa. Prognosia. Planeamendu alorrekin lankidetzan aritzea.

h) Errepideen argiztapenerako instalazioak, semaforoak, informazio aldakorreko panelak eta telebista kamerak jartzeko azterlanak eta proiektuak idaztea, baita obren kontratazioa eta zuzendaritza ere, hala dagokionean; eta, halaber, errepideen segurtasuna eta zainketa hobetzeko beharrezkoak diren gainerako instalazio lagungarri guztiena ere.

i) Batzorde teknikoetan parte hartzea.

j) Indarrean dauden xedapenek esleitzen dizkioten beste batzuk, edo bere jardueraren eremuan agintzen zaizkionak.

IV. KAPITULUA

Garraio Zuzendaritza Nagusia

1. ATALA

Eskumenen esparru materiala eta egitura

48. artikulua. Garraio Zuzendaritza Nagusiaren eskumenen esparru materiala.

Garraio Zuzendaritza Nagusiak foru dekretu honetan aurreikusitako eskudantziak beteko ditu, honako arlo hauekin loturik:

a) Mugikortasun, garraio eta logistika arloko politika planifikatzea, koordinatzea, antolatzea, kudeatzea eta jarraipena egitea.

b) Garraio, mugikortasun eta logistikaren arloko topaketa-guneetan parte hartzea.

c) Garraio arloko baimenak ematea.

d) Zehapen prozedurak garraio arloan; zuzendaritza nagusiaren titularrari dagokio prozedura hastea eta ebaztea.

e) Dirulaguntzen deialdia egitea eta dirulaguntzak ematea bere eskumenen esparruarekin lotutako jardueretarako.

f) Lurreko garraioko azpiegituren arloan ikerketa eta garapen teknologikoa sustatzea.

g) Departamentuko titularrari laguntzea mugikortasun, logistika eta garraio arloetan Nafarroako Foru Komunitateari eragiten dioten gai guztietan.

h) Indarra duten xedapenek Lurralde Kohesiorako Departamentuari esleitzen dizkioten beste batzuk, zuzendaritza nagusiak bere duen esparruan, eta bere jardueraren eremuan agintzen zaizkionak.

49. artikulua. Garraio Zuzendaritza Nagusiaren egitura.

Garraio Zuzendaritza Nagusiaren egituran zerbitzu hauek daude:

a) Garraioen Plangintzaren eta Araubide Juridikoaren Zerbitzua.

b) Garraioen Ikuskapen, Kudeaketa eta Antolamenduaren eta Mugikortasunaren Zerbitzua.

2. ATALA

Garraioen Plangintzaren eta Araubide Juridikoaren Zerbitzua

50. artikulua. Garraioen Plangintzaren eta Araubide Juridikoaren Zerbitzuaren eginkizunak.

Garraioen Plangintzaren eta Araubide Juridikoaren Zerbitzuak foru dekretu honetan aurreikusitako eginkizunak beteko ditu, betiere garraio arloarekin loturik, eta berariaz, honako hauek:

a) Mugikortasun eta garraioaren arloko politikak eta planak prestatzea.

b) Bidaiariak garraiatzeko zerbitzu publikoaren eta pribatuaren arloa planifikatzea.

c) Garraioaren azpiegiturak sustatzea eta garatzea: autobus geltokiak, geralekuak eta garraio zentroak.

d) Modernizazio eta berrikuntza teknologikoa sustatzea garraioaren sektorean.

e) Elkarlan eta jarduketa ildoak ezartzea era guztietako garraio zerbitzuak ematearen ardura duten eragile publiko eta pribatuekin, Nafarroako Foru Komunitatean baldintza egokiak izan daitezen gizarte eta industria politikan ezarritako helburuak betetzeko.

f) Nafarroako Foru Komunitateko Administrazioak Iruñerriko hiri garraioaren planari egiten dion ekarpen ekonomikoa jarraitu eta kontrolatzea.

g) Garraioarekin zerikusia duten jarduera eta xedapen guztietan aholku ematea eta Nafarroako Foru Komunitateko Administrazioaren beste unitateekin koordinatzea.

h) Garraio-jarduera antolatzeko arauak aztertu eta prestatzea, bai eta, planeamendua gauzatzeko, esparru juridikoan beharrezkoak diren gorabeherak ere.

i) Garraioaren arloan, txosten juridikoak ematea eta indarrean den araudiari buruzko informazioa eman eta bilketa-lana egitea.

j) Garraioaren arloko errekurtso administratiboak tramitatzea.

k) Indarrean dauden xedapenek esleitzen dizkioten beste batzuk, edo bere jardueraren eremuan agintzen zaizkionak.

51. artikulua. Garraioen Plangintzaren eta Araubide Juridikoaren Zerbitzuaren egitura.

Garraioen Plangintzaren eta Araubide Juridikoaren Zerbitzuaren egituran atal hauek daude:

a) Garraioaren Araubide Juridikoaren Atala.

b) Errepideko Garraio Publikoaren Atala.

c) Modernizazio Atala.

52. artikulua. Garraioaren Araubide Juridikoaren Atalaren eginkizunak.

Garraioaren Araubide Juridikoaren Atalak foru dekretu honetan azaltzen diren eginkizunak beteko ditu, garraio arloko alderdi juridikoekin loturik, eta, berariaz, honako hauek:

a) Garraio jardueraren araudia aztertzea eta egitea, Nafarroako Foru Komunitatearen eskumenenen arloetan.

b) Txostenak egitea garraio zerbitzuak kontratatzean eta Nafarroako Foru Komunitateko Administrazioak sustatutako eta garraio jarduerak xede dituzten dirulaguntzak ematean.

c) Foru Komunitateko, Estatuko eta Europar Batasuneko garraio arloko araudia biltzea.

d) Garraioaren eta mugikortasunaren arloko kide anitzeko organoen idazkaritza.

e) Garraio arloko administrazio errekurtsoei buruzko txostenak eta ebazpen-proposamenak egitea.

f) Garraioaren arloan espedienteak prestatzea eta berrikustea, organo jurisdikzionalei igortzeko.

g) Garraioari buruzko legeak aplikaturik Nafarroako Foru Komunitateko Administrazioari eskatzen ahal zaizkion kalte-ordainak tramitatzea eta horien gaineko ebazpenak proposatzea.

h) Zerbitzuko zuzendaritzak eskatzen dituen txosten juridikoak egitea eta aholkularitza ematea.

i) Indarrean dauden xedapenek esleitzen dizkioten beste batzuk, edo bere jardueraren eremuan agintzen zaizkionak.

53. artikulua. Errepideko Garraio Publikoaren Atalaren eginkizunak.

Errepideko Garraio Publikoaren Atalak foru dekretu honetan adierazten diren eginkizunak izanen ditu, betiere garraio arloko plangintzarekin eta kontrolarekin loturik, eta, berariaz, honako hauek:

a) Plangintza egitea eta parte-hartze publikoa sustatzea Nafarroako Foru Komunitateko Administrazioa titular duten errepideko garraio publikoko zerbitzuak berritzeko prozesuetan.

b) Errepideko garraio publikoko zerbitzuak kontratatzeko espedienteak kudeatzea.

c) Errepideko garraio publikoko zerbitzuen kudeaketaren jarraipena egitea.

d) Toki entitateekiko lankidetza bultzatzea errepideko garraio publikoko zerbitzuak sustatzeko eta hobetzeko.

e) Garraio zerbitzuak kudeatzeko emakiden eta baimenen ustiapena ebaluatzea eta kontrolatzea.

f) Errepideko garraio publikoko kontratuen jarraipen ekonomikoa egitea.

g) Operadoreei pagatzen zaizkien konpentsazio ekonomikoen espedienteak kudeatzea.

h) Zerbitzuen tarifak berrikustea eta eguneratzea.

i) Ibilbideak eta tarifak berrantolatzeko proposamenak egitea.

j) Errepideko bidaiarien garraio publikoko zerbitzuen enpresa operadoreekiko harremanak koordinatzea.

k) Geralekuak eta markesinak mantentzea eta zaintzea.

l) Geraleku berrien eraikuntza eta ezarpena sustatzea.

m) Errepideko garraio publikoko zerbitzuen informazioa eta estatistikak prestatzea eta hedatzea.

n) Indarrean dauden xedapenek esleitzen dizkioten beste batzuk, edo bere jardueraren eremuan agintzen zaizkionak.

54. artikulua. Modernizazio Atalaren eginkizunak.

Modernizazio Atalak foru dekretu honetan aipatzen diren eginkizunak beteko ditu arlo hauetan:

a) Errepideko garraio publikoa modernizatzeko sistema garatzea, ezartzea eta mantentzea.

b) Errepideko garraio publikoan ordaintzeko sistema garatzea, ezartzea eta mantentzea.

c) Proiektu teknologiko eta berritzaileak bultzatzea, Nafarroako Foru Komunitateko Administrazioko beste unitate tekniko batzuekin lankidetzan.

d) Garraio publikoaren arloko intermodalitatea eta berrikuntza bultzatzea, beste administrazio publiko eta unibertsitate batzuekin lankidetzan.

e) Informazio geografikoko sistema garatzea eta mantentzea.

f) Zuzendaritza nagusiaren gainerako ataletan informazioaren eta komunikazioaren teknologia berriak ezarri eta erabiltzeko koordinazioa.

g) Indarrean dauden xedapenek esleitzen dizkioten beste batzuk, edo bere jardueraren eremuan agintzen zaizkionak.

3. ATALA

Garraioen Ikuskapen, Kudeaketa eta Antolamenduaren
eta Mugikortasunaren Zerbitzua

55. artikulua. Garraioen Ikuskapen, kudeaketa eta Antolamenduaren eta Mugikortasunaren Atalaren eginkizunak.

Garraioen Ikuskapen, kudeaketa eta Antolamenduaren eta Mugikortasunaren Atalak foru dekretu honetan adierazten diren eginkizunak beteko ditu, betiere garraio arloko antolamenduarekin eta kudeaketarekin loturik, eta, berariaz, honako hauek:

a) Garraioarekin, logistikarekin edo mugikortasunarekin zerikusia duten jarduera eta xedapen guztietan aholku ematea eta Nafarroako Foru Komunitateko Administrazioaren beste unitateekin koordinatzea.

b) Nafarroako estrategia logistikoa eta Nafarroako eskualde logistikoen lurralde-eremuaren berrazterketa.

c) Mugikortasunari buruzko plangintza, azterlanak eta proiektuak.

d) Garraio, mugikortasun eta logistikaren arloko topaketa-guneetan parte hartzea.

e) Garraiolarien eta Garraioko Jarduera Lagungarri eta Osagarrien Erregistro Orokorra kontrolatzea eta kudeatzea.

f) Baimenak kudeatzea eta gaitasun-tituluak ematea.

g) Lanbiderako gaitasuna neurtzeko probak antolatzea eta prestakuntza-planak garatzea.

h) Garraioaren arloko ikuskapena.

i) Zehapen espedienteak tramitatzea.

j) Nafarroako garraioaren arloan Nafarroako Garraioaren Arbitraje Batzordeak agintzen dizkion eginkizunak garatzea eta betetzea.

k) Bere eremu funtzionalean eratzen edo formalizatzen diren lankidetza batzorde, proiektu eta hitzarmenetan parte hartzea, eta horien gaineko aldian behingo txostenak egitea.

l) Indarrean dauden xedapenek esleitzen dizkioten beste batzuk, edo bere jardueraren eremuan agintzen zaizkionak.

56. artikulua. Garraioen Ikuskapen, Kudeaketa eta Antolamenduaren eta Mugikortasunaren Zerbitzuaren egitura.

Garraioen Ikuskapen, Kudeaketa eta Antolamenduaren eta Mugikortasunaren Zerbitzuak atal hauek ditu bere egituran:

a) Mugikortasun, Logistika era Garraio Atala.

b) Garraioen Ikuskapenaren eta Arbitraje Batzordearen Atala.

c) Kudeaketa Atala.

57. artikulua. Mugikortasun, Logistika era Garraio Atalaren eginkizunak.

Mugikortasun, Logistika era Garraio Atalak foru dekretu honetan ezarritako eginkizunak beteko ditu, ondoren aipatzen diren gaiei loturik:

a) Nafarroako estrategia logistikoa eta lehentasunezko ekintzen garapena sustatzea.

b) Zerbitzuaren zuzendaritzari eta zuzendaritza nagusiari laguntza ematea Nafarroako garraioko eta logistikako arloarekiko harremanetan, baita garraio azpiegituren eta nodoen garapenean sartuta dauden administrazioekikoetan ere.

c) Garraio eta logistika arloko plataforma edo kluster bat martxan jartzeko aukera onena zein den ebaluatzea.

d) Iruñeko aireportua bultzatzeko ibilbide berrien azterketa sustatzea.

e) Nafarroako Mugikortasun Jasangarriaren Plan Zuzentzailearen eta Mugikortasunaren Foru Legearen prestaketan parte hartzea.

f) Teknologiaren eta mugikortasunaren joeren behatokian parte hartzea.

g) Indarrean dauden xedapenek esleitzen dizkioten beste batzuk, edo bere jardueraren eremuan agintzen zaizkionak.

58. artikulua. Garraioen Ikuskapenaren eta Arbitraje Batzordearen Atalaren eginkizunak.

Garraioen Ikuskapenaren eta Arbitraje Batzordearen Atalak foru dekretu honetan adierazten diren eginkizunak izanen ditu, betiere garraioen arloko antolamendu eta ikuskapenari loturik eta, zehazki, honako hauek:

a) Bidaiarien nahiz salgaien garraio-jardueraren ikuskapena.

b) Errepideko garraioa ikuskatzeko plana prestatzea, jarraitzea eta kontrolatzea.

c) Foruzaingoarekin, Guardia Zibilarekin eta udaltzaingoekin koordinatzea, bai eta beste administrazio publiko batzuekin ere, garraioen ikuskapenaren arloan.

d) Nafarroako errepide sareko pisaketa-baskulak mantentzea eta hobetzea.

e) Zehapen espedienteen tramitazioa, instrukzioa eta proposamena.

f) Nafarroako Garraioaren Arbitraje Batzordearen lehendakaritza.

g) Nafarroako Garraioaren Arbitraje Batzordeari esleitutako eginkizunen zuzendaritza eta kudeaketa.

h) Indarrean dauden xedapenek esleitzen dizkioten beste batzuk, edo bere jardueraren eremuan agintzen zaizkionak.

59. artikulua. Kudeaketa Atalaren eginkizunak.

Kudeaketa Atalak foru dekretu honetan adierazten diren eginkizunak beteko ditu, betiere garraio arloko antolamenduarekin eta kudeaketarekin loturik, eta, berariaz, honako hauek:

a) Garraio Enpresen eta Jarduketen Erregistroa kudeatzea. Bidaiari eta salgaien garraioaren eta jarduera osagarrien arloko baimenak kudeatzea.

b) Garraio arloko gaitasun profesionalaren tituluak erregistratzea eta ematea, eta egoki diren deialdiak eta probak antolatzea.

c) Garraio sektoreko prestakuntza sustatzea, proposatzea eta garatzea.

d) Tramitazio telematikoa ezartzea garraioaren arloko kudeaketetan eta tramiteetan.

e) Ministerioarekin koordinatzea bere eginkizunen eremuan.

f) Takografo txartelak kudeatzea eta luzatzea.

g) Gai arriskutsuen eta galkorren garraioari buruz aholku ematea.

h) Garraio arloko segurtasun aholkulariaren figurarekin loturik agindutako eginkizunak kudeatzea.

i) Indarrean dauden xedapenek esleitzen dizkioten beste batzuk, edo bere jardueraren eremuan agintzen zaizkionak.

V. KAPITULUA

Ekonomia eta Aurrekontu Kudeaketarako
eta Gastuaren Kontrolerako Zerbitzua

60. artikulua. Ekonomia eta Aurrekontu Kudeaketarako eta Gastuaren Kontrolerako Zerbitzuaren eginkizunak.

Ekonomia eta Aurrekontu Kudeaketarako eta Gastuaren Kontrolerako Zerbitzuak, zuzenean departamentuko kontseilariari atxikia, foru dekretu honetan aipatzen diren eginkizunak izanen ditu, betiere departamentuaren ekonomia eta aurrekontu kudeaketarekin eta gastuaren kontrolarekin loturik, eta, berariaz, honako hauek:

a) Departamentuaren aurrekontuen aurreproiektuaren prestaketan aholkularitza ematea.

b) Departamentuko aurrekontuen aurreproiektua koordinatu, berraztertu eta tramitatzea.

c) Aurrekontuaren kudeaketa koordinatu eta kontrolatzea, eta aholkuak ematea. Beharrezkoak diren aurrekontu-aldaketak tramitatzea.

d) Aurrekontuaren gauzatzeari buruzko informazioa prestatzea.

e) Departamentuaren epe ertaineko eta luzerako plangintza ekonomikoaren prestaketa eta aldaketa koordinatu eta tramitatzea, eta hari buruzko aholkuak ematea.

f) Departamentuko diru-sarrera eta gastuen administrazio eta ekonomia zirkuituak ezartzea, koordinatzea eta kontrolatzea.

g) Departamentuaren kontabilitate zentroak koordinatzea.

h) Gastu arruntaren, inbertsioen, kontratazioen eta dirulaguntzen analisia, kontrola eta jarraipen ekonomikoa egitea, kasuan-kasuko gastu-kudeatzaileekin elkarlanean.

i) Departamentuaren obra publikoen esleipen kontratuen kudeaketa, analisia, kontrola eta jarraipen ekonomiko-finantzarioa, egoki diren zerbitzu teknikoekin elkarlanean.

j) Ekonomiarekin eta gastuaren kontrolarekin lotutako azterlanak, zerbitzuaren eskumenen esparruari dagozkionak.

k) Departamentuan dagoen informazio ekonomikoa ustiatzea.

l) Ekonomia eta aurrekontu arloetan departamentuko zuzendaritza nagusiekin elkarlanean aritzea.

m) Azterlanak eta estatistikak.

n) Indarrean dauden xedapenek esleitzen dizkioten beste batzuk, edo bere jardueraren eremuan agintzen zaizkionak.

61. artikulua. Ekonomia eta Aurrekontu Kudeaketarako eta Gastuaren Kontrolerako Zerbitzuaren egitura.

Ekonomia eta Aurrekontu Kudeaketarako eta Gastuaren Kontrolerako Zerbitzuak atal hauek ditu bere egituran:

a) Ekonomia eta Aurrekontu Kudeaketarako Atala.

b) Kontzesio Obren Kudeaketa Ekonomikorako eta Gastuaren Kontrolerako Atala.

62. artikulua. Ekonomia eta Aurrekontu Kudeaketarako Atalaren eginkizunak.

Ekonomia eta Aurrekontu Kudeaketarako Atalak foru dekretu honetan aipatzen diren eginkizunak izanen ditu, betiere departamentuaren ekonomia eta aurrekontu kudeaketarekin loturik, eta, berariaz, honako hauek:

a) Aurrekontuei buruzko aurreproiektua prestatzeko laguntza teknikoa.

b) Departamentuko aurrekontuen aurreproiektua koordinatu, berraztertu eta tramitatzea.

c) Aurrekontuaren kudeaketa koordinatu eta kontrolatzea, eta aholkuak ematea. Beharrezkoak diren aurrekontu-aldaketak tramitatzea.

d) Aurrekontuaren gauzatzeari buruzko informazioa prestatzea.

e) Departamentuaren epe ertaineko eta luzerako plangintza ekonomikoaren prestaketa eta aldaketa koordinatu eta tramitatzea, eta hari buruzko aholkuak ematea.

f) Diru-sarrera eta gastuen administrazio eta ekonomia zirkuituak ezartzea, koordinatzea eta kontrolatzea.

g) Departamentuaren kontabilitate zentroak koordinatzea.

h) Bere jarduketa eremuaren jarduera ekonomikoa kontrolatzea eta bultzatzea.

i) Azterlanak eta estatistikak.

j) Tramitatutako espedienteak normalizatzea, koordinatzea, kontrolatzea eta haien jarraipen ekonomikoa egitea.

k) Ordaintzeko aginduak, justifikatu beharrekoak, kudeatu, jarraitu eta justifikatzea, eta departamentuaren kutxako aurrerakinen kontuak kudeatu eta kontrolatzea.

l) Indarrean dauden xedapenek esleitzen dizkioten beste batzuk, edo bere jardueraren eremuan agintzen zaizkionak.

63. artikulua. Kontzesio Obren Kudeaketa Ekonomikorako eta Gastuaren Kontrolerako Atalaren eginkizunak.

Kontzesio Obren Kudeaketa Ekonomikorako eta Gastuaren Kontrolerako Atalak foru dekretu honetan aipatzen diren eginkizunak izanen ditu, betiere kontzesio obren kudeaketa ekonomikoarekin eta departamentuaren gastuaren kontrolarekin loturik, eta, berariaz, honako hauek:

a) Departamentuaren obra publikoen esleipen kontratuen kudeaketa, analisia, kontrola eta jarraipen ekonomiko-finantzarioa, egoki diren zerbitzu teknikoekin elkarlanean.

b) Departamentuaren gastuaren bilakaera analizatzea.

c) Azterlan ekonomikoak eta departamentuaren gastuaren kontrolari buruzkoak.

d) Gastu arruntaren, inbertsioen, dirulaguntzen eta transferentzien analisia, kontrola eta jarraipen ekonomikoa egitea, kasuan-kasuko gastu-kudeatzaileekin elkarlanean.

e) Azterlan ekonomikoak eta departamentuaren gastuaren kontrolari buruzkoak eta estatistikak.

f) Tramitatutako espedienteak normalizatzea, koordinatzea, kontrolatzea eta haien jarraipen ekonomikoa egitea.

g) Indarrean dauden xedapenek esleitzen dizkioten beste batzuk, edo bere jardueraren eremuan agintzen zaizkionak.

VI. KAPITULUA

Idazkaritza Tekniko Nagusia

64. artikulua. Idazkaritza Tekniko Nagusiaren egitura.

Idazkaritza Tekniko Nagusiaren egituran atal hauek daude:

a) Araubide Juridikoaren Atala.

b) Barne Araubidearen eta Administrazio Laguntzaren Atala.

65. artikulua. Araubide Juridikoaren Atalaren eginkizunak.

Araubide Juridikoaren Atalak foru dekretu honetan aurreikusitako eginkizunak beteko ditu, betiere honako hauekin loturik: idazkaritza tekniko nagusiei dagozkien eskumen juridikoak, ondare erantzukizuneko espedienteen tramitazioa, departamentuaren eremuko politiken planifikazioan, kudeaketan eta ebaluazioan genero ikuspegiaren zeharkakotasunaren aplikazioarekin loturikoak (17/2019 Foru Legea, apirilaren 4koa, Emakumeen eta Gizonen arteko Berdintasunari buruzkoa) baita indarra duten xedapenek esleitzen dizkioten beste batzuk, edo bere jardueraren eremuan agintzen zaizkionak ere.

66. artikulua. Barne Araubidearen eta Administrazio Laguntzaren Atalaren eginkizunak.

Barne Araubidearen eta Administrazio Laguntzaren Atalak foru dekretu honetan aipatzen diren eginkizunak izanen ditu, idazkaritza tekniko nagusiei dagozkien eskumen juridikoekin loturik, eta, gainera, honako hauek:

a) Behar den guztia prestatzea funtzionamendu egokia izan dezaten departamentuaren zerbitzu administratibo eta orokorrek.

b) Idazkaritza Tekniko Nagusiaren eskumena diren langileriari buruzko gaiak tramitatzea.

c) Agirien sarrera-irteeren erregistroaz arduratzea.

d) Agiriak konpultsatzea.

e) Idazkaritza Tekniko Nagusiaren unitate organikoei alderdi administratiboan babesa ematea.

f) Indarrean dauden xedapenek esleitzen dizkioten beste batzuk, edo bere jardueraren eremuan agintzen zaizkionak.

XEDAPEN GEHIGARRIAK

Lehen xedapen gehigarria.–Eskumenak deskontzentratzeko baldintza orokorrak.

Indarra duten arauek organo bati ematen dizkioten eskumenak hierarkian menpeko diren beste organo batzuen artean deskontzentratzen ahal dira, Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratuko den xedapen orokor baten bitartez, eskumenak esleitzeko arauetan finkatutako baldintzak bete beharra galarazi gabe.

Bigarren xedapen gehigarria.–Deskontzentrazioa.

1. Departamentuko zuzendaritza nagusien eta Idazkaritza Tekniko Nagusiaren titularren esku uzten dira, bakoitzaren eskumenen esparruan, indarra duen araudiak Lurralde Kohesiorako Departamentuko kontseilariari kontratazioaren arloan esleitzen dizkion eskumen administratiboen titulartasuna eta erabilera.

2. Toki Administrazioaren eta Despopulazioaren zuzendari nagusiaren esku uzten dira ondare-erantzukizunaren alorrean, eta aipatutako eskumen eremuan, Lurralde Kohesiorako Departamentuko kontseilariari indarreko legedian esleitutako eskumen administratiboen titulartasuna eta erabilera.

3. Departamentuko Idazkaritza Tekniko Nagusiaren titularraren esku uzten dira indarra duen araudiak Lurralde Kohesiorako Departamentuaren titularrari ondare erantzukizunaren arloan esleitzen dizkion eskumen administratiboen titulartasuna eta erabilera; salbuespena izanen dira Toki Administrazioaren eta Despopulazioaren Zuzendaritza Nagusiaren eskumenen esparrukoak.

4. Garraioen Ikuskapen, Kudeaketa eta Antolamenduaren eta Mugikortasunaren Zerbitzuko zuzendariaren esku uzten dira indarra duen araudiak Garraio zuzendari nagusiari garraio arloko zehapen prozedurak ireki eta ebazteari dagokionez esleitzen dizkion eskumenen titulartasuna eta erabilera.

5. Garraioen Ikuskapen, Kudeaketa eta Antolamenduaren eta Mugikortasunaren Zerbitzuko zuzendariaren esku uzten dira indarra duen araudiak Garraio zuzendari nagusiari garraio arloko baimenei dagokienez esleitzen dizkion eskumenen titulartasuna eta erabilera.

6. Lurralde Kohesiorako Departamentuko kontseilariak indarrik gabe uzten ahalko du xedapen gehigarri honetan aipatzen den eskumen deskontzentrazioa, foru agindu baten bidez. Foru agindu hori Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratu beharko da.

Hirugarren xedapen gehigarria.–Izendapenak berrestea.

Honako izendapen hauek berresten dira, egin ziren baldintza berberetan:

a) Toki Antolamendurako Zerbitzuko zuzendariarena, izena aldatu eta hemendik aurrera Toki Entitateentzako Aholkularitza Juridikorako eta Lankidetzarako Zerbitzuko zuzendaria izanen baita.

b) Toki Azpiegituren eta Obren Azterketa, Plangintza eta Aholkularitzarako Ataleko buruarena, izena aldatu eta hemendik aurrera Toki Azpiegituren eta Obren Ataleko burua izanen baita.

c) Kudeaketa eta Lankidetza Tekniko-administratiboaren Ataleko buruarena, izena aldatu eta hemendik aurrera Kudeaketa Tekniko-administratiboaren Ataleko burua izanen baita.

d) Toki Administrazioaren Antolamenduaren Ataleko buruarena, izena aldatu eta hemendik aurrera Arauen Garapenerako eta Toki Antolamendurako Ataleko burua izanen dena.

e) Toki Entitateetako Langileen Kudeaketa eta Aholkularitza Ataleko buruarena, izena aldatu eta hemendik aurrera Toki Araubidearen eta Toki Entitateetako Langileen Kudeaketaren Ataleko burua izanen baita.

f) Espedienteen Administrazio eta Kontrolerako Ataleko buruarena, izena aldatu eta hemendik aurrera Kudeaketa Administratibo Integralaren Ataleko burua izanen baita.

g) Bide Segurtasunaren eta Kontrol Zentroaren Ataleko buruarena, izena aldatu eta hemendik aurrera Bidezaintza Ataleko burua izanen baita.

Laugarren xedapen gehigarria.–Unitateak bere horretan uztea.

Foru dekretu hau garatzeko neurriak hartu bitartean, atalarena baino maila txikiagokoak diren unitate organikoek berdin segituko dute eta oraingo izenari eta eginkizunei eutsiko diete. Behin-behinekoz egitura berriko organoei atxikiko zaizkie, orain arte betetzen zituzten eginkizunen arabera.

Bosgarren xedapen gehigarria.–Zenbait burutza betetzeko baldintzak.

Ondoren aipatzen diren burutzak prestasun osoz eta erabateko dedikazioz beteko dira, eta horiek betetzeagatik dagokion osagarria jasoz:

a) Herri-lanen eta Azpiegituren Zuzendaritza Nagusian:

–Azpiegituren Ingurumen kudeaketarako Ataleko burutza.

–Azterlan eta Plangintza Ataleko burutza.

–Desjabetze Ataleko burutza.

–Eraikuntzako Segurtasunaren eta Kalitate Kontrolaren Ataleko burutza.

–Bidezaintza Ataleko burutza.

–Kontzesio Obren Ataleko burutza.

–Ekonomia eta Aurrekontu Kudeaketarako Ataleko burutza.

–Kudeaketa Teknologikorako Ataleko burutza.

b) Ekonomia eta Aurrekontu Kudeaketarako eta Gastuaren Kontrolerako Zerbitzua:

–Ekonomia eta Aurrekontu Kudeaketarako Ataleko burutza.

Seigarren xedapen gehigarria.–Hainbat unitate organikoren burutza betetzeko baldintzak.

Hauek dira ondoren aipatzen diren unitate organikoen burutzak betetzeko behar diren baldintzak:

1. Toki Administrazioaren eta Despopulazioaren Zuzendaritza Nagusian:

a) Toki Azpiegituren eta Obren Atala:

B maila.

Titulazioa: arkitekto teknikoa edo ingeniari teknikoa.

Gidabaimena.

b) Kudeaketa Tekniko-administratiboaren Atala.

C maila.

Administrari lanpostu baterako izendatu izana.

c) Plangintzaren, Azterlanen eta Uraren Ziklo Osoaren Atala:

A edo B maila.

Titulazioa: ingeniaria, ingeniari teknikoa edo arkitekto teknikoa.

Gidabaimena.

d) Toki Araubidearen eta Toki Entitateetako Langileen Kudeaketaren Atala:

A maila.

Administrazio publikoko teknikari (arlo juridikoa) lanpostu baterako izendatu izana.

e) Arauen Garapenerako eta Toki Antolamendurako Atala:

A maila.

Titulazioa: Zuzenbidean lizentzia edo gradua izatea.

f) Toki Informazioaren eta Despopulazioaren aurkako Borrokarako Estrategiaren Atala:

A maila.

Titulazioa: zuzenbidean lizentzia edo gradua izatea, informatikaren edo geografo izateko, sistema informatikoetako goi mailako teknikari izateko edo antolaketako goi-mailako teknikaria izateko lanpostu baterako izendatu izana.

2. Herri-lanen eta Azpiegituren Zuzendaritza Nagusian:

a) Azpiegituren Ingurumen Kudeaketarako Atala:

A edo B maila.

Titulazioa: hauetako titulu bat izatea: bide, ubide eta portuetako ingeniaria, herri lanetako ingeniari teknikoa, ingeniaritza zibileko gradua, ingeniaritza zibileko gradua + bide, ubide eta portuetako ingeniariaren lanbide arauturako gaikuntza ematen duen master titulua, Biologiako lizentzia, nekazaritza ingeniaria, nekazaritza ingeniariaren lanbide arauturako gaikuntza ematen duen gradu eta master titulua, nekazaritza ingeniari tekniko titulua, edo nekazaritza ingeniari teknikoaren lanbidean aritzeko gaikuntza ematen duen gradu titulua.

b) Azterlan eta Plangintza Atala:

A edo B maila.

Titulazioa: hauetako titulu bat izatea: bide, ubide eta portuetako ingeniaria, herri lanetako ingeniari teknikoa, ingeniaritza zibileko gradua, ingeniaritza zibileko gradua + bide, ubide eta portuetako ingeniariaren lanbide arauturako gaikuntza ematen duen master titulua.

c) Desjabetze Atala:

A edo B maila.

Titulazioa: hauetako titulu bat izatea: bide, ubide eta portuetako ingeniaria, herri lanetako ingeniari teknikoa, ingeniaritza zibileko gradua, ingeniaritza zibileko gradua + bide, ubide eta portuetako ingeniariaren lanbide arauturako gaikuntza ematen duen master titulua; industria ingeniaria, industria ingeniari teknikoa edo industria ingeniaritzako gradua; edo nekazaritza ingeniaria, nekazaritza ingeniari teknikoa edo nekazaritza ingeniari teknikoaren lanbidean aritzeko gaikuntza ematen duen gradu titulua.

d) Eraikuntzako Segurtasunaren eta Kalitate Kontrolaren Atala:

A edo B maila.

Titulazioa: hauetako titulu bat izatea: bide, ubide eta portuetako ingeniaria, herri lanetako ingeniari teknikoa, ingeniaritza zibileko gradua, ingeniaritza zibileko gradua + bide, ubide eta portuetako ingeniariaren lanbide arauturako gaikuntza ematen duen master titulua; geologiako edo kimikako gradua edo lizentzia; industria ingeniaria, industria ingeniari teknikoa edo industria ingeniaritzako gradua.

e) Kontzesio Obren Atala:

A edo B maila.

Titulazioa: hauetako titulu bat izatea: bide, ubide eta portuetako ingeniaria, herri lanetako ingeniari teknikoa, ingeniaritza zibileko gradua, ingeniaritza zibileko gradua + bide, ubide eta portuetako ingeniariaren lanbide arauturako gaikuntza ematen duen master titulua, industria ingeniaria, industria ingeniari teknikoa, industria ingeniaritzako gradua, nekazaritza ingeniaria, nekazaritza ingeniari teknikoa, nekazaritza ingeniari teknikoaren lanbidean aritzeko gaikuntza ematen duen gradua.

f) Kudeaketa Administratibo Integralaren Atala:

B edo C maila.

g) Kudeaketa Teknologikorako Ataleko burutza:

A edo B maila.

Titulazioa: Unibertsitateko lizentzia, diploma edo gradu titulua edukitzea.

h) Bidezaintza Atala:

A edo B maila.

Titulazioa: hauetako titulu bat izatea: bide, ubide eta portuetako ingeniaria, herri lanetako ingeniari teknikoa, ingeniaritza zibileko gradua, ingeniaritza zibileko gradua + bide, ubide eta portuetako ingeniariaren lanbide arauturako gaikuntza ematen duen master titulua, industria ingeniari teknikoa edo industria ingeniaritzako gradua.

3. Garraio Zuzendaritza Nagusian:

a) Mugikortasun, Logistika era Garraio Atala:

A edo B maila.

4. Ekonomia eta Aurrekontu Kudeaketarako eta Gastuaren Kontrolerako Zerbitzua:

a) Ekonomia eta Aurrekontu Kudeaketarako Ataleko burutza:

A edo B maila.

Administrazio publikoko teknikaria izateko (arlo ekonomikoa) lanpostu baterako izendatua izana, edo enpresa zientzietako diplomaduna.

Zazpigarren xedapen gehigarria.–Unitate organikoak kentzea.

1. Toki Administrazioaren eta Despopulazioaren Zuzendaritza Nagusiko unitate organiko hauek kentzen dira:

–Toki Antolamendurako Zerbitzua.

–Toki Azpiegituren eta Obren Azterketa, Plangintza eta Aholkularitzarako Atala.

–Kudeaketa eta Lankidetza Tekniko-administratiboaren Atala.

–Toki Entitateetako Langileen Kudeaketa eta Aholkularitza Atala.

–Toki Administrazioaren Antolamenduaren Atala.

2. Herri-lanen eta Azpiegituren Zuzendaritza Nagusiko unitate organiko hauek kendu dira:

–Eraikuntza Zerbitzua.

–Ingurumena Zaintzeko Atala.

–Espedienteen Administrazio eta Kontrolerako Atala.

–Bide Segurtasunaren eta Kontrol Zentroaren Atala.

3. Garraio Zuzendaritza Nagusiko unitate organiko hauek kendu dira:

–Garraio Zerbitzua.

–Analisi eta Azterlan Atala.

XEDAPEN IRAGANKORRA

Xedapen iragankor bakarra.–Kredituen egozpena.

Foru dekretu honen bidez sortu edo aldatu diren zerbitzu eta atalen aurrekontu xedapenak kasuan kasuko eginkizunak orain arte bete dituzten organoen bidezko aurrekontuko partidetako kredituei egotziko zaizkie, 2019ko aurrekontu ekitaldia amaitu arte.

XEDAPEN INDARGABETZAILEA

Xedapen indargabetzaile bakarra.–Arauak indargabetzea.

Indarrik gabe gelditzen dira irailaren 21eko 78/2016 Foru Dekretuaren 70. artikulutik 85. artikulura (foru dekretu horrek Landa Garapeneko, Ingurumeneko eta Toki Administrazioko Departamentuaren egitura organikoa ezarri zuen); orobat, urtarrilaren 11ko 1/2017 Foru Dekretuaren 63. artikulutik 93. artikulura (foru dekretu horrek Garapen Ekonomikorako Departamentuaren egitura organikoa ezarri zuen), eta foru dekretu honetan xedatutakoaren aurka dauden maila bereko edo beheragoko xedapen guztiak.

AZKEN XEDAPENAK

Azken xedapenetako lehena.–Aurrekontuko aldaketak.

Ahalmena ematen zaio Ekonomia eta Ogasun Departamentuko titularrari foru dekretu honetan ezarritakoa betetzeko beharrezkoak diren aurrekontu aldaketak egin ditzan.

Azken xedapenetako bigarrena.–Garatzeko ahalmenak.

Ahalmena ematen zaio Lurralde Kohesiorako Departamentuko kontseilariari foru dekretu honetan ezarritakoa garatzeko beharrezkoak diren xedapenak eman ditzan.

Azken xedapenetako hirugarrena.–Indarra hartzea.

Foru dekretu honek Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratu eta biharamunean sortuko du indarra.

Iruñean, 2019ko urriaren 30ean.–Nafarroako Gobernuko lehendakaria, María Chivite Navascués.–Lurralde Kohesiorako kontseilaria, Bernardo Ciriza Pérez.

Iragarkiaren kodea: F1913757