220. ALDIZKARIA - 2019ko azaroaren 7a

2. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA

2.2. XEDAPEN ETA IRAGARKIAK, HERRIEN ARABERA ANTOLATUAK

LARRAGA

Soberako lurzatien kalifikazioa, gero saltzeko.
Hasierako onespena

Larragako Udalak, 2019ko urriaren 22an egin bilkuran, erabaki zuen hasiera batez onartzea jarraian ageri diren espazioak soberako lurzati gisa kalifikatzea, gero jabe mugakideei saltzeko:

A) Eraikitako zatia 2-274 lurzatian. 45 m²-ko eraikina da, behe solairuan. 2-276 lurzatiaren azpian dago, eta eraikuntzaren beheko solairua okupatzen du (zuzenean saldu nahi da, gero 2-275 lurzati mugakidearekin elkartzeko).

B) Lurzati libre pribatuaren zatia 2-274 lurzatian. 6 m² lur dira, eta mehelina 2-273 lurzatiarekin formalki erregularizatzearen ondorio dira (zuzenean saldu nahi da, gero 2-273 lurzati mugakideari gehitzeko).

C) Eraikitako zatia 2-101 lurzatian. 24,00 m²-ko eraikuntza da, eta beheko eta lehen solairuak ditu; beheko solairuak 17,79 m² okupatzen ditu (gaur egun orubea da, bota egin zen-eta). Lurzatiaren mendebaldeko ertzean dago, eta bat egiten du 2-103 lurzatiaren atzeko zatiarekin (zuzenean saldu nahi da, gero 2-1013 lurzati mugakideari gehitzeko).

Espedientea jendaurrean egonen da hilabetez, iragarki hau Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratu eta biharamunetik zenbatzen hasita, interesdunek aztertu eta egokiak iruditzen zaizkien erreklamazioak, kexak edo oharrak aurkez ditzaten; hori guztia Nafarroako Toki Administrazioari buruzko uztailaren 2ko 6/1990 Foru Legearen 102. eta 103. artikuluetan eta urriaren 18ko 280/1990 Foru Dekretuaren bidez onetsitako Nafarroako Toki Entitateen Ondasunen Erregelamenduaren 10. eta 12. artikuluetan aurreikusitakoari jarraikiz.

Larragan, 2019ko urriaren 23an.–Alkatea, Carlos Suescun Sotés.

Iragarkiaren kodea: L1913515