220. ALDIZKARIA - 2019ko azaroaren 7a

2. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA

2.2. XEDAPEN ETA IRAGARKIAK, HERRIEN ARABERA ANTOLATUAK

LAKUNTZA

UE 3. unitatea birzatitzeko proiektua. Hasierako onespena

Udalak, 2019ko urriaren 17an egin bilkuran, erabaki zuen hasiera batez onestea Lakuntzako Hiri Antolamendurako Plan Orokorreko UAU 3.2. unitatea birzatitzeko proiektua, Lakuntzako Udalak sustatua.

Lurraldearen Antolamenduari eta Hirigintzari buruzko Foru Legearen testu bategina onesten duen uztailaren 26ko 1/2017 Legegintzako Foru Dekretuaren 152. eta 74. artikuluetan eta horiekin bat heldu direnetan ezarritakoari jarraikiz, jendaurreko epea zabaltzen da, hogei egun baliodunean, iragarki hau Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratu eta biharamunetik hasita, interesdunek bidezko alegazioak aurkez ditzaten.

Lakuntzan, 2019ko urriaren 24an.–Alkatea, Patxi Xabier Razkin Sagastibeltza.

Iragarkiaren kodea: L1913653