220. ALDIZKARIA - 2019ko azaroaren 7a

2. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA

2.2. XEDAPEN ETA IRAGARKIAK, HERRIEN ARABERA ANTOLATUAK

ALLO

2/2019 aurrekontu-aldaketa. Behin betiko onespena

2019ko 149. Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratu zen, abuztuaren 1ean, 2/2019 aurrekontu-aldaketa hasiera batean onesteko erabakia. Jendaurreko epean inork alegaziorik aurkeztu ez duenez, aurrekontu-aldaketa hori behin betiko onetsi eta argitara ematen da, behar diren ondorioak izan ditzan; hori guztia, Nafarroako Toki Ogasunei buruzko martxoaren 10eko 2/1995 Foru Legea aurrekontuen eta gastu publikoaren alorretan garatzen duen irailaren 21eko 270/1998 Foru Dekretuaren 33. artikuluan xedatuari jarraikiz.

Kreditu berezia

GASTUAK:

9200.1310002 aurrekontu-aplikazioa. Aldi baterako garbitzaileak. Zenbatekoa: 10.605,00 euro.

22100.1600002 aurrekontu-aplikazioa. Langileen Gizarte Segurantza. Zenbatekoa: 3.677,61 euro.

Gastuak, guztira: 14.282,61 euro.

DIRU-SARRERAK:

9200.2120000 aurrekontu-aplikazioa. 14.282,61 euro.

Diru-sarrerak, guztira: 14.282,61 euro.

Aditzera ematen da, orok jakin dezan, eta ohartarazten da behin betiko onespen hau aurkaratzen ahal dela, bide hauetako bat erabiliz:

A) Berraztertzeko errekurtsoa aurkeztuz Alloko Udaleko Osoko Bilkuran, hilabeteko epean, iragarki hau Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratu eta biharamunetik hasita.

B) Administrazioarekiko auzi-errekurtsoa zuzenean aurkeztuz Nafarroako Justizia Auzitegi Nagusian, bi hilabeteko epean, iragarki hau Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratu eta biharamunetik hasita.

C) Gora jotzeko errekurtsoa, Nafarroako Administrazio Auzitegiari zuzendua, hilabeteko epean, iragarki hau Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratzen denetik hasita.

Allon, 2019ko urriaren 18an.–Alkate udalburua, Susana Castanera Gómez.

Iragarkiaren kodea: L1913441