220. ALDIZKARIA - 2019ko azaroaren 7a

2. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA

2.2. XEDAPEN ETA IRAGARKIAK, HERRIEN ARABERA ANTOLATUAK

ABAIGAR

Herri-lurzati baten aprobetxamendua enkante publikoan

Abaigarko Udalak 2019ko urriaren 21eko osoko bilkuran hartutako erabakiaren ondorioz, enkante bidezko adjudikazioa eginen du, honako honena: Abaigarko 1/1016B herri-lurretako lurzatia. Hori guztia Nafarroako Toki Administrazioari buruz indarra duen uztailaren 2ko 6/1990 Foru Legean eta Nafarroako Toki Entitateen Ondasunen gainean urriaren 18ko 280/1990 Foru Dekretuaren bidez onetsitako Erregelamenduan xedatuari jarraikiz.

Enkantea ordu bat eta erdietan eginen da, iragarkia Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratu eta biharamunaren hurrengo egun baliodunean, Abaigarko Herriko Etxeko osoko bilkuren aretoan, ahozko posturen bidez.

Enkantearen baldintza-agiria interesdunen eskura dago Udal Idazkaritzan, jendea hartzeko orduetan.

Abaigarren, 2019ko urriaren 22an.–Alkatea, Gorka Alegría Saralegui.

Iragarkiaren kodea: L1913444