220. ALDIZKARIA - 2019ko azaroaren 7a

1. NAFARROAKO FORU KOMUNITATEA

1.7. BESTELAKOAK

72/2019 EBAZPENA, urriaren 30ekoa, Nafarroako Zerga Ogasuneko Lur-ondasunen eta Ondarearen gaineko Tributuen Zerbitzuko zuzendariak emana, Erronkariko balorazio txostena onesten duena.

Lur-ondasunen eta Ondarearen gaineko Tributuen Zerbitzuko zuzendariaren urriaren 21eko 70/2019 Ebazpenaren bidez, Erronkariko balorazio txostena berrikusteko batzorde mistoa eratzea erabaki zen.

2019ko urriaren 29an egindako bilkuran, batzorde mistoak balorazio txostenaren behin betiko edukia finkatu zuen, eta hura onesteko proposamen loteslea egin zion Nafarroako Zerga Ogasunari.

Horrenbestez, Nafarroako Lurralde Aberastasunaren Erregistroari eta Katastroei buruzko azaroaren 21eko 12/2006 Foru Legearen 36.5 artikuluan xedatutakoarekin bat,

EBAZTEN DUT:

Lehenbizikoa.–Erronkariko balorazio txostena onestea, batzorde mistoak 2019ko urriaren 29ko bilkuran egindako proposamen loteslearen arabera.

Bigarrena.–Ebazpen hau Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitara dadila agintzea, eta aipatu balorazio txostenaren eduki osoa udal interesdunaren bulegoetan jartzea jendaurrean, hogei egun naturaleko epean, Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratu eta biharamunetik hasita.

Hirugarrena.–Interesdun guztiei ohartaraztea ebazpen honen aurka gora jotzeko errekurtsoa jartzen ahal dutela, Ekonomia eta Ogasuneko kontseilariari zuzendua, aurreko puntuan adierazitako jendaurreko epea bukatu eta biharamunetik hasita hilabeteko epean.

Laugarrena.–Erronkariko balorazio txostenaren testu osoa Nafarroako Gobernuaren web-orrian argitaratzeko agintzea:

https://catastro.navarra.es/servicios/Ponencias.aspx

Bosgarrena.–Ebazpen hau Erronkariko Udalari igortzea, onetsitako balorazio txostenaren kopiarekin batera.

Iruñean, 2019ko urriaren 30ean.–Lur-ondasunen eta Ondarearen gaineko Tributuen Zerbitzuko zuzendaria. Haren ordez, Diru-bilketa Zerbitzuko zuzendaria (Nafarroako Zerga Ogasuneko zuzendari kudeatzailearen urriaren 24ko 664/2017 Foru Agindua), Javier Ezpeleta Iraizoz.

Iragarkiaren kodea: F1913770