213. ALDIZKARIA - 2019ko urriaren 28a

1. NAFARROAKO FORU KOMUNITATEA

1.4. DIRU-LAGUNTZAK, LAGUNTZAK ETA BEKAK

1029/2019 EBAZPENA, urriaren 17koa, Nafar Lansare-Nafarroako Enplegu Zerbitzuko zuzendari kudeatzaileak emana, zeinaren bidez aldatzen baita 5.A b) oinarria honako deialdi honetan: dirulaguntzen deialdia, 45 urtetik goitikoen luzaroko langabezia prebenitzeko eta murrizteko programak Nafarroan garatzen dituzten entitateentzat. Deialdia irailaren 11ko 928/2019 Ebazpenaren bidez onetsi zen.

Nafar Lansare-Nafarroako Enplegu Zerbitzuko zuzendari kudeatzailearen irailaren 11ko 928/2019 Ebazpenaren bidez onetsi ziren dirulaguntzen deialdi bat eta hura arautzeko oinarriak, 45 urtetik goitikoen luzaroko langabezia prebenitzeko eta murrizteko programak Nafarroan garatzen dituzten entitateentzat, hain zuzen.

Prestakuntza moduluak eguneratu direnez, aipatu deialdiaren 5. oinarriaren A b) apartatuko lehen paragrafoa aldatu behar da. Oinarri horrek izenburu du “Dirulaguntzaren zenbatekoa eta gastu diruz lagungarriak”, eta aipatu A b) apartatua prestakuntza gastuei dagokie.

Hau ezartzen da lehen paragrafoan: “Parte hartzen duen pertsona eta ordu bakoitzeko, 6,87 euroko modulu bat lagunduko da diruz; gehienez 10.000 euro lanaldi osoko tutore bakoitzeko. Entitateak proposatzen baldin badu jende gehiagori edo gutxiagori ematea arreta, egoki den proportzioan emanen da dirulaguntza”. Horren ordez honako hau jarri behar da: “Eman beharreko zenbatekoa prestakuntza jardueraren lanbide arloaren araberakoa izanen da, eta jarraian agertzen den koadroan dagokion modulua biderkatuko da ordu kopuruaz eta proiektatutako parte-hartzaile kopuruaz, gehienez 10.000 euro lanaldi osoko tutore bakoitzeko. Entitateak proposatzen baldin badu jende gehiagori edo gutxiagori ematea arreta, egoki den proportzioan emanen da dirulaguntza.

LANBIDE ARLOA

EUROAK
ORDUKO

ADMINISTRAZIOA ETA KUDEAKETA

7,62

GORPUTZ ETA KIROL JARDUERAK

8,23

NEKAZARITZA

8,00

ARTE GRAFIKOAK

7,83

MERKATARITZA ETA MARKETINA

7,69

ELEKTRIZITATEA ETA ELEKTRONIKA

9,32

FABRIKAZIO MEKANIKOA

8,22

OSTALARITZA ETA TURISMOA

7,72

INFORMATIKA ETA TELEKOMUNIKAZIOAK

8,05

INSTALAZIOA ETA MANTENTZE-LANAK

9,18

IRUDI PERTSONALA

8,08

IRUDIA ETA SOINUA

7,95

ELIKAGAIEN INDUSTRIAK

7,94

ZURGINTZA, ALTZARIGINTZA ETA KORTXOGINTZA

8,28

KIMIKA

8,72

OSASUNGINTZA

7,72

SEGURTASUNA ETA INGURUMENA

7,94

GIZARTE ETA KULTURA ZERBITZUAK ETA KOMUNITATEARENTZAKO ZERBITZUAK

7,38

GARRAIOA ETA IBILGAILUEN MANTENTZE-LANAK

8,05

Aurreko koadroan jasotzen ez diren lanbide arloetako gaitasun teknikoen prestakuntzaren kasuan, baita gainerako prestakuntzaren kasuan ere, modulua 8 eurokoa izanen da, parte-hartzaile bakoitzeko eta prestakuntzako ordu bakoitzeko”.

Horrenbestez, Nafar Lansare-Nafarroako Enplegu Zerbitzuaren estatutuak onesten dituen abenduaren 2ko 263/2015 Foru Dekretuaren 12. artikuluan emandako ahalmenak erabiliz,

EBAZTEN DUT:

1. Aipatu 5.A b) oinarria aldatzea honako deialdi honetan: dirulaguntzen deialdia, 45 urtetik goitikoen luzaroko langabezia prebenitzeko eta murrizteko programak Nafarroan garatzen dituzten entitateentzat. Deialdia irailaren 11ko 928/2019 Ebazpenaren bidez onetsi zen. Honela geldituko da:

“b) Prestakuntza gastuak:

Eman beharreko zenbatekoa prestakuntza jardueraren lanbide arloaren araberakoa izanen da, eta jarraian agertzen den koadroan dagokion modulua biderkatuko da ordu kopuruaz eta proiektatutako parte-hartzaile kopuruaz, gehienez 10.000 euro lanaldi osoko tutore bakoitzeko. Entitateak proposatzen baldin badu jende gehiagori edo gutxiagori ematea arreta, egoki den proportzioan emanen da dirulaguntza.

LANBIDE ARLOA

EUROAK
ORDUKO

ADMINISTRAZIOA ETA KUDEAKETA

7,62

GORPUTZ ETA KIROL JARDUERAK

8,23

NEKAZARITZA

8,00

ARTE GRAFIKOAK

7,83

MERKATARITZA ETA MARKETINA

7,69

ELEKTRIZITATEA ETA ELEKTRONIKA

9,32

FABRIKAZIO MEKANIKOA

8,22

OSTALARITZA ETA TURISMOA

7,72

INFORMATIKA ETA TELEKOMUNIKAZIOAK

8,05

INSTALAZIOA ETA MANTENTZE-LANAK

9,18

IRUDI PERTSONALA

8,08

IRUDIA ETA SOINUA

7,95

ELIKAGAIEN INDUSTRIAK

7,94

ZURGINTZA, ALTZARIGINTZA ETA KORTXOGINTZA

8,28

KIMIKA

8,72

OSASUNGINTZA

7,72

SEGURTASUNA ETA INGURUMENA

7,94

GIZARTE ETA KULTURA ZERBITZUAK ETA KOMUNITATEARENTZAKO ZERBITZUAK

7,38

GARRAIOA ETA IBILGAILUEN MANTENTZE-LANAK

8,05

Aurreko koadroan jasotzen ez diren lanbide arloetako gaitasun teknikoen prestakuntzaren kasuan, baita gainerako prestakuntzaren kasuan ere, modulua 8 eurokoa izanen da, parte-hartzaile bakoitzeko eta prestakuntzako ordu bakoitzeko”.

Tutoreek ezin izanen dute, inola ere, prestakuntza eman.

Gastu guztiak dirulaguntzaren xede den aldian egin beharko dira”.

2. Ebazpen hau igortzea Nafar Lansare-Nafarroako Enplegu Zerbitzuko Enplegua Sustatzeko eta Enpresentzako Zerbitzuetarako Zerbitzura eta aipatu erakunde autonomoan dagoen kontu-hartzailetza delegatura.

3. Ebazpen hau argitaratzea Nafarroako Aldizkari Ofizialean.

4. Ebazpen honek ez du administrazio bidea amaitzen, eta gora jotzeko errekurtsoa jartzen ahalko da haren aurka, Eskubide Sozialetako kontseilariari zuzendua, hilabeteko epean, argitaratu eta biharamunetik hasita, Administrazio Publikoen Administrazio Prozedura Erkideari buruzko urriaren 1eko 39/2015 Legearen 122.1 artikuluari eta Nafarroako Foru Komunitateko Administrazioari eta foru-sektore publiko instituzionalari buruzko martxoaren 11ko 11/2019 Foru Legearen 126.3 artikuluari jarraikiz.

Iruñean, 2019ko urriaren 17an.–Nafar Lansare-Nafarroako Enplegu Zerbitzuko zuzendari kudeatzailea, Mirian Martón Pérez.

Iragarkiaren kodea: F1913321